Atera kontua(k)

Tartean Teatroa
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

TABERNARIA. INSTRUKZIOAK BOTATZEKO ONDO BAT KAÑA
Egilea eta zuzendaria: Patxo Telleria
Aktorea: Mikel Martinez
Noiz: Irailaren 20an
Non: Biltxokon (Baiona)

--------------------------------------------------------

Bezeroak kontua eskatzen duenean izan ezik, tabernariaren ahotsa entzuten da. Eta nagusiak kontuak eskatzen dizkionean izan ezik. Antzezlan honetan tabernaria da protagonista bakarra, eta ikus-entzuleak ikusi eta entzuten du normalean ikusi eta entzuten ez den publikoa.

Bizitza erdia edo gehiago darama langileak taberna horretan lanean. Sobera ezagutzen ditu bezeroen aurpegiak, onak eta txarrak: euren maniak, kexak, edariak, gehigarriak, alkoholak, kafeak eta gustu musikala. Ondo ezagutzen ditu txoko guztiak: non gordetzen diren botilak, non kupelak, non txanponak eta non billeteak bezeroaren bistara egoteko gehiegi direnean. Nola zabaldu herdoilduta dagoen pertsiana, nola egin azkar eragiketa etengabe igotzen ari diren prezioekin eta zenbatean behin kendu hautsa nagusiaren eta haren emaztearen argazkiari. Badaki behar adina apar botatzen garagardoari eta badaki, batez ere, bi behatzeko distantzia mantentzen edalontzitik kañerora. Hala ere, ez du berak agintzen eta hori ere jakin du.

Absurdoa da bakarrizketaren muina, absurdoa bezain errealista, errealitatea bezain absurdoa. Komedia eta tragedia nahastea eragiten du horrek: errealitate gordinaren iluntasuna eta kontatzeko moduaren grazia. Iraupen laburreko lana da, ordu erdiko kontua, nahikoa pertsonaia nagusiaren bizitza hankaz gora jartzeko, baita barrenak askatzeko ere: alkohola txarra da zerbitzatzen duenarentzat, ez, ordea, gainontzekoentzat. Turistifikazioak ekonomikoki indartzea dakarkio ostalaritzari, ez, ordea, langileari. Bizitza osoa bertan lanean darama, ez ordea, erabakiak hartzen. Gogoeta oro salaketa bihurtu nahi du, baina bere lekura zintzo itzultzen ere ikasi du, amorrua ez dadin urrutiegi joan. Atera kontuak.

Aktorearen joan-etorri urduriek ekintza dakarkiote pentsamenduari eta erritmoa ematen diote istorioari. Gidoilariaren lana bikaina izan da, dramaturgia guztia: istorioa kontatzeko modua, protagonistaren izaera sinple bezain konplexua, edo taberna zulotik munduaz hitz egiteko jarritako abiapuntua –amaieran ematen dena, istorioa ez baita orden logikoan kontatzen–. Eta formatua, mikroantzerkiarena, ipuinen gisan ideiak eta istorioa bera konprimituta ematearena, hitz bakoitza zainduz eta pisua emanez. Hala, paper berezia jokatu du Baionako Biltxokok. Ikusleak tabernako ohiko bezeroak eta pare bat satelite gehiago izan baitira. Argumentuan bezala, tabernariaren borondatea kaña bat ondo botatzeko jakinduria betiko bezeroekin partekatzea izan da. Giroa hasieratik izan da gertukoa eta berezia.  Harrizko paretek, egurrezko bankuek eta arte erakusketak jaso gaituzte, ondo botatako kañek eta euskarazko musikak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

2025-02-03 | Euskal Irratiak
Antton Luku
“Egiazko urtats da inauterien momentua”

Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Eguneraketa berriak daude