Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa izan da, eta FHBrentzat, berriz, ezustekoa eta poza. Gaualdi elektorala aitzinatu ahala, berandu heldu da Frantziako Legebiltzarraren osaketa berria: ezkerreko FHBk 182 diputatu, Macronen Ensemble taldeak 163 aulki, eskuin muturreko RNk 143, Errepublikarrak alderdiak eta eskuindarrek 68 eta bestelako ezkertiarrek 11 eta bestelako independenteek 10. Lehen itzulian bezala, parte-hartze handia izan da –%66,6koa–, azken 25 urteetako handiena. Lehen itzulian ez bezala, lehen indarra atera da ezkerra eta bigarren kokatu da Macron presidentearen aldeko Ensemble blokea. Eskuin muturraren mehatxupean, ezkerretik eta Macronen aldetik galdaturiko "boto errepublikarra" eman da beraz: bozkatzaileek gustukoari, eta hori ezean, RNri bidea mozteko hautagaiari eman diote botoa.

Ez du, ordea, gehiengo osoa lortu ezkerrak –289 diputatu–  eta hori horrela, Legebiltzarrean 2022az geroztik egondako blokeo eta buruhauste sutsuak aurreikusi daitezke legealdi honetan ere (hain zuzen, 2022an galdu zuen gehiengo osoa Macronen alderdiak). Lehen ministro Gabriel Attalek dimitituko duela jakitera eman du emaitzak jakin bezain laster: "Errepublikar tradizioari segi, nire dimisioa aurkeztuko diot Errepublikako presidenteari". Ensemble macronisten taldea gutiengoan kokatu denez hartu du erabakia, zehaztuz hala ere gobernu berria osatu artean bere funtzioak segituko dituela. Hain zuzen, Olinpiar Jokoak hastekoak dira uztailaren 26an Frantzian eta testuinguru horretan karguak aitzina eraman beharra azpimarratu du. Emmanuel Macron presidenteak ez du hitza hartu, eta jakitera eman duenez, legebiltzarraren osaketa berria argitzen denean plazaratuko ditu "hartu beharreko erabakiak".

Hirugarren kokatu arren, garapen handia –alderdi guzien artean, handiena– lortu du RN eskuin muturrak, 143 diputatu eskuratuta

"Justizia sozialak irabazi du, ingurumenaren aldeko justiziak irabazi du, eta herriak irabazi du", adierazi du emaitzak jakin bezain laster ezkerreko ordezkari Marine Tondelier ekologistak. Harriduraz eta pozez hartu dituzte emaitzak ezkerreko ordezkariek eta herritarrak eskertzen dabiltza guziak. Eskuin muturraren aurka deituak ziren protestak, azkenean, ezkerraren garaipenaren aldeko manifestazio bihurtu ziren hainbat hiritan –Paris, Marseilla, Bordale, Nantes ala beste–. Alderdi Komunistako Fabien Rousselek ondoko mezua zabaldu du: "Aurreikusita zegoena saihestu du herriak. Herriaz harro nago. Erantzun behar diogu hats-hartze horri, horren behar gorria dago". Hitza hartu du Frantzia Intsumisoa-ren ordezkari Jean-Luc Melenchonek ere, eta argitu du Fronte Herritar Berria egonen dela gobernuan: "Bere erara, FHBk Errepublika salbatu du". Alderdi Sozialistako idazkari nagusi Olivier Faurek ere azpimarratu du Frantziako Estatuarentzako "proiektu politiko berri bat osatzeko" garaia etorri dela.

Horrela ihardoki die emaitzei Jordan Bardella eskuin muturreko ordezkariak, aurpegian nabari zitzaiola pena eta dezepzioa: "Desohorearen aliantzengatik eta antolabide elektoral arriskutsuengatik frantsesek ez dute susperraldi politikarik ukanen". Marine Le Penek ere hitza hartu du, irakurketa baikorragoa zabalduz: Errepublikarrak alderditik Frantzia Intsumisoa arte doan "naturaren kontrako aliantzagatik" galdu du RNk, baina dioenaz, goiz ala berant helduko dira boterera. Lorturiko garaipenean jarri du fokua. Hirugarren kokatu arren, garapen handia –alderdi guzien artean handiena– jaso duelako eskuin muturrak: 2017an zortzi diputatu zituen, 2022an 88 lortu zituen eta aldi honetan 143.

Ezkerra gobernura, lehen ministroa izendatzeke

Ezkerreko FHBk aurkeztuko du lehen ministroaren kargurako ordezkaria. Batasun zabal horrek ondoko egunetan lortu beharreko lehen adostasun garrantzitsuenetarikoa izanen da hori. Hain zuzen, politikoki estrategia eta postura politiko ezberdinak dituzte haien artean ezkerreko alderdiek, baina desadostasunen gainetik pasaz, batasunaren parioa egiteko heldutasuna erakutsi dute aldi honetan, eta hori eskuin muturrari bidea mozteko. Macronek duen sostengu-eza ikusirik, banaturik abiatuz gero RNren garaipena segurra zelako.

Hauteskunde gaua lanean pasa zuten ezkerreko alderdien ordezkariek eta biharamun goizerako bazuten mezu argia: aste honetan berean aurkeztu beharko lukete "gobernuaren osaketa berria".

FHB Fronte Herritar Berriaren osaketari hurbilagotik begiratuz, 75 inguru dira ezker muturreko Frantzia Intsumisoa alderdikoak, 62 eta 67 artean Alderdi Sozialistakoak, 33 eta 35 artean ekologisten alderdikoak, dozena bat Alderdi Komunistakoak eta beste hiru dira bestelakoak –tartean, adibidez, Peio Dufau EH Bai koalizio abertzalekoa, Frantziako Legebiltzarrean aulkia lortzen duen lehen abertzalea bihurturik–. Hori horrela, Frantzia Intsumisoa da alderdirik indartsuena diputatuz, baina aitzineko hauteskundeen emaitzei begiratuz gero, Alderdi Sozialista dugu garapen esanguratsuena lortu duena –2022an 31 aulki lortu zituen–.

Gehiengo argirik ez bada ere legebiltzarrean, ezkerraren inguruan adostu beharra ohartarazi du Yannick Jadot ekologistak: "Egun batzuk beharko ditu legebiltzarrak antolatzeko eta herri hau gobernatzen saiatzeko. (...) Aukera guziak aztertu beharko dituzte legebiltzarreko taldeek, baina nahi edo ez gure proiektuaren inguruan osatu beharko da". Frantzia Intsumisioa bazterturik, ezkerreko beste alderdiei  dei egiten dabiltza Macronen aldeko batzuk, tartean lehen ministro izandako Edouard Philippe. Macronek gehiengoan aitzina egiteko beste bloke bat litzateke Ensemblekoek eta Errepublikarrak eskuinekoen arteko batasuna, batuketa eginez ezkerrekoek baino aulki gehiago lortzen dituelako. Ikusteke dago nola antolatuko diren indarrak, baina argi den gauza bakarra da eskuin muturra ez dela nagusi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024
Frantziako Gobernua erori egin da, zentsura mozioaren alde eginik legebiltzarrak

331 diputatuk bozkatu dute ezkerrak aurkezturiko zentsura mozioaren alde. Eskuin muturrak babestu du ezkerraren testua, eta horrek ekarri du gehiengoa lortu izana. Emmanuel Macron presidenteak hitza hartuko du ostegun honetan 20:00etan.


Eskuin kontserbadorea Frantziako Gobernura sartu du Barnier lehen ministroak

Larunbat honetan aurkeztu du Frantziako gobernu berriaren osaketa Michel Barnier lehen ministroak. Eskuin muturreko RN alderdiak defendaturiko ideiak dituzten hainbat politikari eskuindar jarri ditu gobernuko karguetan. "Legetimitaterik gabeko gobernua" dela salatu du,... [+]


2024-09-05 | ARGIA
Macronek Michel Barnier kontserbadorea izendatu du lehen ministro

Michel Barnier kontserbadorea ministro ohia da, Europako Batasuneko komisario ohia ere bai eta Brexiteko negoziatzailea izan zen.


Macronek ez du ezkerreko lehen ministroa ezarriko

Elkarrizketa-sorta hasiko du, beste behin, Macron presidenteak. "Ahalik eta gehiengorik zabalena eta egonkorrena osatzeko" egingo duela lan esan du Macronek, herrialdea ez dadin "blokatuta eta ahulduta" gera.


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


“Anti-euskaldun bat hautagai jarrita ezin daitekeela irabazi esplikatu zaie Pariseko buruei”

Ipar Euskal Herriak dituen militante nekaezin horietarikoa dugu Peio Dufau: ofizioz tren gidaria, CGT sindikatuan buru belarri inplikaturikoa, Bake Bidean dinamikan engaiatua eta alabari Wolfram sindromea izeneko eritasun arraroa atzeman ziotenaz geroztik izen bereko elkartean... [+]


Desesperazioz RN bozkatu dutenak konbentzitzean datza ezkerraren erronka nagusia

Hirugarren kokatu bada ere, pozik izatekoa badu eskuin muturreko RNk: inoiz baino azkarrago da Frantziako Legebiltzarrean –2017an zortzi diputatu zituen, 2022an 88 eta orain 143–. Bere hauteslegoa azkarki emendatuz doan heinean, anitzez zabalagoa du oinarria:... [+]


Ostegun honetan aukeratuko dute Frantziako Legebiltzarrerako presidentea

Sei hautagai dira Frantziako Legebiltzarrerako presidente izateko lehian –ezkerretik bat, Macronen aldeko bi, eskuinetik bat, eskuin muturretik beste bat eta independente bat–. Horrez gain, dozenaka eragilek deiturik, FHB Fronte Herritar Berriaren garaipenaren... [+]


2024-07-18 | Pauline Guelle
Analisia
Hesi istorio

Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko–  EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]


Defendatu behar duguna

Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]


“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Eskuinarekin osatu nahi du gehiengoa Macronek, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz

Ezkerrekoa beharko lukete Frantziako Lehen ministroak eta bere gobernuak, jakinik Fronte Herritar Berria garaile atera dela Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Baina, ezkerraren garaipenaren gainetik pasaz, bestelako gehiengo bat osatu nahian dabil Emmanuel Macron... [+]


Eguneraketa berriak daude