Frantziako musikagileei buruz hitz egitean, Claude Debussy eta Ravel etortzen zaizkigu burura. Bada dibertitzen denik ere, bata edo bestea defendatuz garai guztietako musikagile frantziar onena bezala. Egia esan, bi jeinu absolutu dira, beren garaiko zirkunstantzien ondorio. Oso kate-maila garrantzitsua izan ziren Frantziako musikaren historian, eta Europako musikaren historian orokorrean.
Baina kate-maila horren aurretik beste bat zegoen: César Franck eta Gabriel Faurérena hain zuzen ere. Beren ondorengoen osperik ez duten bi aitzindari distiratsu.
Gabriel Fauréren figura aztertuko dut. Lehenik eta behin, azaroaren 4an bete zelako haren heriotzaren mendeurrena. Ez dira falta izan konpositore handi honen omenezko kontzertuak. Batez ere bere Requiem zoragarria interpretatuz. Baina bada beste arrazoi bat hura gogoratzeko. Gure Maurice Ravelengan eragin handiena izan zuen irakasleetako bat izan zen. Esan dudan bezala, frantziar musikari handienetako bat da Ravel, eta, zalantzarik gabe, garai guztietako euskal konpositorerik garrantzitsuena da. Bidezkoa da Ziburuko musikariaren talentu handia moldatu zuena gogoratzea.
Eta, jakina, bada hirugarren arrazoi bat berari buruz hitz egiteko. Bere musika-ondare zoragarria. Ez da bere ondorengoak bezain ospetsua, bai, baina pianorako konposatu zuen musika da entzun daitekeen gauzarik ederrena eta iradokitzaileena. Bere harmonien maisutasunak, "Fauré soinu" bereziak, lanbro berezi batez betea, harmoniaren mundua artez maneiatzen duenak bakarrik lor dezakeen haloa, bere piano-musika harribitxi errepikaezin bihurtzen dute.
Oro har, formatu handiei eta handitasunari okorrean ihes egiten zien konpositorea izan zen. Esaten denez, bere garaiko musikari guztien artean bera izan zen wagneriar eraginetik musika independentea egiten hobekien lortu zuena. Gauzak ez ziren errazak izan berarentzat, akademizistek iraultzaile arriskutsutzat jotzen baitzuten. Kontserbatorioko zuzendaria izan zen, eta pultsu irmoz maneiatu zuen hil arte. Izan ere, esparru akademikoan gertatzen ziren nepotismo eta bidegabekeria batzuk ezabatzea lortu omen zuen, eta horrek liskarrak sortu zizkion.
Baina, zalantzarik gabe, Gabriel Fauréren gauzarik garrantzitsuena haren ondarea da, maisu eta egile bikaina zen aldetik. Kolorearen zentzua magistrala da bere lanetan. Bestalde, oso zaila da interpretatzeko musikari ez profesionalentzat, birtuosismoa sistematikoki saihesten duen arren. Bere legatutik, errepertorioan gehien interpretatzen den obra Requiem da, bere garaian "hildako mezen" tradizioan inflexio-puntua izan zena. Hala ere, lehen esan dudan bezala, piano-musikaren kolorea eta giro berezia paregabeak dira musikaren historian. Nocturnoak eta Barcarolak dira goxotasunaren kintesentzia. Azkenaldian, sarriago interpretatzen dira, baina ez dira programatzen guk nahi bezain sarri. Aukera baduzue, entzun pieza hauek, mesedez.
Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]
Columbus Fundazioak antolatutako kontzertua, ‘RenHacer’ Musikaldiaren barruan.
Bilboko Orkestra Sinfonikoa.
Zuzendaria: Ramón Tebar.
Bakarlaria: Joaquín Achúcarro.
Egitaraua: Guridi, Grieg eta Brahmsen lanak.
Lekua: Bilboko Euskalduna... [+]
Edizio asko dira orain arte; Espainiako Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrena da. Behin amaituta, une egokia izan daiteke aurtengo edizioaren balantzea egiteko, baina baita jaialdiaren bizitza luzearen balantzea egiteko ere. Jaialdi bikaina da, oso. Baina hausnartu egin... [+]
Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.
Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]
Albenizen Iberia Suite monumentalaren bertsio berri bat egitea meritu handiko lana da, merkatuan dauden grabazio bikainak kontuan hartuta. Hori dela eta, Luis Fernando Pérezek Musika Hamabostaldiko errezitaldian egindako lanak sekulako miresmena sortu zidan.
Orkestra handien eta obra handien kontzertuen ondoren, ezin diegu arreta jarri gabe utzi musika-patxada handiagoko, sosegu handiagoko baina edertasun berdineko proposamenei.
Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren lehen kontzertuak erromantizismo berantiarraren kutsua izan bazuen ere, bigarren topaketan taldeak bi obra zirraragarri interpretatu zituen, istorioak kontatzen zizkigutenak. Obra exigenteak ziren, batez ere adierazkortasunaren aldetik, eta... [+]
Musika Hamabostaldiak 85. edizioari hasiera eman dio, orkestra handi batekin eta inaugurazio baten mailako programarekin.
Viena, 1824ko maiatzaren 7a. Ludwig Van Beethovenen (1770-1827) 9. Sinfonia estreinatu zen. Konpositore alemaniarrak bukatu zuen azken sinfonia izan zen, baina, asmoari erreparatuta, lehena izan zela ere esan liteke. Beethovenek 1799 eta 1800 urteetan idatzi zuen 1. sinfonia;... [+]
Durangoko Hitz liburu-dendan otu zitzaidan Saturraran operak merezi zuela kritika. Jose Julian Bakedanoren arrapostua batetik, liburu-dendako Gaizka Olabarriren berben ilusioa, horrenbeste urtean Hitz liburu-dendako ardura eraman izan duen Nekane Bereziartuak opera hori ikusteko... [+]