Ez deitu deportazio masibo, deitu marketin kanpaina arrazista

  • Mendebaldeko herrialde aberats gehienetan ultraeskuina etengabe eztenka ari da migratzaileekiko gorrotoa eta arrazismoa akuilatzen. Deportazio planei ekitea izan da gobernu askoren erantzuna, izan afganiarrak talibandarren eskutan uzteko, Alemania pentsatzen ari den moduan, edo Erresuma Batuan bizi diren ruandarrei ostikoa jotzeko, Rishi Sunakek nahi zuen moduan. Baina deportazio asmoetan txapeldun Donald Trump da, berak du burutazio handiena: milioika mexikar mugaz bestaldera bidaltzea. Zer dio ordea Historiak horren inguruan?

1954ko 'Operation Wetback' edo Sorbalda Bustia operazioa AEBetako "historiako deportazio handiena" izan omen zen. Baina publizitate kanpaina erraldoia ere izan zen: Mugako Patruilaren sarekada bakoitzean hedabideak joaten ziren argazki ikusgarriak ateratzera.Border Patrol Museum / Domeinu publikoa

Cascanteko apaiza ez dago bakarrik pulpitutik jesukristorenak botatzen dituenean migratzaileen kontra. Europa osoan eta Mendebaldeko herrialde aberats ia guztietan joera antzekoa da: bizi hobeago baten bila datorrena kriminalizatzea eta arrazismoaren danbolinari eragitea, sutan erre daitezen zubi eta harreman guztiak.

Uda honetan Erresuma Batuan zientoka ultra ikusi ditugu komunitate musulmaneko kideak erasotzen, Southporten hiru neskatilaren ustezko hiltzaileak errefuxiatu ruandarrekin zerikusia zuela zabaldu zenean. Egiaz, Tommy Robinson eta antzeko influencer naziek sare sozialetan zabaldutako fake bat zen. Ruandarrak hegazkinez deportatzeko Rishi Sunaken plana ezerezean geratu zen uztailean, toriek hauteskundeak galdu ondoren, baina X sarearen zuzia piztea nahikoa izan da Ruandako herritarrak berriz ere jomugan jartzeko.

Alemanian, Solingeneko atentatua –hiltzailea errefuxiatu siriarra da– jarri du estakuruan Olaf Scholz kantzilerrak, hitzemateko deportazioak ugarituko dituela. Oraingoz bi dozena afganiarri eman diete pasaportea, talibanek ongi-etorri beroa egin diezaieten.

Deportazioa modako hitz bihurtu da agintarien artean, eta gure mugikorretan jasotzen ditugun Googleko albiste inozoen artean sartu digute, esaterako Kanarietara iristen diren 'cayuco'-en harira

Deportazioa modako hitz bihurtu da agintarien artean, eta gure mugikorretan jasotzen ditugun Googleko albiste inozoen artean sartu digute, esaterako Kanarietara iristen diren cayuco-en harira. Albiste horiek ez digute esango 2023an 6.000 lagunetik gora hil zirela Atlantikoko bide horretan itota.

Hainbestekoa da presioa, bere burua aurrerakoitzat duen gobernu baten liderrak ere, Pedro Sánchez Espainiako presidenteak, "migrazio zirkularra" sustatu nahi duela. PPko kideek gutxienez ahobizarrik gabe hitz egin dute eta deportazio masiboak eskatu dituzte –VOX imitatzeko joera suizidari jarraitzeko–, jakin arren ilegala eta giza eskubideen guztiz kontrakoa dela hori.

Espainiako Itsas Salbamenduko itsasontzi bat migratzaileen txalupa baten bila. Argazkia: Espainiako Itsas Salbamendua.

Baina deportazio masiboez hitz egiten txapelduna Donald Trump da. Etxe Zurirako hautagaiak beste behin erakutsi du berak duela makilarik luzeena egurra emateko: AEBetan modu irregularrean dauden 11 milioi lagun deportatzea da bere kanpainako promesa nagusietako bat. Uztail erdialdean egindako Errepublikarren Konbentzio Nazionalean berriz esan zuen "the largest deportation in American history” izango dela, alegia, Amerikaren historian deportaziorik handiena.

Nondik atera du ideia zoro hori? Hitzaldi horretan pista bat bota zuen: "Dwight Eisenhowerrek baino gehiago deportatu beharko dugu". 1954an, Eisenhower AEBetako presidente zen garaian abian jarritako Operation Wetback (Sorbalda Bustia operazioa) du inspirazio iturri Trumpek.

Orain badakigu operazio hura terrore eta marketin kanpaina bat izan zela, eta jendea deportatzea baino, beste interes batzuk zituela

Urte hartan 1.300.000 milioi migratzaile mexikar kanporatu zituzten ofizialki AEBetatik –erdeinuz "sorbalda bustiak" deitzen zieten Bravo ibaitik Texasera igerian igarotzen ziren mexikarrei–.  Baina orain badakigu operazio hura terrore eta marketin kanpaina bat izan zela, eta jendea deportatzea baino, beste interes batzuk zituela. Ángel Bermúdezek sinaturiko BBCren erreportaje batean irakur dezakegu hori guztia: "Nola izan zen duela 70 urte AEBetako migratzaileen deportazio masibo handiena?", galdetzen du egileak.

Autodeportazioak

1954ko maiatzean AEBetako fiskal orokorrak prentsa agerraldia deitu zuen, hegoaldeko estatuetan zeuden dokumenturik gabeko mexikarren kontrako "gerra totala" hasiko zutela esanez. Handik aste batzuetara, Kalifornian eta Arizonan ehunka agente elkartu zituzten sarekadei ekiteko.

Soilik lehen astean 7.000 lagun eraman zituzten autobusetan Nogales hirira, deportatuak izan zitezen. Hiru hilabeteren ostean, Border Patrol AEBetako mugako polizia bereziaren buru Joseph Swingen esanetan milioi bat migratzailetik gora atxilotu eta Mexikora itzularaztea lortu zuten.

AEBetako mugako poliziak familia mexikar bat identifikatzen. Arrazakeria ere areagotu zuen 1954ko kanpainak. Argazkia: Wikimedia Commons

Baina zifra horiek erabat puztuta daudela ziurtatu dio Kelly Lytle Hernández historialariak BBCri. Egiaz, 300.000 baino gehiago ez zirela izango dio, eta gehienak euren kabuz itzuli zirela: "Komunitateak ikaratzeko terrore kanpaina bat izan zen, autodeportatu zitezen". Horrela ulertzen da operazioaren berri hilabete lehenago ematea publikoki, hedabideen erabilera interesatua gakoa izan baitzen: "Prentsa etengabe joaten zen mugako patruilek sarekadak egiten zituzten lekuetara (...) operazioak benetan zuena baino dimentsio handiagoa zuela irudikatzeko".

Hernándezek badaki zertaz ari den: historialari afroamerikarrak txikitan bere haragitan bizi izan zituen antzeko egoerak, drogen kontrako borrokaren aitzakian Poliziak bera eta bere lagunak erregistratu eta jazartzen zituen garaian

Hernándezek badaki zertaz ari den. Historialari afroamerikarrak txikitan bere haragitan bizi izan zituen antzeko egoerak, drogen kontrako borrokaren aitzakian Poliziak bera eta bere lagunak erregistratu eta jazartzen zituen garaian. Beka bat lortuta, migratzaileen kontrolaz eta Border Patrol-aren historiaz ikertu du, eta "historialari errebelde" gisa egin da ezagun mundu akademikoan, Instagrameko kontuan arro daraman goiburua, abolizionista aldarrikatzearkein batera.

Kelly Lytle Hernández historialaria 'Bad Mexicans' (Mexikar gaiztoak) liburuaren aurkezpen batean. Argazkia: sare sozialen bidez O. Motelongok zabaldua.

Bere esanetan, erasoaldi horrekin lurjabeak Bracero izeneko programan sartzea behartu nahi zituzten. Programa horren bidez Mexikoko eskulan merkea inportatu zuten bi hamarkadaz. Izan ere, deportaturiko migratzaileak berriz itzultzen ziren AEBetara, baina programaren barruan legalizatuta.

Alegia, deportazioa bluff bat izan zela, migratzaileen lanak jarraitzen zuelako beharrezkoa izaten krisian zegoen ekonomia estatubatuarrarentzat. "Hala eta guztiz ere, Border Patrol-arentzat publizitate kolpe handi bat izan zen hura, eta 70 urte geroago bizirik dago 'AEBetako deportazio handienaren' kondaira", dio Bermúdezek BBCko erreportajean.

Baina, Wetback operazioak mugaren militarizazioa ekarri zuen, egun ezagutzen ditugun deportazio sarekada modernoen hasiera ere bai, eta mexikar komunitatearen kontrako arrazakeria areagotu zuen, AEBetan migratzaileekiko jarrera gero eta gogorragoa zabaltzen ari zenean. Akaso halako zerbait nahi dute Trumpek eta Europako bere txotxongiloek?

Adituen esanetan, kontakizun ofizialaren datuak puztuta daude eta Mexikora deportaturiko migratzaileak ez ziren 300.000 baino gehiago izango. Gainera, asko euren kabuz itzuli ziren paperak legeztatzeko.

1954ko mexikar migratzaileen kasuak erakusten digu deportazio planak, injustuak, ilegalak eta bideraezinak izateaz gain, ekonomikoki kaltegarriak direla deportatzaileentzat, baina politikoki oso probetxugarriak euren burua aurretik jartzen duten supremazistentzat.


ASTEKARIA
2024ko irailaren 15
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


2025-03-31 | ARGIA
Iruña-Veleia afera argitzea eta ondarea ez suntsitzea eskatu dute Gasteizen

Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Homosexualen aurkako Bilboko auzitegia

Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]


2025-03-26 | Axier Lopez
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]


Koordinakundea eratu dute, Bigarren Mundu Gerran deportatu zituzten euskal herritarrak ezagutarazteko

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Hwei-Ru Tsou. Brigadista txinatarrak xede
“Batera gogoratzen ditugu Gaza eta Gernika!”

Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude