Ikusiker ikus-entzunezkoen behategiak plazaratu dituen datuetatik abiatuta, gazteek gailu eta plataforma digitalengandik jasotzen dituzten balore eta mundu-ikuskerari buruz hitz egin digute, besteak beste, hainbat adituk.
Gailu eta plataforma digitalek presentzia handia dute gazteen artean. Hainbat hezkuntza zentro digitalizazioa zabaltzen ari da, eta azken urteetan akordioak sinatu dituzte erraldoi teknologikoekin. 2023-24 ikasturtean, Ikusiker behategiak inkestak egin ditu Euskal Herriko Bigarren Hezkuntzako 11-17 urte bitarteko 1.524 ikasleren artean, eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 18-23 urte bitarteko 2.804 ikasleren artean. Ikus entzunezko kontsumoari buruz galdetu die.
Gazteek eskura dituzten gailu teknologikoei dagokienez, inkestatutakoen ia guztiek telefono mugikorra dute (DBHn %94,8k eta unibertsitatean %99,1ek), ordenagailu eramangarria dutenak gehiengoa dira (DBHn %80,2 eta unibertsitatean %97), eta erdiak baino gehiagok bideo-kontsolak eta tabletak dituzte. Bidelagun proiektuaren sustatzaile Miren Rosek azaldu digu gazteen burmuina “garatu gabe” eta “beharrezko formakuntza jaso gabe” dagoenean ematen zaizkiela gailu teknologikoak, eta ikastetxe askoren digitalizazio planetan “arrazoi pedagogikoek baino ekonomikoek” bultzatu dutela gailu elektronikoen erabilera. DBHn “era mugatu eta kontrolatuan” sartu beharko lirateke pantailak, dioenez.
Orainprebentzioa egitasmoko kide Mikel Cerezoren arabera, hezkuntza zentroetan ordenagailuen erabilerak ikuspegi akademikotik “bizitzarako prestatzen zaituena” izan beharko luke. EHUko psikologia irakasle Juan Manuel Machimbarrenaren hitzetan, bestalde, teknologia “modu arduratsuan eta kritikoan” erabiltzen bada, horren potentziala “eremu askotan eraldatzailea” izan daiteke, nahiz eta sarri kalteak nabarmentzen diren.
Sare sozialei dagokienez, Cerezok dio ikastetxeetan orokorrean ez dela irakasten horiek nola kudeatu behar diren, eta gaineratu du ikasketa hori ikastetxetik ez ezik etxetik ere egin behar dela. Machimbarrenak adierazi du hezkuntza sistemak “teknologiaren inguruko hezkuntza digitala” txertatu beharko lukeela, sare sozialen arriskuen eta onuren berri emateko. Gurasoek arauak ezarri beharko lituzketela dio, “debekua baino erabilera arduratsua sustatuta”.
Sare sozialen erabilera ohikoa da gazteen artean, batez ere Instagram eta TikTok-en kasuan. Ipar Euskal Herrian inkestatutakoen artean, Instagram egunean 31-60 minutu artean erabiltzen dutenen kopurua da nagusi (%30,7), eta Hego Euskal Herrian gehiengoak egunean behin baino gehiagotan erabiltzen du (DBHn %69,6ak eta unibertsitatean %81,7ak). TikTok sareari dagokionez, egunean behin baino gehiagotan erabiltzen dutenak dira gehiengoa.
Sareetan denbora gehiago ala gutxiago ematea gustatuko litzailekeen galdetuta, unibertsitateko ikasleen erdiak baino gehiagok erantzun du "askoz ere denbora gutxiago" edo "apur bat gutxiago" pasa nahiko luketela; DBHkoen artean, aldiz, gehienek ez dute motiborik ikusten denbora-tartea handitu edo txikitzeko.
Rosek eta Cerezok uste dute gazteak adinean aurrera egin ahala jabetu egiten direla sare sozialekiko duten mendekotasunaz, eta erabileraren inguruan pentsaera kritiko landuagoa eta kontzientzia handiagoa dutela. Dena den, kontziente izan arren, gurpil horretatik ateratzea "ezinezkoa" zaie. “Etsipenez hitz egiten dute, eta pertsonalki, tristura handia sortzen dit horrek”, dio Rosek. Cerezo ere ildo berean mintzo da, helduagoak direnek haien esperientziaren inguruan hausnartu dutela esan digu, eta askok badakiela erabilera "desegokia" egiten ari direla, baina "oso zaila" zaiela "zurrunbilo horretatik ihes egitea".
"Smartphone eta mugikor adimentsu hauek gure bizitzan sartu dira, eta geratzeko etorri dira", dio. Cerezok, erabilera desegokitzat jotzen du bizitzaren beste esparru batean eragin negatiboa duenean. Machimbarrenaren arabera, bestalde, erabilera desegokia da horrek erabiltzaileari “kalteak sortzen dizkionean”. Kalteak “intrapertsonalak” –arazoak norberaren kontrol galerarekin lotuta daudenean, adibidez– edo “interpertsonalak” –gurasoekin edota irakasleekiko harremanetan arazoak sortzen direnean– izan daitezkeela azaldu digu.
Hala ere, Cerezok esan digu teknologiaren eta sare sozialen erabilerari dagokionez, azken urteetan “joera aldaketa” sumatu duela, adin txikikoak eta helduak kontzienteago direlako teknologia horiek kontrolik gabe erabiltzearen ondorioez.
Orainprebentzioa elkarteko gizarte-hezitzaileak nabarmendu du ez dela ahaztu behar teknologiak eta sare sozialak “korporazio erraldoien menpe” daudela, eta nahiz eta baliabideak dohainik eskaini, euren helburua etekin ekonomikoa ateratzea dela. "Gaur egun datu ugari oparitzen dizkiegu erraldoi teknologikoei, eta datu horiek euren teknologia elikatzeko baliatzen dituzte", zioen gurean Iametza komunikazio-enpresako kide Eli Pombok, Euskarabildua jardunaldien atarian egin genion elkarrizketan: "Datuak dira gaur egungo ondasun preziatuena". Cerezok ere uste du informazioa dela “garai honetako botererik garrantzitsuena”.
Pombok eta Rosek korporazio horiek erabiltzen dituzten algoritmoei buruz hitz egin dute. Horien bitartez "gure gustu eta nahien araberako edukiak eskaintzea” bilatzen dutela dio Pombok, eta horrek “gero eta mundu ikuskera murritzagoa” eta “ez anitzagoa” izatera eramaten gaituela. Bidelagun proiektuko kideak gehitu du algoritmoen ondorioz “norbanakoen ideiak eta interesak geroz eta erradikalagoak” direla.
Sare sozialek eta teknologia berriek islatzen duten errealitateaz galdetuta, Cerezok erantzun digu aldez aurretik helburu konkretu batzuekin “prestatutako” eta “makilatutako” errealitate bat erakusten digutela, eta horrek pertsona bat “bere errealitatearen kontra” ezar dezakeela. Dioenez, sare sozialak nerabeen bizitzan sartzen dira “zaurgarritasun egoera pertsonal edo emozional izugarrian” daudenean, eta haien izaera eta pentsaera kritikoak baldintza ditzaketela.
EHUko irakasle Machimbarrenak esan digu sare sozialetan erakusten denarekin erabiltzaileak “kritikoa” izan behar duela, edukiaren sortzaileak “erakutsi nahi duena” zabaltzen duelako. Cerezok uste du “oso garrantzitsua” dela sare sozialetan ikusten dena perspektiba kritiko batetik begiratu eta zalantzan jartzea: “Gure nerabeek eta seme-alabek ikusten ari diren horren beste aurpegia ezagutu behar dute, ostean, informazio hori izanda, batez ere beraientzat onuragarriak edo babesleak izan daitezkeen erabakiak hartzeko”.
Rosek eta Cerezok sare sozialetan erabiltzen diren filtroak aipatu dituzte. Bidelagun proiektuko kideak aurpegia edertzen duten erramintei buruz hitz egin du: “Arazoa da horrelako irudiak egunean bospasei orduz ikusten dituen gazte batek, aurpegi artifizial horiek naturaltzat jotzen dituela, bere inkontzientean edertasun eredu bilakatzen direla, eta hortik datoz ondoren dismorfia arazoak, elikadura-nahasmenduak, autoestimuan eragin negatiboa, eta kasu batzuetan suizidio-ideiak ere bai”.
Youtuber eta influencer askok ematen dituzten mezuek “esfortzurik gabeko arrakasta” islatu eta “zoriontasunaren ideia faltsua” zabaltzen dutela aipatu du Rosek, eta Cerezok adierazi du gazteek sare sozialetan ikusten dutena “nahi edo ez" beren bizitzarekin konparatzen dutela.
Machimbarrenak azaldu digu sare sozialetan erabiltzailearen arreta lortzeko “etengabeko scroll –edukiak ikusteko mugimendu bertikala edo horizontala– eta scroll azkarrak bezalako mekanismoak lehenesten” direla; eta Rosek gehitu du “askotan ez duela axola” bertan azaltzen dena egia ala gezurra den. Cerezok gaur egun gizarteak duen informazio kopurua azpimarratu du: “XIX. mendean informazioa oso pertsona gutxik izatetik, gehiengoa informazio gehiegi izatera pasa gara”.
Ikusikerrek egindako ikerketak erakutsi du ekosistema mediatiko berrian sare sozialak direla gazte gehienen informazio-iturri, ohiko telebista kateen aurretik. Komunikabide tradizionalek sare sozialetan partekatzen dituzten edukiak lehenesten dituzte gehienek, baina gazteenen artean, oso antzeko datua lortzen dute youtuber, instagramer eta tiktokerren azalpenek.
Automatizazioaren eta abereen inguruan kuxkuxeatzen ari nintzela, ukuilu automatizatuen informazioa hasi naiz eskuratzen. Nire idazmahaiaren erosotasunetik idazten, gizakion kontsumorako modu masiboan esplotatzen ditugun abereen bizitzak nahiko penagarriak direla iruditzen zait,... [+]
Herriko kirolgune, liburutegi, gazteleku, kulturgune, eskola inguru eta abarrek bereizgarria gehitu dute sarreran, jendeari eskatuz mugikorra bazter utz dezala. “Kalitatezko aisialdiaz gozatzea da helburua, arreta horretara jarrita, mugikorrak ekarri ohi duen distrakzioa... [+]
Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.
Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Nortasuna Sarean jardunaldien 10. edizioa egingo dute asteazken honetan Donostiako San Telmon, KomunikaziONA bideguruatzean izenburupean. Egungo komunikazio joerak aztertu eta "alternatiba osasuntsuagoak" topatzen saiatuko dira. Hainbat hizlari gonbidatu dituzte, euren... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Puntueusek eta Cyberzaintzak elkarlanean ikusentzunezko baliabide pedagogiko bat sortu dute gazteentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat: irakasle, guraso eta hezitzaileentzat. Ikusentzunezko honen bidez, ziberjazarpena ezohiko ikuspegi batetik... [+]
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]
Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]