Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

Jaja Wachuku Nigeriako ordezkaria 1960ko NBEko bilkura batean lo, itxuraz. Argazkia: The african history
Jaja Wachuku Nigeriako ordezkaria 1960ko NBEko bilkura batean lo, itxuraz. Argazkia: The african history

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri zuen.

Wachukuri saio hartan atera zioten argazkiarekin kontraesanean, Time aldizkariak hari buruzko artikulua argitaratu zuen, “Nigeriako NBEko enbaxadore dinamikoa” zela esanez. Haren estilo diplomatiko bizi, ausart eta gogotsua nabarmentzen zuen eta, halako politikariei esker, “independentzia lortu eta bi hilabete eskasera, Nigeria Afrikako indar nagusietakoa izateko bidean” zela zioen.

Jaja Wachuku (1918-1996) Ngwa herriko printzea zen, “Nigeria ekialdeko Igbo herriaren 20 belaunalditako buruzagien oinordekoa”. Baina, zuzenbide ikasketak Dublineko Trinity Collegen egin eta Irlandako hiriburuan abokatu gisa jardun ondoren, 1947an Nigeriara itzuli zenean, behetik hasi zuen bere ibilbide politikoa. 1949an lortu zuen bere lehen kargua Ngwa herriko agintaritzaren kide gisa; 1953tik aurrera, aldiz, nazio mailako hainbat kargutarako aukeratuko zuten NIP alderdi independentistaren kide gisa.

Bilkuran ordezkarietako batek iruzkin arrazista egin omen zuen. Wachukuk iruzkin hark eragin zion atsekabea adierazi nahi izan zuen baina, hitza ukatuta, ez zioten horretarako aukerarik eman. Horregatik, mintzaldia entzuteari uko egin zion eta  lo planta nabarmenak egin zituen –lekukoren baten arabera, zurrunga eta guzti–, protesta moduan

Independentziaren aldeko mugimenduan urtetan jardun ondoren, bera izan zen Nigeriaren Independentziaren zeremonian Askatasun Gutuna jaso zuena britainiar ordezkarien eskutik. Eta ez zuen denborarik galdu: handik sei egunera, urriaren 7an Nigeriako bandera jaso zuen NBEn, bere herrialdea erakundearen 99. kide gisa aldarrikatzen. Azaroaren 14an Nigeria UNESCOko 58. kidea izatea lortu zuen. Nazio Batuen Kontziliazio Batzordeko lehen kide afrikarra izateko ere aukeratu zuten, eta, besteak beste, Kongoko independentzia prozesuan bitartekari jardutea ekarri zion horrek. Nelson Mandelari eta Hegoafrikako beste ekintzaile batzuei ezarritako heriotza zigorra bertan behera uzteko negoziazio lanetan ere jardun zuen.

Hori guztia bat dator Time aldizkariak deskribatutako irudi dinamikoarekin, baina ez NBEko saio hartan egin zioten argazkiarekin. Izan ere, Jojo Wachuku ez zegoen lo; itxurak egiten ari zen.

Bilkuran ordezkarietako batek iruzkin arrazista egin omen zuen. Wachukuk iruzkin hark eragin zion atsekabea adierazi nahi izan zuen baina, hitza ukatuta, ez zioten horretarako aukerarik eman. Horregatik, mintzaldia entzuteari uko egin zion eta  lo planta nabarmenak egin zituen –lekukoren baten arabera, zurrunga eta guzti–, protesta moduan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


2025-03-31 | ARGIA
Iruña-Veleia afera argitzea eta ondarea ez suntsitzea eskatu dute Gasteizen

Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Homosexualen aurkako Bilboko auzitegia

Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]


2025-03-26 | Axier Lopez
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]


Koordinakundea eratu dute, Bigarren Mundu Gerran deportatu zituzten euskal herritarrak ezagutarazteko

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]


Eguneraketa berriak daude