Errumanian meatzaritzak eskuin muturra bultzatu eta krisi instituzionala piztu du

  • Errumaniako presidentetzarako kandidatu ohia Călin Georgescu, aurten berriro iragan behar diren hauteskundeetara erregistratzera zihoalarik, Poliziak atxilotu zuen otsailaren 26an. Egozten dizkioten krimenetarik bat “ordenu konstituzionalaren aurkako ekimenen sustatzea” da. Sinesgaitza bada ere, duela hamar urte nazioarteko jasangarritasun kontuetan ziharduen agronomoa bihurtu da neonazi, eta meatzarien eta sikarioen laguntzaz boterea hartzen saiatu da.

CETATE lur gaineko urre meategia, bertan behera utzitakoa eta gaur egun Ro?ia Montan? proiektuaren parte dena. Frank Timis enpresariak ustiatu nahi luke, C?lin Georgescu Errumaniako presidentetzan ezarrita.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Călin Georgescu (Bukarest, 1962) ofizioz agronomoa da. Lurzoruen berrosaketan eta ingurune ingeniaritzan espezializatua, lurzoru zientzian doktoretza egin zuen. Laborantzarako interesa familiatik datorkio: aita ingeniari agronomoa zuen eta amak Errumaniako Laborantzako Ministerioan lan egiten zuen. 2000tik 2013ra, Errumaniako Garapen Jasangarrirako Zentroaren zuzendari exekutiboa izan zen Călin Georgescu. Bertan koordinatu zuen Errumaniako Garapen Jasangarri Estrategia eta Europako araudien arabera zehaztu zuen. Nazioarte mailan, 2015-2016 urteetan NBEn Jasangarritasun Globaleko Indizearen Institutua (United Nations Global Sustainability Index Institute, UNGSII) fundazioko zuzendaria izan zen. Horrez gain, desazkundearen oinarri zientifikoak zabaldu zituen Erromako Klubak Europan duen ikerketa zentroko presidentea izan zen 2013tik 2015era.

1990eko hamarkadan, MER alderdi ekologistan aritu zen. Baina gaur egun, agroekologia eta jasangarritasun globala ardatz dituela dirudien aditu horren iritzi politikoak ez dira hain internazionalista eta aurrerakoiak, urteetan zehar urrun xamar lerratu baitzen eskuinera. 2020an AUR alderdi ultrakontserbadoreak bere izena proposatu zuen ahalezko lehen ministro gisan, baita alderdi horren ohorezko presidente izatea ere, azkenean iritziz aldatu arte, Georgescuk Ion Antonescu eta Corneliu Codreanu goraipatu zituela ohartuz gero. Antonescu 1940tik 1944ra Errumania zuzendu zuen eskuin muturreko diktadorea izan zen, Hitlerrekiko erabateko kolaborazioa bultzatu zuena eta Errumaniako armada ekialdeko frontean Odesaraino basakeriak egitera igorri zuena. Codreanuk LANC alderdi ultranazionalista, antisemita, antikomunista eta homofoboa sortu zuen.

Halako erreferentziak izanik, ez da hain harritzekoa otsailaren 26an, prokuradorearen aurrean deklaratu ondoren, kameren aurrean Georgescuk agur nazia botatzea, AEBetako buruzagitzan berriki bultzaturiko moda jarraiturik.

Eraginpeko hauteskunde kanpaina

Sei krimen egozten dizkio Errumaniako Justiziak Georgescuri: 1) ordenu konstituzionalaren aurkako ekimenen sustatzea; 2) desinformazioen zabaltzea; 3) hauteskundeetarako bere kanpainaren finantzamenduei buruzko deklarazio faltsuak egitea; 4) izaera faxista eta arrazista duen antolakunde baten bultzatzea; 5) gerra krimenen eta genozidioaren goraipamena; eta 6) izaera antisemita duen antolakunde baten bultzatzea.

Auzi hori oso egoera estuan iragaten ari da Errumanian: azaroaren 24an izan zen hauteskunde presidentzialaren lehen itzulia, eta lehen tokian Georgescu agertu zen, harridura sorturik. Bigarren itzulia abenduaren 8an igaro behar zen, baina bi egun lehenago Konstituzio Auzitegiak lehen itzuliko emaitzak baliogabetu zituen eta bigarren itzulia bertan behera utzi. Arrazoia: inteligentzia zerbitzuen desklasifikatutako hainbat dokumenturen arabera, sare sozialen bidez –nagusiki TikTok– EBtik kanpoko estatu baten esku-hartze masiboa izan zela, lehen itzuliko emaitzen balioa zalantzazkoegia bihurtu zuena, hauteskunde prozesu osoan eragin baitzuen.

Digihumanism elkarteak analizatu duenez, sare sozial horretako kontu susmagarri askok, modu koordinatuan, Georgescuren aldeko edukiak masiboki publikatzen zituzten haren aurkarien kanaletan, TikToken algoritmoak horiek bultzatzen zituen, eta eduki asko –antisemita, misogino edota homofoboa izanik ere– astebete gelditzen zen moderatu gabe; hori dena EBko zerbitzu digitalen legea (EU-DSA) urratuta.

Errumaniako Justiziak Turkiaren laguntza eskatu du, Turkian IP helbideak eta Errusian email zerbitzuak dituen “troltegi” (troll farm) bat ikertzeko, La Croix aldizkariko Marine Leduc kazetariak jakinarazi duenez. TikToken Georgescuren promozioa egin duten 20.000 kontu baino gehiago kudeatzen omen dituzte “trol” horiek. Bestalde, Snoop Errumaniako hedabide independentearen ikerketa batek erakutsi duenez, Errusiari loturiko komunikazio agentzia batek, AdNow izenekoa, esku-sartze nahiko sakona izan zuen, eta aspaldidanik aktiboa izan da Errumaniako hedabideetan eta sare sozialetan.

Nork ordaindu?

Komunikazio estrategia ez zen Georgescuren kanpainaren alde uher bakarra, bertze bat diruztatzea zen. Georgescuk dio ez zuela gasturik izan, baina haren kanpainak gutienez 50 milioi euroko kostua izan zuela ziurtatu du Concordia konfederazio patronalak. Defentsa Nazionaleko Kontseilu gorenari TikTok enpresak aitortu dio Bogdan Peșchir izeneko laguntzaile batek milioi bat euro eman zuela, plataforman Georgescuren promoziorako.

Bertze laguntzaile bat Horaţiu Potra da. Marine Leducek azaldu duenez, Potrak sikarioak kontratatzen zituen Afrikako hainbat herrialdetan, Kongoko Errepublika Demokratikoko Goma hiria erori arte. Sikario horiek meategiak zaintzeko kontratatzen zituen, meategi horietarik bat Frank Timis enpresari errumaniar-australiarrarena zela. Timisek interes berezia du Errumaniako Roşia Montană udalerriko urrearentzat. Proiektu hura nazio mailako mobilizazioen ondorioz bertan behera gelditu zen 2014an. Errumanian azken bi hamarkadotako mobilizazio handienetakoa izan zen. Errumaniako aztertzaileek aurkitu dute 2022an Potrak eskatu ziola Timisi Georgescuren kanpaina finantzatzea 20 eta 35 milioi dolar artean emanda, horren truke Georgescuk urre meategien ustiatzeko baimena berriz emanen zuelakoan, Leducek azaldu duenez.

Potra 20 urteko kartzela zigor mehatxupean da, eta Errumaniatik ihes egin du Poliziak atxilotu baino lehen. Bere etxean hainbat arma, granada, urre lingote eta 3,3 milioi dolar aurkitu dituzte. Prokuradoreak jakinarazi duenez, Georgescuk eta Potrak Errumania ezegonkortzeko plan bat zuten, hauteskundeen bertan behera uztearen ondotik. Hori dena aski korapilatsua ez balitz, AEBetako administrazio berriak presio egiten du maiatzean berrantolatuko diren hauteskundeetan Georgescu berriz aurkeztu dadin, nahiz eta oraingoz ez dirudien hala gertatuko denik.

Duela hamabi urte meatzaritza proiektua geldiarazteko herri mobilizazioetan, ezinbertzekoak izan ziren hedabide eta kazetari independenteak proiektuari buruzko informazio faltsuak aztertu eta salatzeko. Gaur egun, berdin, ezinbertzekoak izaten ari dira hautagai “antisistema” horren atzeko diruztatze eta eragite sistema ilunak ezagutarazteko. 


Azkenak
2025-03-12 | Estitxu Eizagirre
Beste makroeoliko proiektu bat, Lesaka eta Goizueta artean

Cefiro Holdco enpresak "Domiko" deitu dion eta bederatzi makroeoliko izango lituzkeen proiektua jarri nahi du Lesaka eta Goizuetako lurretan eta ebakuazio-linea Oiartzungo azpiestaziora bideratuko luke. Espainiako Gobernuak du proiektu hau tramitatzeko eskumena.


Ongi etorri, Judimendi eskola

Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]


Hezkuntza Departamentuari ikasgelak ituntzeko plangintza bidezkoa eta legala eskatzen diogu

2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.

Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]


2025-03-12 | El Salto-Hordago
Lanaren Ekonomia
Fusilak, droneak eta interes ekonomikoak: heriotzaren negozioa

Trumpen garaipenak, Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du.


Egutegia zilarrezkoa ilargian

Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]


Boteretsuegia emakumea izateko

Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]


Ezustekoa Groenlandiako hauteskundeetan: liberal independentistek irabazi dituzte bozak

Agintean dauden alderdiek kolpe gogorra jasan dute emaitzetan: Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistak eta Siumut sozialdemokratak aurreko hauteskundeetan lortutako botoen erdia inguru galdu dute, oposizioko alderdien onurarako.


Autobiografia linguistikoak eskolan euskara hauspotzeko

Eskolako zenbait gurasok euskalduntzeko egindako ahalegina ikusarazi, eta hezkuntza komunitatean euskararen aldeko jarrerak piztu. Helburu horiekin bultzatu du Autobiografia Linguistikoak ekimena Ramon Bajo ikastetxeko Basartea gurasoen elkarteak, Gasteizko Alde Zaharrean. Pozik... [+]


Kanaky Herria
2024: deskolonizaziorako aukera oro sinesgaitz bihurtu zuen urtea

Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]


Mickael Forrest: “Arbasoek ziotena errepikatzen ari gara: gu ez gara frantsesak”

Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Lankidetzaren aldeko aldarria

Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Eguneraketa berriak daude