Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen mende. Horixe da gertatu zaiguna azken urteotan, horixe ari gara ordaintzen orain.
Katalunia maitagarrian, procés demokratiko eta itxaropentsu hura Espainiako Estatuaren zerbitzuko morroi guztiek jipoitu, kartzelatu eta atzerriratu zutenetik aurrera, zabaldu zen bertan doluaren, damuaren eta depresioaren aro iluna, eta horretan jarraitzen dute. Borreroen eta damutuen arteko aliantza santua, Generalitat bereko tronura igota ireki dute doilorkeriaren garai zaharberri hau.
Euskal Herrian, berriz, bertoko telebistako dokudrama negar-eragileen bitartez berritzen dizkigute aldi oro gure betirako kondenazio astuna eta gure arrazoi guztien ukazio eternala, noizbait matxinatu eta geurea dena indarrez exijitzen ausartu ginelako. Betiko zigorrean, bazterrean, alde ilunean mantentzeko mehatxua berritzen digute horrela, baldin eta ez bagara beraien aginduetara, beraien politikara, beraien hizkuntzara eta kulturara, beraien gobernantzara, moldatzen.
Eta zer egin behar dugu, katalanek eta euskaldunok, egoera tamalgarri honetan? Zer da orain gure esku dagoena?
Bada gurean hedatu den modako pentsamendu otzandua, zeinen arabera gai sozialak diren benetan garrantzizkoak, eta ez horrenbeste gure nortasuna, hizkuntza edo nazioa
Bada Katalunian miresten dudan pentsalari eta herriko politikari bat, jatorri argentinarra duena, gaztetan familia osoarekin migratu eta Kataluniako bizimoduan integratu eta guztiz konprometitu dena, gaur egun katalanismo indepe-aren erreferente bihurtu arte. Biografia politiko interesgarria du Albano Dante Fachin adiskideak. Oraintsu sarean zabal hedatu den bideo batean azaltzen du modu miragarrian Kataluniako herritarrek bizi duten post-procés egoera hau, nortzuk diren horren errudun nagusiak eta, batez ere, zein den herritarren esku dagoen erantzun zuzen eta egokia.
Bitartean, Euskal Herrian, traumaren osteko moldaketa politikoa gomendatzen digute bertoko alderdi abertzaleek, errealismo berri batera gonbidatuta, eta lehen independentziarako bidea erreklamatzen zen bozgorailuetan orain federalismoa edo Espainia konfederala goraipatzen dira, betiere Madrilgo zein Pariseko gobernuak aliatu bezala hartuta, beste okerrago batzuen gobernuak ekiditeko argudioaz. Bitartean, Euskal Herria hainbat zatitan urruntzen da eta Euskadi metonimiko birtual batek hartzen du haren lekua, eta euskara, katalana bezala, atzera-martxan agertzen zaigu geure herri eta kaleetan.
Bada gurean hedatu den modako pentsamendu otzandua, zeinen arabera gai sozialak diren benetan garrantzizkoak, eta horietan zentratu beharra dugun, eta ez eman horrenbesteko garrantzirik gure nortasunari, hizkuntzari edo nazioari, eta silogismo horren harira bere egiten dituzte eta berton legitimatu estatu zapaltzaileen nortasun, hizkuntza eta kultura inposatuak “naturaltasun osoz”. Espainiar edo frantziar derrigorrez bihurtuta aurkituko omen dugu egoera sozial justuagoa. Tamainako faltsukeria intelektuala saldu nahi digute.
Ez da hori bidea. Katalunian bezala, Euskal Herrian ere birdefinitu behar dugu gure esku dagoena. Herri mugimendu zabal, sendo eta sakona abiatu behar dugu, bai euskara nagusituta, bai euskal politika gure nazioaren eraketa demokratikorantz abiatuta. Hori guztia egiteko gauza garelako euskaldunok.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]