Ultraeskuina desfilean dabil, plaza erdiraino ekarri dute karroza, eder sentitzen dira, topera bolumena. Eta hauteskundeak irabazten dituzte. Eta, izututa, geure buruari begira jarri gara. Eta dena gaizki. Azken aldiko inbento guztiak gaizki; nola ez zen azalduko Milei, ezkerra horrela badabil. Eta mundu osoko ezker guztiak gaizki. Eta hasi gara bakoitza bere lekutik iletik tiraka, norbere buruari itxuraz (autokritika), ondo-ondokoari berez.

Migrazioa. Gaizki. Ez gara gaiari buruz ganoraz hizketan ari, eta arazoari ez bazaio behar bezala heltzen, eskuinak eramango du... Eta Hibai Arbidek askatzen du zure eskua iletik berearekin masaileko eder bat emateko: “Ez dut onartzen immigrazioa eskuin muturra geldiarazteko ezkerrak heldu beharreko arazo bat dela dioen diskurtsorik. Immigrazioa ez da arazo bat, punto". Eta feminismoa? Zenbait ezker oso gaizki dabil, programan puntu bat behar lukeena puztu eta alderdiaren eskaparatea emakumez betez, emakumeen intereseko gaiekin tematuta, eta ohartu ere ez horrek ezkertiarrak urrunduko zituela, izan ere, ezkerra zer da klaseez, langile borrokaz ahaztu, eta bazterreko txikikeriei begira jartzen bada. Eta nor ari da ekonomiaz, industriaz...

Agian, hobe ondokoaren buruko ileak askatu, eta erreakzio faxistak sortu dituztenak txalotu eta babestu: akatsa arrazismoa baita, matxismoa, eta horien aurkakoak zigortzen dituztenak. Soberan beste batzuk daude, eta desfilean dabiltza.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Eguzkiak etxebizitza erre du

Turistek neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.


2024-06-27 | Jauzi Ekosoziala
Zenbat dira gehiegi eta nahikoa?

Zeintzuk dira gure benetako beharrizanak ondo bizitzeko? Zer da ondo bizitzea? Galdera hauei erantzutea funtsezkoa da gehiegikeriaren gizartean, are gehiago larrialdi klimatiko, ekologiko eta zibilizazio krisiaren garaiotan.


Gustua nirea da

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio omen du. Pascual Serrano kazetari eta idazleari irakurri nion ez dagoela hori baino gezur handiagorik. Duela hamar urte pasa idatzi zuen hori, irudiak berba osorik jan behar zuela ikusten hasiak ginenean. Tira, gezurtatu daitezkeela... [+]


Izendatzea

Sexu-langileen Nazioarteko Egunaren harira, sexu-langilea den kide batek estigma apurtzeko tailer bat eskaini zuen ekainaren 2an. Kideak oinarrizkoa den eta agian horregatik horren presente ez dugun auzi bati heldu zion: gauza bat dela zerbait baimenik gabe egin diezazuten eta... [+]


Bizitzaren legeak

Etorkizun laburrekoak kezkatuago gaude etorkizunarekin etorkizun luzekoak baino. Bizitzaren CCCLXIX. legea da. Aho-korapiloa ematen du, bizitzaren legeak, ordea, ez ditut nik idazten, bizitzak berak baizik.

Lege horrek, taxuzko lege guztien antzera, salbuespenak baditu, baina... [+]


Metaketa

Lehengoan mezu bat idatzi nion METAri. Di-da, pentsatu eta egin. Mark Zuckerbergek ez du lorik egin ordutik, ez baitzen edozelako mezua izan, lehor samar idatzi nion. Borde, ia. Instagrameko bideo baten bidez jakin nuen METAk bere erabiltzaileek partekatutako informazioa... [+]


Eguneraketa berriak daude