Emakume baten borroka eta metamorfosia
Nork: Eneko Sagardoyk eta Vito Rogadok.
NOIZ: abenduaren 1ean.
NON: Santurtziko Serantes aretoan.
-----------------------------------------------------------
Plana proposatu eta berehala, sarrerak online erostea erabaki zuen lagunari deigarria egin zitzaion Emakume baten borroka eta metamorfosia emanaldiaren arrakasta: “Ia dena beteta dago. Igande iluntze batean, Santurtzin. Zer arraroa, ez?”. Hala ere, badaezpada eta azkenaldiko sold out fenomenoaren itolarriak bulttzatuta, guk ere erosi genituen sarrerak. Badaezpada. Aretora heldu ginenean ulertu genuen gertatutakoa.
Antzezlana oholtzatik bertatik ikusiko dugu; eta, noski, aforoa askoz ere murritzagoa da. Oholtza luze eta estu (10x2 metro, zehazki) baten bi aldetan 50 bat aulki daude. Oholtzaren mutur batean besaulki bat eta argazki kamera bat aurrez aurre; beste muturrean, aldiz, aulki bat eta whisky botila bat.
Emakume baten borroka eta metamorfosia kontakizunak bide luzea egina du euskarazko antzezlan forma hartu arte. Obrak literatura du jatorrizko formatua, eta Frantzia, berriz, jatorrizko kokalekua. Edouard Louis autore frantziarraren izen bereko laugarren liburu autobiografikoa du oinarri. Louis gazteak bizitzan pairatutako biolentzia eta sufrimendua ditu hizpide bere lau liburuetan, eta amari eskainitakoa da azkena. Pobrezia, biolentzia eta familia harremanak aurkezteko duen modu gordinagatik da ezaguna idazlea. Amaren gaztaroko autoerretratu bat aurkitzen duenean abiatzen da kontakizuna. Louisek amaren figura gogoratzeko baliatzen du argazkia, eta, nolabait, amari pairatutako sufrimenduaren aitortza egiten dio egileak. Antzerkian, Eneko Sagardoy aktoreak gorpuzten du Louis eta Vito Rogadok, aldiz, Monique ama (euskarazko bertsioan).
Obrak 52 minutu eskas iraun ditu eta Sagardoyk gidatu du hitzez kontakizuna, kasik bakarrizketa bilakatuta. Rogadok, aldiz, besaulki beltzean eserita keinuak eta tarteka zenbait hitz edo esaldi erantzuten dizkio semearen pasarte gordinei. Ikusleak, berriz, amaren presentzia etengabe somatzen du. Izan ere, Moniqueren aurpegiaren espresioa pantaila handian proiektatua dago uneoro.
Kontakizunak Moniqueren bizitzaren errepaso gordina egiten du, pobreziak eta gizonen indarkeriak jota bizi zen emakume baten bizitza jasangaitza. Hala izan zen behintzat harik eta 45 urterekin etxetik ihes egitea erabaki zuen arte. Semeak, bederen, inoiz ez zion amari aitortzarik egin.
Gauza bakarra egin zait kuriosoa. Gizonen menpe bizi izan zen emakume baten borroka gizon baten ahotik entzutea. Iruditu zait semearen aitortzak zilegiztatzen duela Moniqueren metamorfosia. Bere bilakaerak zentzua hartuko balu bezala, metamorforsia erabat gauzatzeko semearen aitortza berantiarra beharko balu legez. Agian, egokitzapenean galdutako detaileak daude, eta Louisen obra eta bizitza hobeto ezagutu beharko nituzke antzezlanaren esentzia eta intentzioa hobeto ulertzeko. Bitartean, Sagardoyren eta Rogadoren hurbiltasun eta interpretazio borobilarekin geratzen naiz.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.
Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.
-------------------------------------------
Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.
Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
------------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
-------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]