Erroma, K.o 100. urte inguruan. Juvenal poetak zera jaso zuen bere X. Satiran: “Aspaldian, zehazki botoa nori saldu daukagunetik, herri honek politikarekiko interesa galdu du. Lehen buruzagitzak, sortak, legioak eta, finean, dena ematen zuen, baina orain agintariei egiten uzten die eta soilik bi gauza desio ditu irrikaz: ogia eta zirkuko jokoak”.
Erromako agintariak askoz lehenago hasi ziren ogia eta zirkua herritarrei eskaintzen; K.a. 140 urtean erabaki zuten lehenengoz behartsuenei garia prezio askoz merkeagoan saltzea. Janaria merkatu edo oparitzeak eta entretenimendua eskaintzeak herritarrak alienatzea zekarren Juvenalen ustez, haien espiritu kritikoa apaltzea, agintarien eskuzabaltasun faltsuarekin herria asebetetzea. Eroskerian eta populismoan oinarritutako estrategia hori boterea eskuratzeko bide eraginkorra izan zen urte luzez.
Julio Zesarrek, esaterako, garia ia oparitu egiten zien gehien behar zuten 200.000 hiritarrei. Jakina, gizonezko hiritar libreak ziren onuradunak, beharrak behar, esklaboek, libertoek eta emakumeek ez zutelako boto eskubiderik. Handik hiru mendetara, Aurelianoren garaian (K.o. 270-275), 300.000 herritarrek bina ogi jasotzen zituzten doan egunero. Ogiaren bidez botoa erostea ez zen merkea, Italiar penintsulan nahikoa gari ekoitzi ez eta Inperioko hainbat txokotatik inportatu behar zutelako.
Iruña-Veleiako zirku aurkitu berria 280 metro luze zen eta 5.000 ikuslerentzako lekua zuen; zirku txikia zen. Tarracokoak, esaterako, 25.000 ikuslerentzako edukiera zuen, eta Italicakoak 80.000rentzat
Eta zirkuko ikuskizunak ere garestiak ziren. Soilik sarietan dirutza uzten zuten; koadriga lasterketa bat irabazteagatik 60.000 sestertzio jaso ohi zituzten garaileek. Diokles gidari ezagunak ia 36 milioi sestertzio irabazi omen zituen 42 urterekin erretiratu baino lehen. Baina garestiena obra publikoak ordaintzea zen, eraikinak berak eraikitzea, egokitzea, eta luxuz apaintzea.
Iruña-Veleiako zirku aurkitu berria 280 metro luze zen eta 5.000 ikuslerentzako lekua zuen; zirku txikia zen. Tarracokoak, esaterako, 25.000 ikuslerentzako edukiera zuen, eta Italicakoak 80.000rentzat. Erromako Circo Massimok Iruña-Veleiakoa bikoizten zuen luzeran eta 150.000 lagun inguru hartu zitzakeen –Plinio Zaharrak 250.000ko edukiera aipatu arren, egungo historialariek uste dute kopuru hori gehiegizkoa dela–.
“Ogia eta zirkua” lokuzioak ez du gaurkotasunik galdu bi milurtetan, Juvenalek kritikatutakoa gobernuek oraindik ere erabiltzen dutelako biztanleak otzandu edota eskandaluak isilarazteko. Eta askok “zirku” hitza “futbol” hitzarengatik ordezkatzen dute, mezua oraindik eta argiagoa izan dadin.
Berlingo Unibertsitate Libreko eta Zuse institutuko diziplinarteko ikerlari talde batek eredu matematiko konplexua garatu du Afrika iparraldean erromanizazioa nola hedatu zen hobeto ulertzeko.
Plos One aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, eredua osatzeko galtzada... [+]
Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu aztarnategietan.
Berriki, ordea, Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]
Udazkenean estreinatuko den Gladiator II filmaren trailerra ikusgai dago eta hiru minutu eskaseko aurrerapenean dagoeneko akats edo lizentzia historiko bat agerian geratu da.
Ridley Scotten filman naumakia edo itsas gudu bat egingo da Koliseoan. Ikuskizun garestia... [+]
Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.
Anbraziako golkoa (Itsaso Jonikoa). K.a. 31ko irailaren 2a. Aktiumgo itsas guduan garaipena lortu eta Egiptoren gaineko kontrola ziurtatu zuten erromatarrek. Horrenbestez Mediterraneoko hegemonia grekoa amaitutzat jotzen da data horretan, baina eragin helenikoak gaurdaino iraun... [+]
Arabako aztarnategi arkeologikoaren ondoan 280 metro luze eta 72 metro zabal dituen egitura ezkutatzen da soroen azpian. Arkikus enpresak drone bidezko kartografia teknika bereziak erabilita egin du aurkikuntza. Euskal Herrian ez da halako besterik eta Tarraco edo Calagurris... [+]
Aurtengo neguan INRAPeko (Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala) arkeologoek nekropoli berezia aurkitu dute Auxerreko (Frantziako Estatua) erdigune historikoan: haur jaioberrientzako edo hilda jaiotako haurrentzako erromatar garaiko hilerria. K.o. I. eta... [+]
El Villar aztarnategian 2017an aurkituriko mosaiko erromatar handia zaharberritu eta ikusgai jarri dute Ablitasko kultur etxean. IV. mendeko villa edo etxaldeak 40.000 metro koadro ditu eta oso-osorik dagoela uste dute arkeologoek, nahiz eta zati txiki bat baino ez duten... [+]
rrak fundatu zuen duela 6.500 urte inguru. Eta berriki, Max Haibt Alemaniako Arkeologia Institutuko arkeologoak hiriaren "biki digitala" sortu du, bideojokoetan erabiltzen den teknologia baliatuz.
Aztarnategiak hartzen dituen 40 kilometro koadroen hiru... [+]
Erroma, K.a. 443. Lehenengoz zentsoreak aukeratu zituzten. Handik bi mendetara Errepublikako magistraturarik garrantzitsuena izango zen zentsurarena. Bost urtean behin bi zentsore aukeratzen zituzten, kontsul izandako senatarien artean.
Erantzukizun handiko kargua zen:... [+]
Antzinako erromatarrek edaten zuten ardoa gaizki egina, gorputzik gabea eta zapore desatseginekoa zela uste izan da. Baina Gante eta Varsoviako unibertsitateetako ikerlariek Antiquity-n argitaratu duten lanak uste hori bertan behera uztea eragin du.
Antzinako... [+]
Paduako (Italia) unibertsitateko ikerlari talde batek Iranen 2001ean aurkitutako harrizko ontzi txiki bat aztertu du. Zehazki, flasko barruan zeuden arrastoak aztertu dituzte, eta hainbat osagai dituela ikusi dute: hematita xehetua –kolore gorri biziko mineral... [+]
Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]
Kairoko Egiptoar Museoko Kontserbazio Zentroko ikerlariek egiaztatu berri dute Eutrema japonicum edo Cochlearia wasabi izeneko errefaua egokia eta eraginkorra dela papiroak garbitu eta kontserbatzeko. Hau da, nagusiki japoniar sukaldaritzan erabiltzen den wasabia baliatu dute,... [+]