2024ko uztailaren 24an

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta, zain, influencer esaten zaien horietako batek ez dituen ezaugarri esklusiboak asmatu dizkiolako. Errealitatea hain eramangaitza izanik, nahiago omen dugu gezur baten zain ordenatu. “Milioika pertsona dira milioika ilaratan; horrexegatik dirudite zutabe, zain, hurrengo gezurra noiz iritsiko. Aurrera egiteko agindua”. Susmoa dut tipo horrek ez duela ilararik egiten. Eta artikuluaren benetako metafora ez zela ilara bera, baizik eta ilarari, etxetik, goitik behera begiratzen dion hori.

Izozki denda horri asmatu diotena gezurra da. Baina El Prado museoa ez da gezurra, ez zentzu horretan. Hor daude koadroak. Hor dago isiltasuna. Hor dago handitasuna. Hor dago paseoaren dibagazioa. Hor dago begiratzen zaituzten hainbeste begi pintatu. Ilara luzeenak museora doan sartzeko orduetan egiten dira.

Ur-parkea, abuztuan, ez da gezurra, umeentzat egun osoan planik gehiago ez pentsatu behar izateko paradisua dira, neuronak pijaman lasai egotekoak. Lehenengo, ordea, ilara autoan, ilara sarreran, ilara, ziur asko, atrakzio bakoitzean.

Benetakoak dira harategia, supermerkatua, zirkua, kontzertua, hegazkina, are herriko plazan Olentzero eta Mari Domingi umeen gutunak jasotzen.

Eskainiko baligute, denek ezabatuko genituzke ilarak gure bizitzatik, eta izorratu egingo genituzke. Eskainiko baligute, gure bizitzatik ezabatuko genituzke guk aukeratutako pertsonekin nahastea eskatzen diguten gauzak. Besteak ez badira gu baino distiratsuagoak, markakoagoak, ospetsuagoak. Baina horiek ez daude ilaran, hegazkinera sartzeko ilararen ondotik pasatzen dira, eta, gero, hotelen bateko leihoan egongo dira, edo etxekoan, ilarak interpretatzen.

Badaude errealitate gordinagoetara daramaten ilarak. Nik aspaldian iltzatuta daramadan ilara bat Madrilen ikusi nuen Aste Santuan eliza baten ondoan: errealitatea karitatezko poltsa bat zen, bokadiloa, jogurta, fruta ale bat. Eraikinari ia buelta ematen zion. Motxila horiak ikusten ziren ilara zipriztintzen zutenak, Glovo. Zer gezurren zain zeuden. Osakidetzaren larrialdietako itxaron geletan ere ilara desordenatuak egiten ditugu, harategikoa dirudien papertxoa eskutan. Biziraupenaren (edo opiazeoz ondo goxatutako heriotzaren) gezurraren zain.

Klase ertain baxua, langile klasea, turista denean ere, ez da hain inozoa, leihotik begiratzen gaituzun intelektual hori; ilararen batera animatuko bazina, ikusiko zenuke leihotik baino gehiago. Ilara horiek ez dute gezur bat bilatzen, ilara horiek egiten dituztenen zibilizazio maila adierazten dute (beti dago kolatu nahi duen narzisistaren bat, egia da), ilara egiten dutenek ez dute elkar jaten, elkar jotzen, elkar zapaltzen. Elkarrekin itxoiten dute. Ilara horiek itxaropen kolektiboa dira. Eta ilara horietan asko begiratzen diogu elkarri, laztantzen, laguntzen ere bai (zenbat aldiz salbatu zaitu ezezagun baten adeitasun keinuak?).

Orain artikulugileak ez dit ulertu, agian. Ea zuk? Mimatu ilarak eta ilarakideak. Abuztu on.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Eguneraketa berriak daude