Eskuin muturrari aurre egiteko bildu diren ezkerreko indarren aliantzak lortu du boto gehien Ipar Euskal Herrian. Ezkerreko aliantzak 11.000 botoko aldea atera dio bigarrenari, RN Batasun Nazionalari. Macronen Ensemble alderdia hirugarrena izan da. Fronte Herritar Berria hiru bozka eremuetan lehen indarra izan da.
Fronte Herritar Berriak Ipar Euskal Herriko botoen %31,98 (55.206 boto) eskuratu du. Eskuin muturrak, RN Batasun Nazionalak, %25,61 (44.214) bildu du eta Macronen Ensemble alderdiak %22,28 (38.470).
Fronte Herritar Herritar Berria hiru barrutietan izan da irabazle. Laugarrenean Iñaki Etxanizek botoen %38,01 lortu du; bosgarrenean Colette Capdeviellek %32,30, eta seigarrenean Peio Dufauk %29,43.
Eskuin muturra hiru barrutietatik bitan bigarren indarra izan da, laugarrenean eta bosgarrenean. Seigarrenean, berriz, hirugarren tokian gelditu da, Macronen alderdiaren atzetik (laugarren barrutian ez da egon Macronen aldeko hautagaitzarik).
EH Bai alderdiak Fronte Herritar Berriaren barruan hartu du parte hauteskunde hauetan. Emaitzak jakinda, sare sozialetan azpimarratu du Ipar Euskal Herrian eta hiru barrutietan Fronte Herritar Berria izan dela lehen indarra, eta era berean, kezka agertu du eskuin muturrak aurrera egin duelako: "Lurralde honetako adostasunak eta funtsezko baloreak babesteko momentua da. Denek arduraz jokatzera deitzen dugu".
Baliteke hiru hautesbarrutietan hiru hautagaien arteko lehia izatea bigarren itzulian. Hain zuzen, hirugarren kokatu diren hautagaiek –Lassallek laugarrenean, Lasserrek bosgarrenean eta Lastecoueresek seigarrenean– jakitera eman dute lehian mantentzeko asmoa dutela. Uztailaren 7an izango dute bigarren itzulia.
Zortzi diputatu izatetik 89 izatera pasa da bost urtez eskuin muturra Frantzian. Hori horrela, lehen aldikoz talde parlamentario bat osatu dezake Marine Le Penen RN Batasun Nazionalak, horrek abantaila andana ematen diola: lehenik eta behin, sostengu finantzario kontsekuentea... [+]
Presidentearen hautagaitza izan da boto gehien atera dituena, baina gobernatzeko itunak bilatzera behartuko duen beherakada jasan du. Mélenchonen ezkerra eta Le Penen eskuin muturra asko hazi dira. Ipar Euskal Herrian Macronen aldeko Bru eta Lasserre eta ezkerreko Echaniz... [+]
Macronen aldeko Ensemble hautagaitza nagusitu da bosgarren eta seigarren hautesbarrutian eta orain arteko diputatuek atxiki dute aulkia: Vincent Bruk eta Florence Lasserrek. Laugarrenean, NUPES ezkerreko batasuna nagusitu da, doi-doietarik: Iñaki Echaniz da diputatu... [+]
Ipar Euskal Herriko hiru bozka-barrutiei dagokienez, ezkerreko indar ezberdinek osaturiko NUPES aliantzaren eta Emmanuel Macron presidentearen inguruko Ensemble hautagaitzaren artean eginen da bigarren itzulia. EH Bai-k ez du boto-kontsignarik eman, eta EAJko Ipar Buru Batzarrak... [+]
Macronen koalizioa izan da bozkatuena Ipar Euskal Herrian: Ensemble-Majorité Présidentielle. Bigarrena NUPES ezkerreko aliantza izan da. EH Bai hirugarren geratu da eta ez du lortu bigarren itzulira ordezkaririk igortzerik. Hala ere, nabarmen egin du gora 2017ko... [+]
Ekainaren 12an iraganen da Frantziako Legebiltzarrerako lehen itzulia. Hiru bozka-barruti dira Ipar Euskal Herrian, eta bertako hiru diputatuen izenak argituko dira ekainaren 19ko bigarren itzulian. Vincent Bru eta Florence Lasserre Emmanuel Macronen Errepublika Martxan [La... [+]
Frantziako legebiltzarreko bozendako hautagaiek ostirala dute azken epea izena ofizialki emateko Paueko prefeturan. Ipar Euskal Herria eta Biarnoa batzen dituen laugarren hautesbarrutian, sei hautagaik jadanik jakinarazi dute diputatu izan nahi dutela. EH Bai alderdiaren... [+]
Alderdi Sozialistak, Alderdi Komunistak, Frantzia Intsumisoak eta Polo Ekologistak osatuko dute hauteskunde legegileetarako Herri Batasun Berria.