Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman. Benetan?!...
Familian herriko plazara abiatu oinez, merkatuko giroan kafe bat hartzeko. Usaian baino saltzaile eta erosle gehiago bada, sasoi turistikoa hasi den seinale. Salmahaiei begiradatxo bat: hemen Ezpeletako biperren itxurako bitxi saltzaile bat, han bere barazkiak hemengoak direla sinestarazteko karpa lauburuz bete duen komertxanta diruzalea, ondoan Galiziako zerrikia “charcuterie locale” panel azpian saltzen duen kopetaduna eta ikurrinak bazter orotan! Bainu oihaletik, karta postalera, xingolatik, zapi puntara… Folklorizazioa eta kapitalismoa txanpon beraren bi aldeak.
Alabekin euskaraz mintzatzen entzun zaituen saltzaile gazte bat “zein hizkuntzatan” ari garen galdezka. “Hemengo hizkuntza: euskara! Ez duzu sekulan entzun, ala?” galdetzen diozu lañoki (baina asertibitate pittin batekin hala ere). Bere erantzuna: “Ez dut uste, alta hemen sortu eta handitu naiz ni”. Kostalde frantsestu honetako plazan, dena da basque baina nehor ez euskaldun.
Badu mende erdi bat gure Herriaren kultura karta postal batean sartu nahi dutela, helmuga turistiko erakargarri bat saltzeko eta jaunttoen boterea errotzeko
Zenbait egun berantago, furgonetaz Lapurdi ipar mendebaldetik Baxenafarroa hego ekialdera bidaian, bide bazterretako panelei behako bat. Herriko besten kartelak turistentzako eskaintzarekin lehiatzen dira. “Gala de force basque”, “Spectacle de danses folkloriques”, “Défi de pelote”, “Méchoui traditionnel”, “Coeurs d’hommes du Pays Basque”… hor ere hitzek eta iruditegiak begiak zirtzikatzen dizkizute.
Zola hunkitu duzula uste duzularik agertzen dira arroila handienak. Sare (anti)sozialetan tokiko errugbi talde handienak datorren sasoiko kirol atorra aurkeztean egindako “akatsa” deskubritzen duzu. Euskal Herriko zazpi probintziei erreferentzia egiterakoan, komunikazio zerbitzukoek horrela izendatu dituzte: “Lapurdi, Basse-Navarre, Soule, Labourd, Garazi, Baïgorry et Bidos”. No comment, benetan.
Badu mende erdi bat gure Herriaren kultura karta postal batean sartu nahi dutela, helmuga turistiko erakargarri bat saltzeko eta Parisen meneko diren jaunttoen boterea errotzeko. Piztu zaizu haserrea! Ikasturte berria borrokaz beterik dator. Piztu bozgorailua, igo bolumena eta jaka Spartak Dementziala talde bikainaren Folklore basque-a kantua. Ahhhhhh… Arnasa!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]