Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen kolektiboa negoziatzeari uko egiten diolako. Sindikatuaren defendatzaile Arturo Vazquezekin hitz egin dugu.
Aurtengo urriaren 27an urtea bete zen Teslak Suedian duen sukurtsaleko (TM Sweden) IF Metall sindikatuko langile afiliatuek greba hasi zutela, enpresak hitzarmen kolektiboa negoziatzeari uko egin ziolako. Nahiz eta Elon Musk ahalguztidunari aurre egitea Goliaten aurkako Daviden borroka iruditu, IF Metall eta bere 300.000 afiliatuak arroka gogorra dira. Bere ekintzek (urtebeteko grebari eustea tarteko), sektore arteko Eskandinaviako eta nazioarteko langileen elkartasunak, eta mobilizazio indartsuek gatazka hau suhesi bihurtu dute trantsizio berdea deiturikoan enpresa handien abusu korporatiboen aurrean.
Gatazka horri eta trantsizioari buruz hitz egin dugu Arturo Vazquezekin, IF Metallen defendatzaile sindikalarekin, afiliatuen eskubideak defendatu, gatazkak konpondu eta bitartekari lanak egiteko ardura duenarekin.
Nola hasi zen gaur arte luzatu den Teslarekin gatazka?
Stockholmeko iparraldean dagoen Upplands Väsby herrian ezarri zen TM Sweden, autoen salmenta dinamizatzeko eta mantentze- eta konponketa-zerbitzuak eskaintzeko. Zeregin horiek oso espezializatuak dira, Tesla ibilgailuen konplexutasun teknikoa dela eta. Enpresarekin hitzarmen kolektiboa negoziatzen saiatu ginen, baina ez zen modurik izan.
Zergatik da hain garrantzitsua IF Metallentzat hitzarmen kolektiboa sinatzea?
Langileentzat oso garrantzitsua dela ulertzeko, Suediako testuingurua ezagutu behar da. Suedian ez dago lanbide arteko gutxieneko soldatarik, eta lan-harremanen beste xehetasun asko hitzarmen kolektiboetan ezartzen dira. Patronalaren eta sindikatuen artean negoziazioak aurrera eramateko erakunde publiko bat ere badago: Medlings-Institutet.
Puntu horren garrantzia ezagututa, Teslak hitzarmenei buruzko objekzio zehatzik edo osoko zuzenketarik egin al zuen?
Ezer ez, enpresak ez zuen ezer nahi! Hasieratik, Teslakoek ez zuten inolako hitzarmen kolektiborik nahi. Ez dute nahi lanean ari den jendeak iritzia emateko eskubiderik izatea. Guretzat hitzarmenetan garrantzitsuena kodeterminazioa da, askatasunez iritzia emateko eskubidea lanean giro hobea izateko. Gure aldetik, beti saiatzen gara elkarrizketa bermatzeko ahalik eta esfortzurik handiena egiten, baina haiek ez zuten ezertxo ere nahi! Halere, ikusi ditugu AEBetako beste enpresa batzuk Suediara iritsi eta hitzarmenik nahi ez zutela esaten, baina azkenean horiek ere sinatu egin dituzte.
Esan duzuna ez dator bat Teslaren irudiarekin, enpresa cool, berde eta modernoa dela dioen horrekin, ezta adierazpen askatasunaren defendatzaile gisa bere burua izendatu duen Elon Muskenarekin ere.
Suedian, Teslaren irudi publikoa hondatzen ari da. Teslarentzat lan egin nahi zuten gazteek jada ez dute interes bera erakusten, argitara atera baitira langileek enpresan jasotzen dituzten lan-baldintzak eta tratua.
Urtebeteko erresistentzia ez da gutxi. Zeintzuk izan dira unerik zailenak?
Suedian inoiz gertatu ez diren gauzak gertatu dira. Langileak greban daudenean, ezin dira beste langile batzuk kontratatu horiek ordezkatzeko. Teslak Europar Batasuneko langileen zirkulazio askea baliatu du Ekialdeko Europatik pertsonak ekarri eta lanean jartzeko. Oso egoera larria da. Gainera, Teslak hitzarmena sinatzen ez badu, beste patronal batzuk atzetik joateko arriskua dago.
Une txarrak izan arren, egoera positiboak ere bizi izan dituzue, ezta?
Dudarik gabe. Elkartasuna ikaragarria izan da. Eskandinaviako sindikatuek (Norvegia, Danimarka eta Finlandia) borrokarekin bat egin zuten. Hasieran, ontzijabeek eta portuetako langileek esan zuten ez zutela Tesla autoz betetako ontzi bakar bat ere deskargatuko beren portuetan. Boikota antolatu da. Teslak bide alternatibo bat bilatu behar izan zuen, eta orain autoak kamioetan ekartzen ditu Alemaniatik. Gainera, Suediako argindar sindikatuek ez dute kargaleku berririk instalatzen, eta posta sindikatuek ere ez diote gutunik banatzen Teslari.
Horrek guztiak nola eragin du Teslan?
Tailerrak ez dira autoen mantenuari eusteko gai. Konponketarako edo mantentze-lanetarako itxaronaldia hainbat hilabetetakoa da, eta gero eta gehiago ari zaie zailtzen.
Inpaktuak gorabehera, Muskek superbotereak dituela dirudi. Zergatik uste duzue Tesla menderatuko duzuela?
500 urtez erresistitzeko gai gara! Suediako, Eskandinaviako, Europako eta munduko gainerako sindikatuen babesa dugu. Guk azkeneraino jarraituko dugu borrokan.
Zuen borroka eskala handiago batetik aztertzen badugu, trantsizio berde eta digital baten ondorioa da, transnazional handiek menderatzen dutena, eta erakunde publikoak bideratzaile huts izatera mugatuta dituena. Gainera, megalomanoak sortzen ari dira, Musk, Bezos, Gates eta enparauak. Zer iritzi duzue?
Beren etekinak maximizatu nahi dituzten kapitalistak dira denak. Merkatuaren jabe izan nahi dute. Elon Musken kasuan, berak bere burua ikusten du autoen merkatuaren etorkizuneko jabe.
Baina gauza garrantzitsuenetako bat da trantsizio berdea ea benetan berdea ote den galdetzea. Ingurumenaren mesedetan egindako trantsizioa al da? Nire ustez, ez. Greenwashing-a da. Adibidez, ibilgailu elektrikoa auto berdea al da? Auto kutsatzaileak saltzen dira berdeak bailiran, baina fabrikazio-materialak jendeak esklabo gisa lan egiten duen herrialdeetatik datoz. Ez dago bateriak birziklatzeko sistema eraginkorrik, eta, azkenean, herrialde pobretuetara esportatzen dira. Ez dago zirkulartasunik. Aurrerapen tekniko globala behar dugu, birziklatu eta natura gehiago ez suntsitzeko.
Badira, halaber, automobil-parkea murrizteko norabidean doazen proposamenak, baita ibilgailu pribatuen kopurua jaistearen aldekoak ere.
IF Metall-en ustez, trantsizio berdea oso garrantzitsua da, baina onartzen dugu gure afiliatu askok planeta suntsitzen ari diren sektoreetan lan egiten dutela. Greta Thunbergek gauzak diren bezala esan dituen arren, gero ez da ezer gertatu. Estatu demokratikoek ekoizpen- eta kontsumo-eredua aldatzearen alde egin behar dute. Mugak egon behar dira, eta ekoizpena eta kontsumoa planifikatu behar dira, ingurumena ez suntsitzeko. Gure jarrera da teknika hobeto erabili behar dela ekonomia benetan zirkular baterantz joateko.
Azkenik, Suediako iparraldean egin duten trantsizio berdearen apustuari buruz galdetu nahi dizut, Kirunatik Luleiusera doan berrindustrializazio-korridoreaz. Inbertsio handiak eta langile gehiago behar dira iparraldean, eta Suediako Demokraten eskuin muturrak gogor kritikatzen du horiek migratzaileak izatea. Aldi berean, NorthVolt baterien enpresak langileen kopurua %20 murriztu nahi du. Nola ikusten duzu trantsizio berdearen etorkizuna Suedian?
NorthVoltek 2.500 pertsona kaleratuko ditu, batez ere, langile atzerritarrak. Eta bateriak ekoitzi behar dira jendea lanean hil gabe.
Nola?
NorthVolteko lau langile hil dira etxean eta oraindik ez dakite zergatik. Guretzat ez da ohikoa lantegi berri bateko langileak hiltzea.
Funtzionatuko al du trantsizioak?
Uste dut funtzionatuko duela, baina arriskua kapitalismoa bera da. Hain handia den zerbait antolatzeko, aldez aurretik esperientzia izan behar da. Egin diren inbertsioak oso azkarrak izan dira, gehiegi.
Joan den astean, Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Akordio batetik “urrun” daudela adierazi dute eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa... [+]
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Kamioiak ez sartu ez atera. Horrela eman dute goiza BSHko Eskirozko lantokian. Parez-pare langileak aurkitu dituzte protestan. Hilkutxa batekin, elkarretaratze formatuan lehenbizi eta Foruzaingoak esku hartu behar zuela jakin dutenean eserialdia egin dute erresistentzia pasiboa... [+]
Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]
“Beste alde batera begiratzea” leporatu diete erakunde publikoei, eta baita eskualdeko borroka defendatzea ere.
Tamara Yague Confebaskeko presidenteak iragarri du gehiengo sindikalak deitutako martxoaren 20ko bilerara ez dela joango, eta gehitu du gutxieneko soldataz eztabaidatzeko markoa Espainiako Mahaia dela. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek EAErako gutxieneko... [+]
“Posta publikoa eta kalitatezkoa. Eskubideen aldeko Hitzarmen eta Akordio baten alde” aldarrikapenarekin, LAB, ESK eta ELA sindikatuek lan-baldintzak eta posta-zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko mobilizazioa egin zuten atzo, hilak 12, Bilboko Eliptika Plazan.
LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
Langileek salatu dute zuzendaritzak ez diela lan baldintzen gaiari heldu nahi izan eta enpresak nahiago izan duela Gaztea Sariak ekitaldia bertan behera utzi, “horrek sortutako albo-kalte ekonomiko eta sozial guztiekin”, arazoari irtenbidea eman baino.
Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.
2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.