Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020
-------------------------------------------------------
Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura, autofikzioa, eleberria, ipuinak, poesia... eta batzuetan klasifikatzeko gaitzak diren liburuak ondu ditu, gaurkoan aztertuko dugun Begiak zerumugan kasu.
Haur eta gazteentzat idatzitako poesia ilustratua dela esango banu egia izango litzake, baina, aldi berean, motz geratuko nintzakeela uste dut. Alde batetik, haikuek, lo kantek, ahozkotasunetik gertu dauden poemek, aforismoek osatzen baitute liburua (besteak beste), nortasun propioa eta sakona emanda liburuari. Beste alde batetik, Ane Pikazak testuetako irudi eta sinboloak ezin hobeto jasotzeaz gain, istorioaren haria bere egin eta arintasuna beste detaile eman dizkiolako (horma-irudia dauka gehigarri).
Begiak zerumugan ezartzen dizkigu Meabek hasiera hasieratik, protagonistak zerumugarantz egingo duen bidaiaren testigu izango baita irakurlea: txikitasunetik handitasunera egiten duena, ezinegonetik barne segurtasunera iluntasunetik argitasunera. Heroiaren bidaia moduko bat da finean.
Bidaia hau lau atalek, sarrera poema batek eta laburpen batek osatzen dute. Sarrerako poemak (haize arrosaren mezua) liburuan aurkituko ditugun lau atalak aurreratzen dizkigu. Har ezazu fardela da lehenengoa eta protagonistaren barne mundua, emozioak jasotzen ditu (adorea, poza, etsipena eta abar). Argi- itzaletan mela atalean bidaia zailtzen duten kanpo agenteak dira protagonistak: bidaiaren gora beherak (bidea, labirintoa norabidea…) eta klimatologiarekin lotutakoak (elurpean, putzuak…). Hirugarren atalean barruko uhartea aurkituko du protagonistak (Panpina, irlako etxea). Eta Arimaren arbela den zeruak emango dio kontenplaziorako ezpazioa (Zeruaren azalak, nire galaxia, ilargi amandrea). Laugarrena eta azkena da Han-hemen marinela, espazio zabalak eta naturaren presentzia dira kontu aipagarriak. Kapitulu honetan aurkitzen du protagonistak nire neure etxea, sosegua. Bukatzeko, laburpen poemak errematatzen, borobiltzen du liburua.
Klasifikatzeko zaila den liburua izateak liburua berezi egiten du; kutixi bat da, opari bikaina. Hizkuntza aldetik (lexiko zein sintaxian) aberatsa eta jostaria, literatur baliabide aldetik distiratsua, forma aldetik anitza, ilustrazio aldetik magikoa eta magnifikoa. Baina neure buruari galdetzen diot klasifikatzeko zaila izateak linbo batean utzi ez ote duen materiala. Honako hau ez dadila izan liburuari egiten zaion literatur kritika bakarra. Dabilela liburua eskutik eskura.
Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025
Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024
Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]
Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024
-----------------------------------------------------------
Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]
Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024
---------------------------------------------------------
1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024
Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]
Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024
Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]
Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024
Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024
--------------------------------------------------
Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]
Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024
-------------------------------------------------------
Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024
----------------------------------------------------
Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]
Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022
--------------------------------------------
Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]
Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024
-------------------------------------------
Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]