Euskal Burujabetzaren Barometroaren seigarren neurketa aurkeztu dute asteartean Donostian. Euskal Herriarekiko atxikimendua da nagusi oro har, baina Nafarroan Nafarroarekikoa gailentzen da. Euskara ez dago euskal sentimendua azaltzeko gako nagusien artean, baina gaztelera eta frantsesa dira lehenbizikoa sentimendu espainiar edota frantsesa garatzeko orduan. Herritarren %35,2k egingo luke euskal estatuaren alde eta %26,8k aurka, “onartutako” erreferendum batean, baina %25,6 dago independentziaren alde eta %43 aurka.
Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategiak eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak egiten dute Naziometroa. Seigarren neurketa honetarako 1.422 inkesta egin dituzte, 2024ko apirilean. Emaitza esanguratsuenetako batzuk jaso ditugu albiste honetan, baina osorik dago eskuragai hemen.
Sentimendu eta atxikimenduak
Euskal Herri osoan, atxikimendu handiena duena euskal herritar sentimendua da (0-10 eskalan 7,8), espainiar eta frantziar sentimenduen gainetik (6,4). Ipar Euskal Herrian bi nortasunek dute atxikimendu handiagoa (euskaldunak 8,8; frantziarrak 7,6) Araban, Gipuzkoa eta Bizkaian baino (euskaldunak 8,5; espainiarrak 6,1). “Bien arteko alde handiena estatu identitatearekiko atxikimenduan ikusten da. EAEn nabarmen baxuagoa da eta bertan 10eko atxikimendua duten herritarren proportzioa %13,7 da, ordea, Ipar Euskal Herrian %32,6koa da”.
Nafarroan, aldiz, atxikimendu positiboena nafar sentimenduak du (8,5), espainiarraren (7,2) eta euskaldunaren (4,8) gainetik. Nafarroan bada beste datu esanguratsu bat: “Euskal herritar sentimenduak herritar zati handi batean kontrakotasun handia eragiten du (%23,2k 0 atxikimendua adierazi du)”.
Hizkuntza eta atxikimendurako gakoak
Atxikimendu bat edo bestea garatzeko garrantzitsuenak diren gakoengatik galdetu du Naziometroak, eta hor hizkuntzari ematen zaion garrantzi ezberdina deigarria da.
Herritarren arabera, hizkuntzak dira (frantsesa edo gaztelania) elementu erabakigarriena Frantziaren edo Espainiaren parte sentitzeko (7,8). Ondoren doaz agiri ofizialen jabe izatea, “Frantzian edo Espainian bizitzea” edo “ohitura eta tradizioak partekatzea”. Aldiz, euskal herritar sentitzeko gako nagusia “nahia” litzateke (8,1), bigarren eta hirugarren postuan daude Euskal Herrian bizitzea (7,9) eta “bertako ohiturak eta tradizioak partekatzea” (7,8), laugarren agiri ofizialak izatea (7,4), bosgarren Euskal Herrian jaio izana (7,3), eta seigarren postuan agertzen da “euskaraz hitz egin ahal izatea” (6,8). Nafar eta ez euskal herritar sentitzen diren nafarrei ere galdetu zaie bere sentimenduaren euskarri garrantzitsuenez, eta 2,3ko puntuazioa du euskaldun izateak.
Taupada independentistaz
Euskal Herri barnean zein estatuekin “egoera adostu eta onartu batean” egingo balitz erreferendum bat, herritarren %35,2k egingo luke alde, eta %26,8k aurka. Aldiz, Frantzia edo Espainiatik independizatzeaz galdetuta, jarrerak nabarmen aldatzen dira: independentziarekin ados edo oso ados azaldu da herritarren %25,6, baina desados edo oso desados %43.
Ezberdintasun horren zergatiak identifikatzeko asmoz, hiru esaldiren inguruko adostasun edo desadostasunaz egin die galde herritarrei Naziometroak. Lehena, “euskal estatua lortzea ezinbestekoa da, edozein modutan erdietsita”: %53,7 kontra edo oso kontra, %29,4 alde edo oso alde. “Euskal estatuaren alde nengoke, horrek gatazkarik sortzen ez badu” eta “independentismoa ez zait erakargarria egiten” izan dira beste bi galderak: herritarren %66 agertu da ados edo oso ados.
“Aurretik egin diren hipotesiak indartu egiten dira, hau da, independentismoak aktibatzen dituen iruditegiak eta proiekzioak ez dira positiboak jende multzo honetan, eta horrelako prozesu bat modu gatazkatsuan ulertzeak edo ikusteak, jende bati atzera eginarazten dio”, ondorioztatu du Naziometroak.
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Dakigunez, Hego Euskal Herriko Independentismo Instituzionalak ibilbide-orri jakin bati ekin dio. Espainiako Estatuarekin itun berri bat sinatzea. Bide horrek zenbait aldagai ala premisa nagusi erabiltzen ditu. Hala nola: PSOE ezkerreko alderdia da; Espainiako Estatua... [+]
Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]
“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]
Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]
Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]
Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]
Espraiarekin estali dituzte Ipar Euskal Herrian gutxienez 25 frantsesezko izendapen panel. Uztailaren 10ean hasi zuten ekintza, eta U14 kolektiboak egiletza aldarrikatu du. Bihar manifestazioa deitua dute Donibane Lohizunen.
Berriz ere, euskararen aferak hartu ditu azkenaldian lerroburuetako batzuk. Epaitegi batek euskararen eskakizuna zuen lanpostu baten baldintzen kontra deliberatu duela. Inkesta soziolinguistiko batek esanguratsuak diren datuak eman omen dituela. Lapurdi, Baxenafarroa eta... [+]
Belgikaren argudioa indargabetu egin du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak, eta beraz, buruzagi independentistak Espainiaratzeko Goreneko epaileak eginiko eskariak atzera ere balioa hartu du. Hala ere, Espainiako Justiziak "gabezia sistemikoak" dituela dio... [+]
Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]
Denbora azkar pasatzen da, are gehiago pandemiaren eraginez bi urte hain geldo eta arraro bizi ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, ekain amaieran, iragarri zuen 2023ko urrian herrialdearen independentziari buruzko kontsulta berria egiteko asmoa duela, eta horrek... [+]