Pucciniren Il Trittico
Nork: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Eszena zuzendaria: Paco Azorín.
Bakarlariak: C. Álvarez, A. Blancas, M. Berti, C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza eta I. Hotea.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
------------------------------------------------------
Oso gutxitan izaten dugu Giacomo Pucciniren triptiko hau berak pentsatu bezala entzuteko aukera: saio berean. Hiru obra labur, giro diferenteetan antzezten direnak, eta horrek eskatzen duen bakarlari kopuru handia, erronka izugarria da. OLBEk arrakastaz bete zuen erronka hori, dudarik gabe.
Puccini jeinuaren hiru lanen arteko ezberdintasunak gorabehera, egokiena da modu horretan antzeztea, elkarren segidan. Batetik, hiruren artean hari gidari eztabaidaezin bat dago: heriotza. Il tabarro hilketa batekin amaitzen da; Suor Angelica lanaren amaiera mojaren suizidioa da; eta Gianni Schicchi Buoso Donatiren heriotzarekin hasten da, haren herentzia goxoak ondorengo ekintza guztia eragiten duelarik. Lehenengo bi operak drama eta iluntasun giroan gertatzen dira, eta hirugarrena distiratsua da, umorez, txinpartaz eta injenioz betea. Gozamena, oro har.
Interpretazio-maila altua izan zen hiru tituluetan. Il Tabarro-n Carlos Alvarez baritonoa nabarmendu zen, Micheleren paperean, aktore gisa bikain, eta ahots garbi eta kementsua erakutsita, beti bezala. Baina Angeles Blancas sopranoaren taula gaineko aisetasunak eta ahotsaren dotoretasunak entzuleak liluratu zituzten.
Suor Angelica-n drama ia mistiko eta delikatu batean murgildu ginen. Pucciniren musika, lan labur honetan, bere ekoizpen guztiaren gozoenetakotzat jo daiteke. Obra honek soprano elegantea eskatzen du, paperak dakarren emozio maila transmititzen dakiena. Chiara Isotton florentziarrak bikain bete zuen bere papera. Pertsonaiari aura estilizatua eman zion, denok zerura eraman gintuena. Karita Mattila soprano finlandiarrak, bestalde, enpake handia eman zion Zia Principessa pertsonaia gaiztoari.
Hirugarren zatiak, GIanni Schicchi-k, kontrapuntu komikoa eta animatua ematen die aurreko dramei. Lan korala da, eta horrek esan nahi du muntatzeko zaila dela, eta paper bakoitza oso garrantzitsua dela osotasunean. Emaitza bikaina izan zen. Protagonistarentzat konposatutako aria gozoa, O mio babbino caro ospetsua, oso ondo abestu zuen Sofia Esparza soprano nafarrak, oso seguru aritu zen Laurettaren paperean. Ioan Hotea tenore errumaniarrak ere interpretazio bikaina izan zuen, eta berriz ere Carlos Alvarez taxuz aritu zen Gianni Schicchiren paperean, sendo ahotsaren aldetik, eta sinesgarri.
Bilboko Opera Abesbatzaren aktuazioa eraginkorra izan zen, baita Pedro Halffterren zuzendaritza ere. Era berean, ezin ditut ahaztu biribiltasunez aritu ziren gainerako bakarlariak. Eta aparteko aipamena merezi du Paco Azorínen eszena-zuzendaritza bikainak.
FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
Duela 150 urte, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Maurice Ravel musikagile eta konpositorea, Ziburun. Mundu mailan ospetsu dira haren lanak, bereziki Boleroa. Sarri aipatzen da Parisen bizi izan zela, kontserbatorioan ikasi zuela aro berri bateko irakasleekin, munduko txoko... [+]
'Tristan und Isolde' opera
Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]
Euskal Herriko Gazte Orkestra. Neguko topaketa
Zuzendaria: Iker Sánchez.
Narratzailea: Kepa Errasti.
Egitaraua: Britten eta Beethovenen lanak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia antzokia.
Eguna: urtarrilaren 2a.
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Frantziako musikagileei buruz hitz egitean, Claude Debussy eta Ravel etortzen zaizkigu burura. Bada dibertitzen denik ere, bata edo bestea defendatuz garai guztietako musikagile frantziar onena bezala. Egia esan, bi jeinu absolutu dira, beren garaiko zirkunstantzien ondorio. Oso... [+]
Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]
Columbus Fundazioak antolatutako kontzertua, ‘RenHacer’ Musikaldiaren barruan.
Bilboko Orkestra Sinfonikoa.
Zuzendaria: Ramón Tebar.
Bakarlaria: Joaquín Achúcarro.
Egitaraua: Guridi, Grieg eta Brahmsen lanak.
Lekua: Bilboko Euskalduna... [+]
Edizio asko dira orain arte; Espainiako Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrena da. Behin amaituta, une egokia izan daiteke aurtengo edizioaren balantzea egiteko, baina baita jaialdiaren bizitza luzearen balantzea egiteko ere. Jaialdi bikaina da, oso. Baina hausnartu egin... [+]
Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.