Udako uzta

Esan ohi da uda sasoia parentesia dela politikan. Agian politikaren ikuspegi instituzional hutsa duenak pentsatuko du horrela, baina oraindik ere amaitzear den aurtengo udak eman digu zer aztertu.

Uda sasoia hasteko zela osatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako autonomia erkidegoan Jaurlaritza, EAJk erabaki moduan, PSE-PSOE gobernukide hartuta, helburu nagusi batekin: EH Bildu geldiarazi, gobernu lanetatik urrundu, balizko aliantza estrategikoetatik apartatu. Imanol Pradalesen izendapenak ez du ezer aldatu EAJren aspaldiko norabidea. EAJk nahiago du, estatu espainiarrean gobernatzen duen PSOEren babespean, EAEko autonomia bere alderdiaren probetxurako kudeatu, Euskal Herriari begirako euskal naziogintza garatzeko estrategiari bideak zabaltzea baino.

Uda betean gertatu da Katalunian euskaldunoi zuzenean eragiten digun beste gertaera esanguratsua: ERC alderdiak PSC-PSOE babestu zuen Generalitateko presidentetzarako bidean, eta ondorioz, Salvador Illa espainiarzale sutsua eta Kataluniako independentziarako bide demokratikoaren ukatzailea jarri zuen president. Hori gertatu zen egun berean, abuztuaren 8an, Carles Puigdemont president-a ere atzerritik etxera itzuli eta agertu zen Bartzelonan, Parlament-eko saioan parte hartzeko asmoz. Indarrez galarazi zioten eta atzerrirako bidea hartu behar izan zuen berriz ere.

Espainiako zein Frantziako ezker sozialdemokrata “progresista” deituak suertatzen dira Euskal Herriaren eta nazio zapalduen desnazionalizaziorako tresnarik indartsuenak

Kontuak kontu, ERCren posizioa erabat konprometitua agertzen da, bai Katalunian bai Euskal Herrian, independentziarako bide demokratikoak ireki nahi ditugun guztion aurrean. Baina hara non EH Bilduk, zergatik argi ez dagoela, erabaki zuen ERC dela haren aliatu estrategikoa, eta horrek EH Bildu bera ere zeharka konprometitu egiten du independentziazaleen begietara. Agian horregatik esplikazioak ematen saiatu ziren handik egun gutxitara iritzi-artikulu luze eta mamitsu batean ezker abertzaleko bi arduradun ezagun, bigarren errepublika espainiarrari ateak ireki zizkion Donostiako Itun ezaguna gogora ekarrita, 1929 hartako abuztuaren 17an gauzatua, hain zuzen. Esanguratsua oso aipatu artikuluan defendatzen duten proposamena: estatu espainiar osoarentzako errepublika federala, horretarako ezker espainiarra eta ezker eta progresismo euskalduna bat eginda.  Independentziaren helburutik nabarmen desbideratzen eta urruntzen den proposamena, beraz.

Bistan da Euskal Herrian zein Katalunian, alderdi abertzale instituzionalak, beren dinamika instituzional propioan murgilduta, estatu espainiarrean gero eta integratuago agertzen direla. Dela eskuin muturraren gorakada Espainian zein Frantzian geldiarazteko helburua lehenetsiz, dela gobernagarritasuna argudiatuz, baina praktikan, azterketa zorrotz batzuetan salatu den bezala, Espainiako zein Frantziako ezker sozialdemokrata “progresista” deituak suertatzen dira Euskal Herriaren eta nazio zapalduen desnazionalizaziorako tresnarik indartsuenak. Horra hor uda honetan ikasi dugun zerbait.

Beste norabidea, oso bestelako estrategia, behar dugu, bistan denez. Horretarako bideak ere zabaltzen ari dira, eta gizarte zibiletik zein hainbat herri-erakundetatik ikusi ditugu urrats berriak. Bilboko Aste Nagusian, Itziar Ituñoren pregoi eredugarria euskara hutsean eta horren ondorio pizgarriak. Ehun mugimenduaren Euskal Errepublikaren aldeko urrats praktikoak, Plentziakoa aitzindari. Naziogintza elkartearen herri euskaldunentzako proposamenak. Eta abuztuaren 3an eta 4an Auritzen eta irailaren 8an Garazin Euskal Herriko estatu propioa zehazteko bide irekiak. Uda ez da oraindik amaitu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude