Bortxaketaren kultura epaitzeko plaza bihurtu dute Mazango auzia

  • Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko kartzela zigorra galdetu du prokuradoreak, lau eta hemezortzi urte artekoak besteentzat. Hor arte kasu higuingarri horrena; azkenean, Gisèlek nahi izan duelako fokua zabaldu, oinarrian eta osotasunean dagoen osagaiari begira jartzeko: bortxaketaren kultura. Epaiketa auzitegiko ateak hetsirik bideratzea ez zuen onartu, hain justu, arazoa plazaren erdira ekarri eta "bortxaketa gauza arrunta bihurtzen duen jendarte matxista eta patriarkal honek begiak irekitzeko".

Epaitegiko ateak irekirik atxiki nahi izan ditu, auzia publiko egin, bere hitzetan, "lotsak aldez aldatu beharra duelako". Argazkia: AFP
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bere horretan ezohiko ezer ez dut deskubritu, ezpada handitasunarena, orain arte ez genuelako ikusita 50 bat akusatu dituen [bortxaketa] kasurik. Baina, bestela, ez da ezohiko ezer egon eginmoldean, bortxaketaz dagoen ikusmoldean edota biktimaren izaeran –ausardia mugagabea, epaiketak zerbaiterako balio izanaren helburua eta epaitegiko ateak ireki izana–. Finean, auzi horrek oroitarazten digu bortxaketa ze heinetaraino den estrukturala gure jendartean". Anne Bouillon abokataren hitzak dira, eta Mazango (Okzitania) auziaz ari da, Gisèle Pelicotek irekitakoaz, senarrak urte luzez somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izanagatik. Mediapart-en #MeToo et la justice: après le choc Mazan, en finir avec la culture du viol? (#MeToo et justizia: Mazango kolpea eta gero, bortxaketaren kulturaren bukaera ote?) mahai-inguru mamitsuan entzun daiteke Bouillonen analisia.

Erreportajea idazten ari garela ez dugu ezagutzen Mazango bortxatzaileei bideratutako zigorra, haatik, irakurleak eskura ukanen duenean bai, jakina izanen da. Bizkitartean, prokuradoreak hogei urteko presondegi zigorra galdetu du Dominique senar-ohiaren kontra eta hamar eta hemezortzi urte artean beste gizonentzat –bakar bati leporatu zaio "kaltetze sexuala" eta lau urteko kartzela zigorra eskatu da bere kontra, beste guztiei, ordea, bortxaketa–. Irailaren 2an abiaturiko 51 gizonen kontrako epaiketak luze iraun du, eta hor egon da Gisèle, defentsaren argumentu eta azalpen bortitzak jasotzen, berean tinko eta zut, hurbilekoez inguraturik, baita egunez egun sendotu eta masifikatu egin den babes feministaren indarrari esker irauten.

“Geldi gaitezen Gisèlen duintasunaz hitz egitetik, ez delako biktima onik eta biktima txarrik. Indarkeria sexuala jasan duen pertsona oro da duina”
Martine Delvaux

Zigorra dena delakoa izanda ere, bere horretan ekarpen andana utziko dizkigu Gisèlek irekitako auziak. Goazen hemen batzuk zerrendatzera, mainstream komunikabideen kontakizunen azterketatik eta ezker eskuin atzemandako analisi feminista bakanetarik abiaturik.

Estereotipoak hautsi

Bortxaketari loturiko estereotipoak bistarazi eta deseraiki izana litzateke bata. Alde batetik, bortxatutakoa fermu eta ahalkerik gabe agertu izanak biktimaren ohiko iruditegiarekin talka egin du: ez da suntsituriko pertsona gaixo –gizajoaren zentzuan– bat, ezta histeriko kontrolaezin bat ere. Gisèlen "duintasuna" azpimarratu dute kasik komunikabide guziek. Erran gabe doa duina dela, baina ondoko gogoeta zabaldu zuen Libération egunkarian Martine Delvaux idazle feminista quebectarrak: "Geldi gaitezen Gisèle Pelicoten duintasunaz hitz egitetik, ez delako biktima onik eta biktima txarrik. Indarkeria sexuala jasan duen pertsona oro da duina". Duen itxura zaindua, elegantzia, lasaitasuna eta odol-hotza azpimarratu dituzte kazetariek, behin eta berriz. Gisèlei elkartasun osoa erakutsi arren, ondokoa garatzen du Delvauxek: "Zoritxarrez, hedabideetako deskribapenek aipatzen ez diren guztiei buruz hitz egiten digute, ikusezin bihurtu ditugun edo 'biktima onaren' irudiarekin bat ez zetozelako sinetsi ez diren erasoa jasandakoak. 'Biktima ona' Virginie Despentesek King Kong Teoria (Txalaparta, 2017) liburuan aipatzen duen 'emakume ona' ere da, hau da, ideal femeninoa, feminitate normatiboa, emakume batek izan beharko lukeenaren irudiaren antza duena, nahiz eta benetan ez existitu emakume hori". Zer pentsatua ematen digu Gisèlentzako eta bestelako bortxatuentzako erabili izan diren deskribapenen alderatzeak. Hainbat adibide jartzen ditu iritzi-artikuluan Delvauxek: "Nola hitz eginen genuen, hasteko, ez bazen zuria izan? Gaztea balitz? Tatuajeak eta piercingak balitu? Gona motzak, leotardoak, kamiseta motz eta estuak bazeramatzan? Sexu langilea, fabrikako langilea edo langabea izan balitz? Buruko gaitzen bat balu, edo ageriko ezgaitasun batekin bizi balitz? Burua makurtuta, oinak arrastaka edota bizkarra okertuta egonen balitz?"

Are nabarmenagoa izan da bortxatzailearen irudiaren gezurtatzearena. Epaituriko 51 gizonen profilak ikusirik, argi gelditu da erasotzailea ez dela "munstro" bat, ezta bat-batean gainera salto egiten digun ezezagun bat. "Bortxatzailea gizon arrunta da, egunerokoa zintzoki daramana, bere inguruan ongi integraturikoa. Bortxatzailea ez da ‘munstro’ bat, bortxatzailea gizon arrunta da. ‘Alterizaziorako estrategia’ deitzen zaio horri, bi multzo sortzeari, gureaz desberdina den beste multzo bat sortzeari. Gureaz ezberdina den multzo horretan sartu ohi dira bortxatzaileak: marjinalak, ‘eroak’, kanpotiarrak… Baina ez. Gure inguruko gizon arruntak dira, nahi edo ez –edo hobeki erran: nahiz eta nahi ez ukan–", idatzi genuen Mazango auziari buruzko Monsieur Tout le monde analisian.

Gisèle Pelicotek eskertu ditu feministak, lehen egunetik azkenera arte jasotako babesagatik, baina feministek ere diote eskertza bideratu, irekitako bidearentzat. Argazkia: LP/Jean-Baptiste Quentin

Epaiketa auzitegiko ateak hetsirik egitea ez zuen onartu Gisèlek eta mundu guztiari zabaldu zion bere infernua, erabakia azalduta, gainera: "Lotsak aldez aldatu beharra duelako".

Oinarrian, bortxaketaren kultura

51 bortxatzaileek bortxaturiko emakumearen kasu espezifikotik soa zabaldu eta arazoa marko orokorragoan jartzeko balio izan du epaiketak: bortxaketaren kulturaren auzia izan da. Kultura bat delako bortxaketarena, antolaketa sistemiko batek bideraturikoa. Bestela, nola esplikatu dezakegu Mazango auzia bere baitan duen Frantziako Estatuan urtero 210.000 bortxaketa edo bortxaketa saiakera zenbatzea eta bortxaketa salaketen %94ari segidarik ez ematea Justiziak? Bortxaketaren kultura argira ekartzea ukan du xede Gisèlek: "Bada garaia bortxaketa arrunta bihurtzen duen jendarte matxista eta patriarkal honek begiak ireki ditzan".  Ondokoa zehaztu zion Gisèlen abokatu Stéphane Babonneauk ere epaileari: "Emakumearen gorputza konkista-objektu denaren ideiarekin bukatu behar dugu. Inork ez du erraten gizonak berez toxikoak direnik, baina anitzez aukera handiagoa dute bortxaketan egoteko, neurri handi batean haien eraikuntzan jaso dituzten errepresentazioengatik".

Feminismotik eta antifeminismotik

Epaiketan zehar, feministek erakutsitako babesa eta elkartasuna eskertu ditu Gisèlek: "Hunkitzen nau sakonki zuen sostenguak, eta ardura hartzen dut: zuek guztiei esker indartsu nabil borroka hori bururaino eramateko. Sexu erasoen biktima diren pertsona guztiei –emakume eta gizon– bideratzen diet borroka hori. Biktima guztiei erran nahi diet: ez zarete bakarrik”. Hain zuzen, auziaren lehen egunetik azkenera arte, dozenaka elkarte feministek eta milaka feministek babesa erakutsi izan diotelako.

“Sexu erasoen biktima diren pertsona guztiei –emakume eta gizon– bideratzen diet borroka hori. Biktima guztiei erran nahi diet: ez zarete bakarrik”
Gisèle Pelicot

Parean, argumentu antifeministaz jositako alegatua izan da defentsarena. Mediapart-en Plaidoiries au procès Mazan: feu nourri contre les féministes (Mazango auziko alegatua: feministen kontrako sua) erreportajean bildurik daude epaiketan entzundako esaldi antifeminista eta misogino batzuk: "Gizajo horien gainera gillotina erortzea da [feministek] espero duten bakarra"; "Joan daitezela Iranera ala Afganistanera [feministak]"; "alferrikako tentsio iturri izan diren parasito eta osagai [feministek] ez dezatela epaia bideratu"… Paperean idatzirik utziko ez ditugun esaldi higuindarriak ere entzun behar izan dituzte Gisèle eta bere ingurukoek.

Funtsean, defentsaren adierazpenei begiraturik, argi gelditu dira bortxatuak babesteko Justiziak dituen ezintasunak. Edonorentzat lirateke jasangaitzak Gisèlek hiru hilabetez entzundako adierazpen lizun, zikin, bortitz eta suntsitzaileak. Ondokoa idatzi du abokatu Carine Durrieu Dieboltek: "Badira justifika ezinak diren defentsaren estrategiak –bizitza pribatuan edo sexualean bidegabeki sartzea eta irainak–, finean suntsitzea dutenak helburu. (…) Trauma gainkarga hori saihesteko, abokatuek neurritasunez eta gizatasunez defendatu beharko lukete, eta epaileek bigarren mailako biktimizazioaren auziari heldu beharko liokete. Kontua ez da, noski, errugabetasun-presuntzioa eta defentsaren eskubideak gutxiestea, baizik eta gure zigor-prozeduraren oreka galdekatzea, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak aholkatu bezala, beste printzipio konbentzional bat gehituta: biktimaren babesa".

Mazango auziaren testuinguruan, sexu erasoen kontra doan lege integral bat landu dute 50 bat elkarte feministek. Nola ez, 130 neurri horien artean, Justiziaren esparruari dagokionak ere badira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Betharrametik Uztaritzera, ikastetxe katolikoetako indarkeriak argiratzeko lekukotasunak

Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]


Hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Mario López Gernikako saskibaloi entrenatzaileari

Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.


25 urtez 300 haur bortxatu zituela aitortu duen zirujauaren aurkako epaiketa hasi da Frantzian

1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.


2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, Txingudi Ikastolan ikasle bati sexu abusua egiteagatik

Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.


2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea
“Nola da posible irakasleak EHUn jarraitzea? Urteak daramatza erasoak egiten, eta jakina zen”

Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]


2025-01-28 | Julene Flamarique
Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketa
Erradikalizatzen ari den matxismoari aurre egiteko fokua gizonengan jartzea proposatu dute

Sexu-erasotzaile gehienak biktimaren inguru sozialekoak direla eta “kaleko bortxatzaile mamuaren ideiatik” aldendu beharra dagoela nabarmendu du Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketak. Ikerketak gazteengan jarri du arreta,... [+]


2025-01-23 | Euskal Irratiak
Erizainen erdiak genero eta sexu indarkeria jasaten du lanean

Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.


2025-01-14 | Leire Ibar
Gernikako mugimendu feministak salatzailea babestu du Mario Lópezen aurkako epaiketaren lehen egunean

Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa hasi da astearte honetan Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera egin du, eta akusazio partikularrak hamazortzikoa, sexu abusuak leporatuta. Lópezen defentsak adierazi du entrenatzaile... [+]


Eguneraketa berriak daude