Nolakoa eta norentzat izan behar du 30 urte barruko hilerriak?

  • Galdera potolo horren bueltako gogoeta parte-hartzailea egin dute Antzuolan (Gipuzkoa), eta oraintsu aurkeztu dituzte saio irekietan parte hartu duten herritarren ekarpenak. Helburuak izan dira, batetik, heriotzaren inguruko beldurrak eta ezezagutza gainditu eta gaiaz ahalik eta naturaltasun handienarekin hitz egitea. Eta, bestetik, proposamen-zerrenda osatu eta udalaren esku jartzea, hilerrian obrak egitea erabakitzen duenerako.

Naturari lotuagoa legokeen hilerria izan nahi dute antzuolarrek, ez soilik atseginagoa bihurtuko lukeelako, baita estetika
Naturari lotuagoa legokeen hilerria izan nahi dute antzuolarrek, ez soilik atseginagoa bihurtuko lukeelako, baita estetika "neutro eta berdinzalea" emango liokeelako ere, nahiz eta aukera izan hobi bakoitzean elementu pertsonalak jartzeko, "beti ere estetika orokorra zainduta". Sinestunak izan ala ez, banaketarik ez litzateke egin behar, baina hobietan jarritako ikur eta bestelakoek ez dute agerian laga behar nor den "maiteago" edo nor "aberatsago".DANI BLANCO / ARGIA CC BY-SA

Beldurrezko pelikulekin lotzen ditugu sarri hilerriak. Lau horma gris, eta horien barruan hamaika hobi gris, metalezko ateak eta metalezko gurutzeak. Inguruari kolore apur bat ematen dioten loreak ere ikusiko ditugu, baina baita sasiek hartutako txokoak ere. Ez, orokorrean ez gaituzte eroso sentiarazten. Gainera, geroz eta herritar gehiagok erabakitzen du gorpua erraustu eta errautsak itsasoan edo mendian zabaltzea. Ondorioz, udal hilerriek beren “funtzioa” berreskuratu beharra dute, “gizartean ematen diren aldaketei erantzun eta kalitatezko zerbitzua eskaini”. Nere Erkiaga lekeitiarrak tanatologia ikasketak ditu eginak, eta Antzuolako prozesua bultzatu duen Hil Arte Bizi egitasmoko kidea da. “Egungo gizarteak heriotza ezkutatu egiten du, beldur patologikoa diogu, eta bizi dugu gauza pertsonal bat baino ez balitz bezala”, kontatu digu, kolektiboan ere eragin nabarmena duenean. “Gabezia ugari dugu heriotzaren inguruan, oinarri-oinarritik hasita”, dio, hura isilarazteak dakartzan ondorioak aipatuta. Hilerriaz gaindiko hamaika konturi buruz hitz egin digu, subjektu politiko gisa hauspotu ditzakegun aldaketez, besteak beste. “Heriotzarekin harremana duten gaietan ahalduntzeko, herritar eta komunitate bezala, ezinbestekoa zaigu lanketa esparru guztietan egitea, izan zahar-egoitza, osasun zentro, udal, auzo edo ikastetxeetan”.

Alferrik ari gara isilean gordetzen. Are, Erkiagaren iritziz “ezjakintasunak egoera inhumano asko sortzen du; sekulako astakeriak egiten dira, ez dira bistaratzen eta...”. Zaintza aringarri pediatrikoez edota ospitaleetako errealitateaz luze aritu ostean, legedia ezagutzea funtsezkoa dela aipatu digu, jakitea zein eskubide dauzkagun, erabakiak gure kabuz hartu ahal izateko; izan ere, uste baino gauza gehiago egin dezakegu. Udalek, adibidez, heriotzarekin lotutako eskumen ugari daukate, baina horiei buruz apenas dakigun ezer. Esaterako, hilerri batzuk Elizarenak edo pribatuak diren arren, gehienak udalen esku daude, publikoak dira, "kanposantu" deituagatik ere. Hor eragitea du helburu Antzuolan egindako gogoeta prozesuak; ideia-zerrenda luzea jarri dute udalaren esku, hilerriari lotutako proiekturik abiatzea erabakiko balu, oinarri bezala baliagarria izango zaiolakoan. Bada beharra, hilerriak ez direlako denboraren poderioz beste zerbitzu publikoen moduan garatu eta egokitu, duela ehun urte pasatxotik berdintsu mantentzen dira, nahiz eta gizartea aldatzen ari den etengabe.

Herritarrek aipatu dute udalak izan behar duela zerbitzu publikoaren kontzientzia, eta pribatizazio arriskuari aurre egin behar diola. / JON TORNER ZABALA - ARGIA CC BY-SA

Nor da hilerrien jabea? Nor beilatokiena? Nolakoak dira? Non daude kokaturik? Nork zaintzen ditu? Nolakoak dira panteoiak? Nolakoak errautsentzako kolunbarioak? Hildakoak agurtzeko bada toki duinik hilerrian? Eta beilatokian? Eta herri-gunean, ekitaldi zibilak egiteko? Bada udal langilerik gaiaren inguruan formazioa jaso duena, senideei laguntza eskainiko diena, edozer antolatu nahi dutela ere? Hileta enpresek zer bilakaera izan dute? Nolakoak dira eskaintzen dituzten zerbitzu eta tarifak? Hamaika eta bat galderaren bueltan aritu dira solasean herritarrak 2023ko urtarrilaz geroztik. Ondorioztatu dute hilerriak bi funtzio dituela. Batetik, praktikoa, gorpu, gorpuzki eta errautsentzako lekua den heinean. Bestetik, sinbolikoa, maite ditugunak oroitu eta omentzen direlako bertan. Jainko, zeru, berpizkunde, espiritu edo dena delakoetan sinetsiko dugu ala ez, baina norbait hiltzean maitasun sentimendua beti izango da, emozio zurrunbiloaren erdian.

Errealitatea ezkutatu

Funtzio sinboliko horrek indar handia du umeen artean. Haiek izan dira gogoeta prozesuan protagonista nagusietakoak, Herri Eskolan heriotzaren bueltan 1980ko hamarkadaz geroztik egiten ari diren  lanketaren ildotik. Duela bi urte inguru, adibidez, hiruzpalau urteko umeak jaiotzari buruzkoak ikasten ari zirela, heriotzaren gaia atera zen –haurrek hurbileko esperientziak kontatu zituzten–, eta geroago ama batek heriotza perinatalaz –haurdunaldian edo jaio berritan hiltzen diren haurrez– hitz egin zien. “Ikastetxean heriotza oso presente dago, bizitzaren parte da, eskutik helduta doaz, edonori gerta dakioke edozein momentutan”, kontatu digu Josune Jimenez irakasleak. “Naturaltasunez” heldu diote gaiari Antzuolan, umeek euren larruan bizi izan dituztenak ikasgelan landuta: amama hil zaiela, osaba, etxeko txakurra edota eskolan dauzkaten arraintxoak.

Hain justu, “hainbat urtetan doluaren eta heriotzaren pedagogia lantzeagatik” Gehiago Gara ekimenaren aitortza jaso zuen iazko abenduan Antzuolako Herri Eskolak. Hil Argi eta Bizipoza elkarteek sortua, haurren heriotza eta heriotza haurrekin “naturaltasunez eta gizatasunez” bizitzea du helburu proiektuak. “Kosta egiten da norbere bizipenez edota gehien maite dugun pertsonaren heriotzaz hitz egitea”, zioen Herri Eskolako zuzendari Silvia Ezpeletak, Gehiago Gararen aitortza jaso zutenean. Gainera, irakasle asko ez daude gaia lantzeko nahikoa prestaturik, eta batzuek nahiago dute errealitatea ezkutatu. Ezpeletaren hitzetan, errealitatea ezkutatzen denean haur eta gazteei ez zaie aukerarik ematen “bizitza bera kontzienteago eta gizatiarrago bihurtzeko”. Alegia, “galderak, kezkak eta beldurrak adierazteko eta lantzeko ateak ixten dizkiegu”.

Hilerrien inguruan aritzeko oinarria bazegoen beraz, eta hiruzpalau urteko umeen ekarpenak bezalaxe, 12-13 urteko gazteenak ere jaso dituzte txostenean.

“Hilerria oso grisa da”

Egun batean hilerrira irteera egin zuten umeek, eta eskolara itzultzean aipatu zuten, besteak beste, grisa zela, zikina zegoela (plastikozko zorroak eta loreak lurrean, kristal hautsiak...), eta apurtutako ate baten barruan hezurrak ikusten zirela. Eta behar duela kolore gehiago, zuhaitz asko, marrazki politagoak hormetan, musika, bihotz handi bat sarrera nagusian –hildakoak norbere bihotzean daudelako–, pastelak jateko mahai eta aulkiak, animalientzako hilobiak, errautsentzako leku polita, eta abar. Hilerriak igerileku bat behar duela ere aipatu zuen bakarren batek; antza, denbora daramate Antzuolako umeek igerilekua eskatzen, txostenaren aurkezpenean Erkiagak barre artean azaldu zuenez.

Herritarrek aipatu dute udalak izan behar duela zerbitzu publikoaren kontzientzia, eta pribatizazio arriskuari aurre egin behar diola.

12-13 urteko gazteen ustez ere, hilerria ez da atsegina; zergatiaz galdetzean, “heriotzaren inguruko beldurra” aipatu dute, eta espirituez aritu dira batzuk. Euren arabera ere kolore gehiago behar du, argitasun handiagoa, musika... Eta hilerria eta hilobiak zainduko dituen pertsona bat egotea bertan, hobiak garbitu eta konponduko dituena, loreak txukun jarri, belar txarrak kendu... Hain justu, gogoeta prozesuan parte hartu duten elizako andreek ere ekarri dute zaintzaren gaia hizpidera: “Nork zainduko ditu hildakoak? Inor ez badoa euren ondoren hilerrira, zertarako han egon?”.

Pribatizazioari aurre egin

Helduek proposatutako ideia mordoa jaso dituzte txostenean. Horien artean: hilerriak izan behar du herritar guztientzako lekua, jatorri, ideologia, sinesmen/erlijio edo klasea edozein izanik ere; udalak izan behar du zerbitzu publikoaren kontzientzia, eta pribatizazio arriskuari aurre egin; gainera, mantenu-gastuak aintzat hartu behar ditu; hilerria dela ezkutatu gabe, baina natur-gune edo parkea izatea, hobien artean ibili edo lasai egoteko; estetika neutroagoa izatea, ez dadila antzeman adibidez nor den aberatsagoa eta nor pobreagoa; horrekin lotuta, ez bihurtzea hildakoak nork gehiago maitatzen dituen erakusteko lehiaketa edo erakusleihoa; iturriak jarri eta uraren soinua entzutea; gorpua lurpean mantendu nahi duenak epea luzatzeko aukera izatea; senideak elkarrekin kokatzeko aukera; errautsak zabaltzeko lekua; heriotza perinatalerako gunea; hilerriaren erabilerarako tramiteak eta informazioa gardenak izatea; agurrak egiteko leku goxoa; edota horiek antolatzen lagunduko duen udal langile bat egotea, ezkontza zibilen kasuan gertatzen den moduan.

Zaintzaren gaiari garrantzi handia eman diote antzuolarrek, aintzat hartuta hobi asko ez direla txukun mantentzen, ezta loreak edota belarrak ere. Argazkian, Donostiako Polloeko hilerria. / DANI BLANCO - ARGIA CC BY-SA

“Agurra bideratzen duenean enpresa edo kanpoko pertsona batek, oso hotz gera daiteke eta intimitatea galtzen da”, irakur dezakegu txostenean. Aurkezpenean bost lagunek hartu zuten parte: Nere Erkiagak, Josune Jimenez irakasleak, Antzuolako alkate Olatz Lezetak, prozesua dinamizatu duen EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeko kide Andere Ormazabalek, eta Oiartzungo alkate Joana Mendiburuk, zeinak, udalerriek heriotzaren inguruan egin dezaketen lanketaren harira, hango beilatoki publikoaren esperientziaz hitz egin zuen [ikusi koadroa]. Ormazabalen hitzetan, “esparru honetan ere merkatu-logika nagusitu da, eta Antzuolakoa bezalako prozesuak inportanteak dira pribatizazio joerari aurre egiteko, udala eta herritarrak kontzientziatu eta mugiarazteko, subjektu politiko gisa”.

Gogoeta prozesuan ikusi da udalek erantzun bat eman beharko luketela. “Aztertu beharko dugu zer egin daitekeen epe motzean eta zer luzean, ez baitiogu buelta askorik eman”, dio Antzuolako alkate Olatz Lezetak: “Guztiok ukitzen gaitu heriotzak, nahi edo ez, denoi helduko zaigu. Hilerriak denon eskura egon behar du, badirudi-eta Elizarena dela; denok egon behar dugu bertan eroso, bai hildakoak, baita bizirik daudenak ere”.

 

--------------------------------

 

Oiartzungo beilatoki publikoa

 

Heriotzarekin lotutako zerbitzuen publikotasuna bermatzea izan da Antzuolako herritarrek egindako eskaera ugarietako bat, eta, horren baitan, tanatorio edo beilatoki publiko eta erabilera librekoak sortzea, hileta-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa erraldoiek irentsi ez ditzaten. Hala, gogoeta prozesuaren aurkezpen ekitaldira Oiartzungo alkate Joana Mendiburu ere gonbidatu zuten, hamahiru urte bete dituen beilatoki publikoaz hitz egiteko.

Merkatu-ikerketek diote hemendik denbora batera herritarren gehiengoak ez duela beilarik egingo, neurri handi batean zerbitzua eskaintzen duten enpresen jokaeragatik. “Ez badugu merkatu logikan sartu nahi, ez badiogu enpresa handien jokoari men egin nahi, udalek esku hartu beharko dute, eta erabilera libreko beilatokiak sortu, adibidez”, dio Mendiburuk. Oiartzungoa “txikia eta iluna” zen, harik eta 2011n berria egin zuten arte. Garai hartan bi enpresak agertu zuten zerbitzuaren jabe egiteko intentzioa, baina azkenean udalak bere gain hartzea erabaki zuen. Sinplea da funtzionamendua. Beilatokia erabili nahi duten herritarrek Udaltzaingora deitzen dute –edozein egun eta ordutan–, giltzak hartu eta eurek erabakitzen dute zein ordutatik zein ordutara izango duten zabalik –gehienez 48 orduz–. Beilatokia bi egunez baliatzeak 170 euro balio du; merkea da, ohituak gaudenerako. “Jendea agurtzeko leku polita da, gainera, zelaia inguruan eta Aiako Harriak parean”. Alde ederrekoa da kokalekua, industrialdeetan dauden arimarik gabeko pabiloi grisekin alderatuz gero.

“Heriotza pendulu bat izan da gizartearen eboluzioan”, zioen Nere Erkiagak, Goierriko Hitza-k plazaratutako elkarrizketan (2024-06-28). “Iraganean, Elizak kontrolatzen zuen gaia, eta beldur itzela sortu. Orain beste muturrera mugitu gara. Aipatu ere ez da egiten ia, eta heriotza poligono industrialetara eraman dugu; ezgauza bihurtu gara”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Heriotza
163 suizidio kode aktibatu dituzte Nafarroan, urteko lehen seihilekoan

204 lagunek beren buruaz beste egin zuten iaz Hego Euskal Herrian, datu ofizialen arabera. Suizidatzeko arriskua izan dezakeen jendearen jarraipenean jartzen dute indarra administrazioen protokoloek. Suizidioaz egoki informatzearen garrantzia ere azpimarratu dute, Suizidioa... [+]


Baionako bestetan jipoitu zuten 58 urteko gizon bat hil da

Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]


Argizaria: bizitzaren eta heriotzaren artean

Paris, 1845. Frédéric Bastiat (1801-1850) ekonomialari eta politikari lapurtarrak Pétition des fabricants de chandelles (Kandelagileen eskaera) satira idatzi zuen. Protekzionismoaren aurkari sutsua, kandelagileek "bere argia salneurri baxuegitan... [+]


Basauriko espetxeko preso bat hil dela jakinarazi du Salhaketa elkarteak

Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.


Errenta baxua, suizidiorako arrisku faktore
Ikerketen arabera, errenta baxua dutenen pertsonen suizidio-tasa errenta ertaina edo altua dutenen bikoitza da. Nafarroako Osasun Sareak nabarmendu du baldintza sozioekonomikoetan arreta jarri behar dela. 

Materialismo histerikoa
Ihes egin

(Azken aldi luzean ezin naiz gauez atera, eta arratsaldez ere larri, eta asteburuetan ere ez, eta (jarri zaizue jada ihes egiteko gogoa), marianitoak eta bazkari azkar samarrak izaten dira nire enkontruneak. Konpainiak ondoegi aukeratu behar ditut. Ezin ditut poteoak... [+]


Irati Unamunzaga eta Jon Arriaga. Dolu perinatala
“Mina ez da tapatu behar; bizi egin behar da, aurrera egiteko”

Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]


Eutanasiari buruzko lege-proiektua jakitera eman du Macronek apirilerako

Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.


Harrera-egoitzetan suizidioaren prebentzioa lantzeko “behar handia” dagoela ondorioztatu du EHUk

Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait ikertzaileek harrera-egoitzetako nerabeen jokabide suizidak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute gazteen laurdena bere buruaz beste egiten saiatu dela. Salatu dute langile gehienek ezagutza “baxua” dutela.


Dolua eta kalitatezko osasun-sistema publikoa

Duela hilabete batzuk, ahizpak bost hilabeteko haurdunaldia eten behar izan zuen umekiak buruan zekarren deformazio baten ondorioz. Malko artean hartu zuen erabakia, eta berria eman eta bost egunera umea (Xoán) erditzen zegoen Gurutzetako ospitalean (garapen-maila... [+]


2023-12-21 | ARGIA
Eskatzen dutenen erdiak lortzen du Eutanasia Legearekin hiltzea Espainiako Estatuan

2022an 576 herritarrek eskatu zuten hiltzeko laguntza eta 288k lortu zuten Eutanasia Legearen babesa. 2021eko ekainean jarri zen indarrean legea eta, harrez geroztik, 749 pertsonak erabili dute. 2021ean 173 izan ziren eskaerak eta 75 izan ziren onartuak.


2023-12-18 | ARGIA
Gehiago Gara ekimena sortu da, “haurren heriotza naturaltasunez eta humanitatez” lantzeko jarrera zabaltzeko

“Gehiago Gara” ekimena aurkeztu dute abenduaren 16an Donostian hainbat elkarteren artean, "haurren heriotzaren aurrean naturaltasunez eta humanitatez jardutea posible dela gogoratuz, dagoneko horrela jarduten dutenen erakundeei aitortza eginez, eta alor... [+]


Zer egin eta zer ez, norbaitek esaten badizu suizidatu nahi duela

Lagundu nahi eta kontrakoa eragin dezakegu, ez badakigu gestionatzen zer esan eta egin, gertuko norbaitek aitortzen digunean egoerak gain hartu diola eta bere buruaz beste egingo duela. Jarraibide erraz batzuk eman ditu Pablo R. Coca psikologoak, hain egoera konplexuari aurre... [+]


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Eguneraketa berriak daude