UEUko Glotodidaktika Sailaren topaketetan euskaltegiez eta intersekzionalitateaz aritu dira hainbat aditu eta biktima. Ikasleak egon dira erdigunean, pribilegiorik gabeko ikasleak, zapalduak, bazterretan daudenak. Izan ere, genero disidenteek, gorrek, itsuek, gaitasun askotarikoak dituztenek, beste kultura batzuetatik datozenek, espetxeetan dauden herritarrek... euskara ikasteko eta euskaldunon komunitateko kide sentitzeko zailtasunak dituzte.
Gorrek, itsuek edota dislexiaren bat duten ikasleek kontuan har ditzagun eskatu digute, euskara haienganatzeko moduez eurei galdetzeko. Materialak, irakasleen jarduerak, talde dinamikak... egokitu egin behar dira, ikasgelako praktikak irisgarriak bilakatu. Baina, gainera, azpimarratu digute euren ikas prozesua askotan luzeagoa izaten dela, azterketa sistemak hutsune handiak dituela haientzat...
Ikusi dugu, era berean, genero disidente euskaldunek modu bereizian bizi dutela identitate bakoitza (euskalduna eta disidentea). Euskara eta “luma”, adibidez, ez dira bateragarriak izan. LGTBI+ kolektibokoek ez dute “baimenik” euskara “zikintzeko”. Euskaltegiok asko dugu horren gainean hausnartzeko, material didaktikoak berrikusteko...
Arauak, sarritan gure hizkuntza eta gure sormen aukerak mugatzen ditu, sorkuntza gehiena arautik kanpo egiten baita
Askok irudikatu nahi dutenetik urrun, etorkinek ez dute euskara traba moduan ikusten eta euskaldundu nahiko lukete, baina bidea ez da xamurra. Dirua eta denbora dituzte traba nagusi, baina, irakasteko moduak ere ez die gehiegi laguntzen. Askok ez dute irakurtzeko ohitutarik edo ez dute gramatika ezagutza handirik, eta gurean asko dago idatzitik, gehiegi, eta gramatika oraindik ere ardatz garrantzitsua da. Azterketen mamuak ere ez du laguntzen.
Espetxean, gizartearen ertzik baztertuenean, euskaldun askorentzat euskara benetan da territorio libre bakarra. Baina, euskara hain hurbil izan ez dutenek ere euskara oso urrun sentitzen dute han. Hala ere, azken aldian besarkadekin eta musuekin lotu dute, begirada ilunen eta bortizkeria handiko ezleku horretan. Gainera, euskarak ere behar ditu hango biztanleak, berrikuntza lexiko eta aberastasun iturri oparoa baitira edozein gizartetan.
Ertzetako hiztunek belarritik tiraka esan digutenez, diskurtsoetatik praktikara pasatzeko unea da, izan ere, “jendea bazterrean geratzen ari da, eta hori ezin da onartu”. Baina, gainera, komunitatea aberastera datoz, eta hizkuntza bera ere bai. Sarrik topaketan esan bezala, arautik kanpo geratzen den guztia behar du hizkuntzak. Arauak, sarritan gure hizkuntza eta gure sormen aukerak mugatzen ditu, sorkuntza gehiena arautik kanpo egiten baita.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]
Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]
Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.
Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]
Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]
Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.
Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]