Marigorringoak Afrikan


2024ko abenduaren 06an

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe katalanaren eskutik. Aspaldi honetan, baina, ikusten ari gara Euskal Herritik kanpoko argitaletxeei gero eta gutxiago interesatzen zaiela euskarazko haur produkzioa (Mariasun Landa, esaterako, Ereinera ekartzen ari da kanpoan zuena, edo Atxagak ez du, adibidez, erdaraz plazaratu Ata Pank eta Ate Punky saila). Lehendik zegoena deskatalogatzeari ere ekin diote.

Politika horren ondorioz dugu Zubizarretaren lan hau esku artean. Ez da aspaldiko marigorringo hura baina bai ipuin hartatik abiatuta eginiko bertsio berri, gaurkotu eta osatua. Irrimarraren ilustrazio biziekin eta Ibaizabal etxeak plazaratua.
Neskatila bat dugu narratzaile, June, eta honela ekiten dio kontaketari: “Aurtengo udan, zeruari euria egitea ahaztu zaio. Zerua urdin-urdin dago eta inon ez da hodeirik ageri: ez hodeirik, ez trumoirik, ez euririk… ezertxo ere ez. Eta ezin egin inon igeri!”.
Lehortea, suteak, tenperatu altua, aldaketa klimatikoa (kilimatikoa Juneren hitzetan)… eta saltsa horren erdian amona Inesek guardasol bat pintatzea proposatzen dio ilobari.

Eta Junek hainbat esaera eta uste aipatu eta komentatuko ditu, lagunekin eta bere buruarekin ere, euria ekartzeko. Marigorringoen formula magikoa, gaizki kantatzea edo tximeleta hiltzea; eta Junek euria nahi duen arren ez du tximeletarik hil nahi eta eskuan duen liburua itxiz tximeleta hil beharrean parez pare irekitzen dio leihoa. Azkenean, txorroskileroa etorri da herrira, eta “zorrotzailea etortzen denean, horrek esan nahi du laster euria egingo duela!”, esaten dio amak.

Istorioak amaiera alaia du, Junek “plista-plasta, plisti-plust, mela-mela eta blai-blai!” kantatzen baitu ordurako Afrikan egongo den tximeleta gogoan.

Irrimarraren irudiek ederki islatzen dute narrazioaren tonua eta kontakizuna; testua are ulergarriagoa egiten dute eta txikiei kontatzeko moduko objektua bilakatu liburu hunkigarri eta eder hau.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Errugabetasuna frogatzen

Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024

--------------------------------------------------

Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]


Eklipsea

Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024

-------------------------------------------------------

Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]


Ama(ma)ren artilezko jertsea

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024

----------------------------------------------------

Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]


Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Mutu

Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024

-------------------------------------------

Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]


‘Check point’-etatik harago

DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024

----------------------------------------------

Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Amore eman, ala ez

Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024

----------------------------------------------------

Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Patxada

Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]


Eguneraketa berriak daude