Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

  • Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik handiena" kolokan jarri zuen 2021ean Palma hirian islamistek piztutako guduak. Jazarle islamistek ez zioten, halere, multinazionalaren azpiegiturari eraso egin, baina, Le Monde-n eta ikerketa kazetaritzan dabilen SourceMaterial-en ikerketak argira ekarri digu hainbat herritarren atxiloketa, bortxaketa eta erahilketaren errudun direla militarrak. Multinazionala jakinean zela azaleratu dute kazetariek. Ez ikusiarena egitea estrategia ote? 

Mozambikeko Cabo Delgado probintziako portu industrial bat. Halako kontainerretan hainbat zibil presorik gorde zituzten Total enpresak kontratatutako militarrek.
Mozambikeko Cabo Delgado probintziako portu industrial bat. Halako kontainerretan hainbat zibil presorik gorde zituzten Total enpresak kontratatutako militarrek.

TotalEnergies enpresa frantsesa –2021 urtea arte Total izenez ezaguna zena– petrolioaren sektoreko munduko bosgarren enpresa handiena da. 2024. urtean 18.300 milioi dolarreko etekina egin zuen. 2024. urtea inoiz neurtutako urterik beroena ere bazen, eta halako beroketa gertatuko zela aspaldidanik bazekiten Total enpresakoek, klimaren inguruko lehenengo COP goi-bilera baino askoz lehenago ere. Baina, ez ikusiarena egiteaz gain, ezagutza horren aurkako narratibak zabaltzen aritu ziren denbora luzaz, ARGIAren 2.792 zenbakiko Klima larrialdiaren erdian, negozio eredua aldatu baino Totalek nahiago izaten du zalantza hauspotu eta zabaldu erreportajean azaldu genuen bezala. Ez ikusiarena egitea Totalen estrategiaren parte dela dirudi, enpresak Mozambiken duen proiektu bati buruz Le Monde egunkariak eta SourceMaterial ikerketa kazetaritza kolektiboak bideraturiko ikerketak erakusten digun bezala.

Afrikan inoizko inbertsio pribatu handiena egitekotan omen zen Total 2020an, zehazkiago, Mozambike iparreko Cabo Delgado probintziako Palma hirian. Afungi izeneko gas eremu handiaren erauzketa eta gas natural likidotua (GNL) bertatik esportatzea zuen asmoa, Mozambique LNG partzuergoaren bitartez.

Proiektu hori ez zen aurreikusi bezala joan, nagusiki 2021eko martxoaren 24tik apirilaren 5era jazarle islamistek bideratu "Palmako gudua” izeneko erasoengatik. Hiriak orduan 75.000 biztanle inguru zituen, horietarik asko errefuxiatuak. Martxoaren 24an, lanen berrabiatzea iragartzen zuen Totalek, baina Afrika Erdialdeko Estatu Islamikoa taldekoek hiriari eraso egiten hasi zitzaizkion hiru frontetatik, bertan zeuden 1.000 militar eta polizien indarrak gainditurik. Ehunka herritar ihes egiten saiatu ziren, eta horietarik batzuk Afungi gas eremura joan ziren babes bila, jakinik bertan Mozambique LNG partzuergoak kontrataturiko militarrak bazeudela.

“Terroristak zarete”

Urte bat lehenago, Totalek kudeatutako partzuergoak hitzarmen bat izenpetu zuen Mozambikeko gobernuarekin, armadak gas ustiatze eremuaren seguritatea bermatzeko. Soldaduentzako logistikaren ardura Totalek hartuko zuen, eta soldaduei pizgarri bat ordainduko zien, giza eskubideak errespetatzeko baldintzapean. Baina 2021eko ekainean, armadaren babesa eskatzera etorri zirenek bortizkeria latza pairatu zuten.

Afungi eremuaren sarreran emakumeak eta gizonak banatu zituzten militarrek. Hamarnaka gizoni terrorista izatea egotzi zieten, eta jipoitzen hasi ziren, bertzerik jakiten saiatu gabe. Susmo huts –eta oker– horretan bakarrik oinarriturik, kontainerretan atxilo gorde zituzten hainbat astez. Le Mondek eta SourceMaterialek jakinarazi dutenez,  lehen bi egunak jan gabe utzi zituzten, elkarren gainean pilatuta, ezin zutela etzan ezta eseri ere. Kazetariek kalkulatu dutenez, kontainerretan 56 m2ko azaleran 220 gizon sartu zituzten. Atxilotuetarik bat egarri egonez gero, ingurukoek altxatzen zuten, kontainerreko sabaian kondentsatutako ura miazkatu zezan. Hala adierazi zien kazetariei 28 urteko arrantzale batek, orduz geroztik ibiltzeko ahalmen mugatua duenak eta gaur egun oraindik arrantzan aritu ezinean dagoena.

Ondoko egunetan Afungi inguruko biztanleek salatu zituzten bertako militarren gehiegikeriak: mugimendu askatasunaren oztopatzeak, diru estortsioak, emakumeen bortxaketak, gizonen jipoitzeak –batzuk hil arte–, atxiloketa bidegabeak zein bahiketak. Totalek kazetariei erantzun zien ez zela bortxakeria eta eskubide urraketa horiez jakinean, eta inkesta judizial bat martxan zegoela.
Baina, hainbat lekuko elkarrizketatu, Mozambikeko telebistako bideoak satelite irudiekin konparatu, eta enpresaren barne dokumentuak aztertu ondoren, Totalen ardura agerikoa dela diote Le Mondek eta SourceMaterialek. Bereziki, Totalen barne txosten batean esplizituak dira militar horien kontratazioaren baldintzak eta ondorioak: “Giza eskubide urraketa bat egonez gero, [kontratatutako militarrekiko] lotura honek partzuergoaren erantzukizun legala zuzenean konprometitzen du”. Le Monde eta SourceMaterialeko kazetariek bertze hainbat barne txosten azterturik, argi utzi zuten Total bere eremuan gertaturiko bortxakerien salaketen jakinean zela. Totalek salatutako militar batzuei pizgarria ordaintzeari utzi zion, baina Afugiko militar unitatea bermatzen jarraitu zuen. Totaleko langileak bertara itzuli zirenean 2021eko azaroan, bortxakeriek oraindik jarraitzen zuten, eta militar unitateari emandako bermeak 2023ko urria arte iraun zuen. Hau da, lehen salaketak baino bi urte eta erdi geroago. Ez ikusiarena egitea zer den.

Proiektuaren diruztatzea kolokan

Kazetaritza ikerketak bere lehen ondorioak ekarri ditu: Mozambikeko soldaduek Afungin egindako bidegabekeria eta giza eskubideen urraketen inguruan bildutako frogak serioski aztertzen hasi dira proiektuan inbertitzeko prest ziren Erresuma Batuko UK Export Finance eta Herbehereetako Atradius gobernuko kreditu agentziak. UK Export Finance agentzia 1.150 milioi dolar inbertitzekotan zegoen, baina prozesua oraingoz eten du. Herbehereetako finantza Ministeritza ere ari da bere parte-hartzea berraztertzen. Egoera horrek bertze hainbat gobernuren sostengua kolokan ezarri lezake, bereziki "esportaziorako garantiak" emateari dagokionez. Garantia horiek izan ezean, proiektua finantzatuko luketen hainbat bankuk ez lukete aurrera jarraituko, Friends of the Earth GKEko Anna-Léna Rebaud kanpaina-arduradunak azaldu duen bezala. Biden administrazioko azken asteetan, Total enpresako zuzendari nagusi Patrick Pouyannék  AEBetako Gina Raimondo merkataritza idazkariari laguntza eskatu zion. Urtarrilaren 20an ez zuen oraindik horrelakorik lortu.

Poztu nahi genuke klimarentzat berri ona delako. Baina osokiago poztuko ginateke ez balego gezurretan dabilen eta Afrikako txiroen torturak estalpean gordetzen dituen petrolio multinazionalik. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Petrolioa
Israelgo Armada hornitzen duten petrolio konpainiak, gerra krimenen konplize?

Israelek 2023ko urrian Gazako sarraskia hasi zuenetik, petrolioa jasotzen aritu da itsasoz munduko txoko askotatik, petrolio enpresa handienek hornituta. Petrolio horren zati bat armada hornitzeko erabiltzen da palestinarren kontrako erasoekin segi dezan.


2024-03-19 | Nicolas Goñi
CO2a atmosferatik kentzeko ingeniaritza: lurra ustiatzen segitzeko aitzakia?

Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Lemoako Bistibieta zabortegian egon liteke ‘Prestige’ hondamendian euskal kostaldean bildutako galipotaren %37

Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]


Inoizko dibidendu handienak ari dira banatzen petrolio enpresa erraldoiak

BP, Shell, Chevron, ExxonMobil eta TotalEnergies enpresek 100.000 milioi dolar (90.100 milioi euro) banatuko dituzte euren inbertitzaileen artean, inoizko ordainsari handiena. Ukrainako gerraren ondorioz, 2023 urtean etekinen errekorra gainditu dute burtsan kotizatzen duten... [+]


2023-09-13 | Iñaki Barcena
Yasuni: eredua eta garaipena

Yasuni: Ez da teleberrien eta komunikabie erraldoien berri printzipala izan baina… Joan den abuztuaren 20an Ekuadorko Errepublikako herriak (17,8 milioi biztanle) baietz borobila (%59 alde) eman zion kontsulta konstituzional batean, hauteskunde presidentzialekin batera,... [+]


Auto elektrikoak hornitzeko jarritako helburuak lortzea “ezinezkoa” dela aitortu dute gasolindegietako buruek

2030. urterako autoen %15 erabat elektrikoa izatea aurreikusi badute ere, horiek hornitzea ez dela errentagarria izango nabarmendu du Espainiako Estatuko Gasolina-Zerbitzuguneetako Enpresarien Konfederazioko buru Nacho Rabadánek, Iruñean egindako bilkura batean.


Yasuni natur erreserban petrolioa ustiatzearen aurka agertu dira ekuadortarrak

“Ekuadorreko amazonas” bezala ere ezaguna da parke nazionala –2.000 zuhaitz, 204 ugaztun, 610 hegazti, 121 narrasti eta 250 arrain espezie aurkitu dituzte bertan–. Yasunidos eragilea izan da galdeketa egitearen alde eta zonalde natural hori ustiatzearen... [+]


Total Energies multinazionalaren ‘greenwashing’ estrategiak agerian utzi ditu ikerketa independente berri batek

Nagusiki petrolioaren eta gasaren sektorean inbertitzen segitu arren, energia berriztagarrietan bideraturiko inbertsioetan zentratzen du bere komunikazioa Frantziako multinazionalak. Azken bi urte eta erditako agirien aztertzen aritu da Bloom Gobernuz Kanpoko Erakundea, eta... [+]


2023-04-27 | Nicolas Goñi
Shell konpainiak ere klima aldaketari buruzko ikerketak eginarazi eta gorde zituen

Duela 34 urte Shell konpainiak klima aldaketaren eraginak aztertu zituen, hilabete honetan Benjamin Franta ikertzaileak zabaldu duen txosten konfidentzial batek azaltzen duen bezala. Klima aldaketaren jatorriaren eta bere eragin ezberdinen jakitun izanik ere, petrolio konpainia... [+]


Ukrainako gerra hasi aurretik baino petrolio gehiago ari da saltzen Errusia, India eta Txinari esker

Bi herrialde horiek Errusiako petrolio inportazioen %90 osatzen dute. Europak nabarmen jaitsi du eskaera, baina gainontzeko herrialdeen eskaerak handituta, Errusiaren esportazio osoa handitu egin da. Prezioen jaitsieraren ondorioz, ordea, Errusiak diru sarrera gutxiago jasotzen... [+]


Petrolio enpresek 700 milioi euro baino gehiago poltsikoratu dituzte, Espainiako Gobernuaren hobaria baliatuz

Petrolio enpresek erregaiarekiko deskontua baliatu zuten prezioak igotzeko, azterketa batek erakutsi duenez. Litroko 20 zentimoko beherapenetik, kontsumitzaileak 14ren onuradun izan ziren eta 4,7 enpresen esku geratu zen. 1,3 diru-kutxa publikoetara joan zen.


Tanzania eta Ugandaren xehatzea badakar ere, iraganeko logikan segitzen du Total konpainiak

Total Energies multinazional frantsesak eta CNOOC China National Offshore Oil Corporation txinatarrak "karbono bonba" ikaragarria dute xede Afrikako Tanzania eta Uganda herrietan: bertako petrolioa ateratzeko 400 putzu eta horiek esportatzeko 1.443 kilometroko oliobide... [+]


Saudi Arabiako agintari nagusiak aitortu du ‘Peak Oil’-a 2027rako aurreikusten duela

Urteak dira Peak Oil edo Petrolioaren gailurrari buruz hitz egiten ari direla adituak. Oraingoan baina, Arabia Saudiko Mohammed bin Salman printzeak hitzaldi publiko batean adierazi du espero baino lehenago iritsiko dela puntu hori, 2027an.


2022-07-26 | ARGIA
Petrolio eta gas ekoizle nagusiek 100.000 milioi dolar irabazi dute 2022ko lehen hiruhilekoan

Ukraina eta Errusiaren arteko gerraren argudiopean igotako prezioek eraginda, petrolio eta gas ekoizle nagusiek etekina atera diote egoerari eta milaka milioiko irabaziak izaten ari dira. Klima larrialdiaren testuinguruan, irabaziak iraingarritzat jo dituzte aktibistek eta... [+]


Eguneraketa berriak daude