Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar sutu ziren bazterrak (artikulua idazterako, 76.100 ikustaldi), pilatu ziren erantzunak, aldekoak (gutxi) eta aurkakoak (ugari), baita irainen batzuk ere; neronek ere heldu nion amuari. Salaburuk eta aldekoek aipatu zuten ezkerrak gai horri iskin egiten diola, baina elefantea gela barruan dagoela. Litekeena da, baina kontua da etorkinena ez dela euskararen gelan dagoen elefante bakarra.
Hasteko eta behin, eta barka jakinak diren kontuak birgogoratzeagatik, gaztelania da bizitza sozialean ezarritako hizkuntza hegemonikoa; legez eta indarrez, inposatuta. Etorkina berehala ohartzen da piperpoto elefantearekin, harrerako lurraldean balio duen eta beharrezkoa duen hizkuntza bakarra gaztelania baita (idem frantsesa eta trikoleurra).
Etorkina berehala ohartzen da piperpoto elefantearekin, harrerako lurraldean balio duen eta beharrezkoa duen hizkuntza bakarra gaztelania baita
Edonola, askok oroitarazi genion etorkin berri ugari saiatzen dela euskara ikasten (Jaurlaritza berriko sailburu batzuk ez bezala), baina oraindik ordaindu beharrak ez duela eskuragarri egiten. Ikastetxeetan ere lan handia egiten da, baina sosa ugari behar da euskararen ezagutza eta erabilera orokortzeko. Hain zuzen ere, erabateko ofizialtasunik ez izateak, mendeko hizkuntza politikak garatu izanak, euskara ikasteko ordaindu beharrak, hezkuntza sistemak ez euskalduntzeak edota oldarraldi judizialek eragin dute biztanleen gehiengoak bere herriko hizkuntza oraindik ez ezagutzea, eta euskarak bigarren mailako estatusa izatea, 40 urte igarota ere. Talkak eta gabeziak baziren azken boladako etorkinak etorri aurretik ere, eta elefante autonomiko itxura zuten.
Esanguratsua da eztabaidan parte izan ginenok esan gabe ulertu genuela ez zela etorkin dirudunez ari. Bada, Katixa Agirre bakarrik ohartu zen kontraesan horrekin, eta alderdi hori ez da txori-kaka, etxebizitza espekulazioak, turismoak edo kultur eta ekonomia globalizazioak erabateko inpaktua dutelako hizkuntza gutxituetan (ikus “Donostian ezin badugu euskaraz bizi, non?”, EHE; “La massificació turística és espanyolització”, Gironako CUP; edota Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa). Erne, elefante kapitalistarekin tupust egin dugu eta!
Euskararen gelan elefante mordoxka dago, eta orroka ari dira.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]