Bide luzea pauso ttikitan!

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu dezake. Txikitik handira, herri txikietatik, bailaretatik, hirietara iritsi asmoz, ekin zaio Gipuzkoako Goierrin energia lortzeko elkarlanari Hitzar kooperatibaren bidez. 

Aurrez, Biziola martxan jarrita zegoen auzolanaren bidetik. Denbora laburrean, egoitza edo orubea jabetzan hartzeko gai izan dira, bertako edo gertuko jakiak nekazariei erosita –hori bai, dagokion salneurrian–, eta bazkideei nahiz erosle orori salduta. Batzuk ulertzen dugu horrelako proiektuetan inon baino kalitate hobeko jakiak eta merkeenak erosiko ditugula. Kalitatea agian bai, baina merke-zurrean ezin da. Dagokiona ordainduta eramango ditugu barazkiak edo dena delakoak, bertakoak izateak ez baitu esan nahi opari emango digutenik, hemen gauzak kostata izaten direla ongi baitakigu. Oso ona eta oso merke aurkitzen badugu zerbait, seinale norbaiti lapurtu egin diotela edo ez diotela dagokiona ordaindu, eta askotan,  kosta zaionik ere ez! Horrek ere egiten du proiektu hau ezberdin, ingurumena zainduz, lanpostuak sortuz, ordainsari duinak emanez eta bazkideen (herritar oro izan daiteke bazkide) iritzia betez hartutako erabakietan oinarritzen dela.

Geuk ez badugu ekimena hartzen, irabaziak pilatzen ari direnek sinetsaraziko digute indar nuklearra energia berdea dela eta erremediorik gabe behar dugula

Adituek diotenez, klima aldaketa sekulakoa gertatzen ari omen, eta eman dituzten datuek hala baieztatzen digute. Leku dezentetan ari dira euriteak luiziak eragiten, eta urak bere bidea beti aurkitzen duenez, gizakiok behar ez bezala eta behar ez zen tokian eraiki duguna aurrean hartu eta eramango du, lehentxeago edo geroxeago. Zerk eragin ote du klima aldaketa hori? Kutsadurak ekarri ote lurra gehiegi berotzea? Euria non eta noiz egin gizakion kontrolpean dagoela ere egia ote?

Ez dakigu, baina argi dago, zenbait agintari egin eta desegin ari direla, han gerra eta hemen patrikak bete. Geuk ez badugu ekimena hartzen, oso ezagunak zaizkigun “euskal” aurretik jarri, eta irabaziak pilatzen ari direnek sinetsaraziko digute indar nuklearra energia berdea dela eta erremediorik gabe behar dugula, gainera! Eta Mercosur ezinbestekoa dugula gure oinarrizko beharrak asetzeko, eta kontuz, ez badugu hasitako bidean jarraitzen egia izango da, gainera. Dena besteek egiteaz ohitzen ari gara eta horrek izorratuko gaitu!

Neu bizi naizen eskualdea soilik aipatu dut, baina badakit Urola Kostan ere ari direla antzerako proiektuak gauzatzen eta, ziur baietz, beste eskualde batzuetan ere. Animo, eutsi goiari eta ez ahaztu: bide luzea, pauso ttikitan! 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ongi etorri, Judimendi eskola

Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]


Hezkuntza Departamentuari ikasgelak ituntzeko plangintza bidezkoa eta legala eskatzen diogu

2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.

Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]


2025-03-12 | Mati Iturralde
Gudaren jauntxoak

1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.

Felipe Gonzálezen... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Lankidetzaren aldeko aldarria

Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]


Teknologia
Komentokrazia

Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]


2025-03-12 | June Fernández
Meloi saltzailea
Eskratxe

Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.

Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Eguneraketa berriak daude