Ekainean jarri du martxan Bilboko Udalak Emisio Gutxiko Eremua, irailera arte isunak jartzen hasiko ez bada ere. Neurri horrek auto zaharren sarrera mugatuko du Bilboko zabalgune burgesera astelehenetik ostiralera. Hasiera batean 2000. urtea baino lehen matrikulaturiko gasolinazko autoak edo 2006 baino lehen matrikulaturiko dieselak ezingo dira sartu, baina neurriak zorroztuz joango dira, eta 2030erako C edo ECO kategoriako kotxeak bakarrik sartu ahalko dira.
Neurri horren helburu teorikoak kutsadura eta klima aldaketaren aurkako borroka dira, baina dagoeneko hainbat kritika jaso ditu mugimendu ekologistaren partetik. Alde batetik, neurri horrek auto ekologikoaren mitoa indartzen du, kotxe batzuk garbitzat hartzen baititu. Alta, auto eta ekologiko kontzeptuak bateraezinak dira. Adibide bat ematearren, nahiz eta motorrak partikula kutsakorrik ez isuri, pneumatikoen marruskadurak hainbat partikula kutsakor isurtzen ditu; konbustioko autoek baino dezente gehiago, gainera, baterien pisuaren ondorioz. Horrez gain, osasunarentzat oso kaltegarriak diren NO2 partikulen kasuan, auto elektriko batek konbustioko batek isurtzen dituenen %80 isurtzen ditu, eta, beraz, isuri-murrizketa oso txikia dakar.
Antzeko zerbait gertatzen da berotegi efektuko gasekin; auto elektrikoek ez dute zuzenean CO2rik isurtzen, baina elektrizitatearen zein autoaren produkzioan bertan hainbat CO2 tona isurtzen dira, beste hainbat ondorio ekologiko negatibo ekartzeaz gain.
Pertsona bat garraiatzeko 1.500 kilogramoko aparailu bat mugitu behar izatea ez da inoiz ekologikoa izango, autoa berdez marrazten badugu ere
Gainera, autoak hirien espazio publikoaren ehuneko handia bereganatzen du (%70 inguru), eta ingurune berdeak izan zitezkeenak asfaltopean itotzen ditu.
Finean, pertsona bat garraiatzeko 1.500 kilogramoko aparailu bat mugitu behar izatea ez da inoiz ekologikoa izango, autoa berdez marrazten badugu ere.
Beste alde batetik, neurriaren kutsu klasistak ere kritikak jaso ditu. Izan ere, auto zahar baten jabea Bilboko zentrora garraio publikoz hurbildu ahal bada, zergatik ezin du gauza bera egin Iberdrola dorrera doan exekutibo batek? Kotxea gero eta gutxiagorentzako pribilegio bat izango da, baina ez da hirian hartzen duen espazioa mugatuko.
Horren aurrean ekologistok zer proposatzen dugu? Bada, garraio publikoa indartzea, autoei lekua kentzea bizikleta eta oinezkoentzako eremuak handituta, eta kotxeen sarbidea beharraren arabera mugatzea (bizilagunak, mugikortasun arazoak dituen jendea…), eta ez kotxe-gidariaren gaitasun ekonomikoaren arabera.
Emisio Baxuko Eremuak nahi ditugu, ez Ingreso Altuko Eremuak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]