Autobiografia linguistikoak eskolan euskara hauspotzeko

  • Eskolako zenbait gurasok euskalduntzeko egindako ahalegina ikusarazi, eta hezkuntza komunitatean euskararen aldeko jarrerak piztu. Helburu horiekin bultzatu du Autobiografia Linguistikoak ekimena Ramon Bajo ikastetxeko Basartea gurasoen elkarteak, Gasteizko Alde Zaharrean. Pozik daude testigantzek eskolan izan duten eraginarekin eta uste dute beste hezkuntza zentro eta espazio askotan errepikatzeko moduko ekimena dela. Baina kezkaz ere hitz egin dute euskarak eskoletan eta parketan duen tokiaz.

Lourdes Uribarri eta Itziar Ruiz de Larrea 60ko hamarkadaren hondarretan elkar ezagutu zuten eskolan, nerabe, artean euskara debekatuta zegoela. Ruiz de Larreak euskara irakasteko eskatu zion Uribarriri, eta honek hamar hitzeko zerrendak pasatzen zizkion. Beren seme-alabei euskara eman zieten, eta hamarnaka urteren ostean Ramon Bajo ikastetxearen atean topatu dira berriz ere, nor bere ilobaren bila. “Poz handia da ikustea haien hizkuntza euskara dela, uste dut nire aletxoa jarri dudala eta harro nago”.

Hafsa Tahir aljeriarra euskaltegian hasi zen euskalduntzen, eta enplegua lortzean online ikastera pasa zen. Ruba Hassan siriarrak uste zuen egonaldi motza egingo zuela gure herrian 2014an Gasteiz zapaldu zuenean, eta halere hasieratik erabaki zuen euskara ikastea. “Hemengo gizartearen parte izateko euskara klabea da”.

Anabel eta Agustí Castelló sorterritik heldu ziren Gasteizera, katalanez hitz egiten zuten han, eta euskaldunak dira hemen. “Gu ere poztu egiten gara kanpotik datozenak gure hizkuntza ikasten dutenean”.

Ainara Sánchez eta Juan Otero Madriletik heldu ziren Gasteizera. Hasieratik izan zuten argi euskaldunduko zirela, “errespetuagatik”, Alemanian alemana ikasi zuten modu berean. “Guretzako zaila zen jendea beti gure erruz euskaratik erdarara pasatu behar izatea”.

Ruben Sánchez gasteiztarrari errebeldia senak eta “mundu oso bat” gozatzeko irrikak eman zioten gaztetan euskalduntzeko indarra. “Euskararen arazoa da denok dakigula gazteleraz”.

Amancay Villalba eta Zuriñe Zelaia heldutan euskaldundu ziren, eta seme-alabei euskara emateko erabakiagatik aldatu zituzten beren etxeetan hizkuntza ohiturak. “[ez euskaldunak] Animatuko nuke gutako bakoitza altxor horren zaindari izatera”.

Keinu txikiak euskara handitzeko

Hezkuntza komunitateko kide horien autobiografia linguistikoak 4-8 minutu arteko bideo laburretan jaso dituztela azaldu digu gurasoen elkarteko euskara batzordeko kide Nagore Amondarainek. Biografia, aukera eta egoera pertsonal oso ezberdinetatik abiatzen dira bideoen protagonistak, baina gauza bat dute komunean: euskararen aldeko apustua egin izana. Keinu txikiek egiten dute hizkuntza bat handi, erabili dute lelo gisa.

"Egunero elkartzen gara eskolaren atarian, eta ez dakigu, esaterako, ondoko umearen gurasoa lanean ari zen bitartean euskaldundu zela goizez edo gauez ikasita"

Astelehen goizetan eta asteazken eguerditan zabaldu zituzten sare sozialetan bideoak hiru astez, gurasoek umeak eskolara eraman aurretik. “Harrera oso polita izan zuten, ikusmin handia sortu zen, jendeari entzuten zenion, ‘Ea nortzuk diren hurrengoak!’, gure artean dauden istorioak ezagutzeko kuriositatea piztu zen”, gogoratu du Amondarainek.

Bideoak partekatzetik euskaltegia sortzera

Ekimenarekin hainbat helburu zituztela dio Basarteako kideak. Hasteko, “pertsona batzuek egin dituzten apustuak eta ahaleginak balioan jarri eta ikusarazi. Egunero elkartzen gara eskolaren atarian, eta ez dakigu, esaterako, ondoko umearen gurasoa lanean ari zen bitartean euskaldundu zela goizez edo gauez ikasita”.

Argazkia: Basartea Ramon Bajo eskolako guraso elkartea

Bigarren helburu nagusia zen “barruan zer edo zer mugitzea” beste guraso batzuei: “Honek egin badu, eta baldintza hauetan, zergatik ez nik?”. Eremu horretan ere eman dute fruiturik autobiografia linguistikoek. “AEKrekin hitz egin genuen, eta euskaltegi bat eskaini genuen eskolan bertan, ahalik eta erraztasun handienak emanda”. Eskola komunitateko bederatzi guraso eta amona bat ari dira euskara ikasten astez aste, 15:00etan hasi eta 16:15etan haurrak jaso aurretik.

“Batzuk dena alde izan dugu, euskaraz jaio eta hazi gara, baina hauek heroiak dira”, dio Amondarainek autobiografia linguistikoen protagonistez edo euskaltegian izena eman dutenez. “[Iñaki] Iurrebasok dioena, meritua horiek dute, erraztasunik ez dutenek, euskaraz alfabetatu baina zailtasunak dituztenek eta halere euskara lehenesten dutenek...”.

Euskaldunon jarrerez

Ramon Bajo ikastetxeko guraso ez ezik Bigarren Hezkuntzako irakasle ere bada Amondarain, eta batetik zein bestetik begiratuta kezkaz hitz egin digu euskarak bizi duen egoeraz.

Euskaldunengan jarri du fokua, “oso normalizatuta” ikusten dituen hainbat jarrera ekarrita. Bere esanetan, eskolan ohikoa bilakatu da ikasleak irakasleei gazteleraz egitea, irakasleek hori ekiditeko ahaleginik egin gabe. Baita erdarazko euskarrien erabilera ere. “Youtubeko tutorialak, dokumentalak... duela urte batzuk hori egin aurretik birritan pentsatzen zen”, dio. Parkean antzeko jarrerak ikusten ditu zabalduta euskaldunen artean, alegia, haurrek gurasoei gazteleraz hitz egitea eta gurasoek hori erabat onartzea.

"Gure haurrak, euskara etxetik dakartenak, gazteleraz aritzen badira, nola euskaldunduko dira erdaldunak?"

“Askatasunaren izenean sinetsi dugu iraultzailea dela mugarik ez jartzea, eta ez ditugu ondorioak neurtzen, ez gara ohartzen hori normalizatuta hizkuntza hegemonikoa indartu eta euskara are gehiago txikiagotzen dugula”, dio, minez. “Gure haurrak, euskara etxetik dakartenak, gazteleraz aritzen badira, nola euskaldunduko dira erdaldunak eta bereziki kanpotik etorri direnak? Zertarako balioko die euskarak?”.

Gaztelania apartatu euskarari tokia egiteko

Autobiografia linguistikoen ekimeneko bi pasarte azpimarratu ditu Amondarainek. Bata, Madriletik eta Valentziatik heldutako gurasoekin errepikatu zitzaiona bideoak grabatu aurretik: “Eskaini genien gazteleraz egitea, eta haiek ezetz, edo euskara eta gaztelania tartekatzea bestela, eta ezetz”. Bestea, Siriatik etorritako Rubak adierazitakoa: “Bideoan dio guraso euskaldunek euskaraz hitz egin baliote, lehenago ikasiko lukeela”. Ondorioa atera du: “Haiek oso argi dute, eta besteok?”.

“Gaztelania pixka bat apartatu beharra dago euskarari tokia egiteko, bata hizkuntza hegemonikoa delako eta bestea txikitua”, defendatu du guraso eta irakasleak. Paralelismoa egin du beste botere harreman ardatz batekin: “Feminismoak irakatsi digu beharrezkoa dela gizonezkoak erdigunetik apartatzea beste identitate batzuek bisibilitatea irabazteko”.

Txikitik eragin

Horiek denak gai eta eztabaida arantzatsu bihurtu direla dio, “deserosoak” zaizkigula eta “ezinegona” sortzen dutela. “Baina arazo bat dugu”, jarraitu du, eta “beldurrak kendu eta gauzei izena jarri” beharra defendatu du.

Euskararen aldeko borrokan gurasoek eta irakasleek “eskutik” joan behar dutela dio guraso eta irakasleak, bereziki Haur eta Lehen Hezkuntzan. “Haurrek gelan, parkean eta etxean jasotzen dituzten mezuek koherentzia bat izan behar dute”.
Baikortasunez itxi du solasaldia: “Aldaketak egitea eta euskarari tokia egitea errazago da komunitate txikietan. Guraso elkartearen bileretan, esaterako, guraso bakoitzak nahi duen hizkuntzan hitz egiten du, baina euskara da ardatza eta xuxurlariak daude behar dituenentzako. Normaltasun osoz bizi da”. Gaur egun normala ez den normaltasun hori eraikitzeko aletxoa izan dira autobiografia linguistikoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


Goiatz Urkijo, Euskaraldiaren koordinatzailea
“Ez dira kontraesankorrak ahalegina eta Euskaraldian ilusioz parte hartzea”

Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Eguneraketa berriak daude