“Frantzian frantsesa! Trapezistak!!”. Gure ele barbaroak tarteko, mugaz bi aldeetara ere, izan gintezke, berdin, emazte bizarduna ala gasolina hurrupa batzuen alde ahotik garrak botatzen dituen su-irenslea, laban jaurtitzailearen giza-itua, sarerik gabeko funanbulista, zazpi pilotadun malabarista, eta, zergatik ez, mundua den zirkuaren lur puxketa honetan, demagun Bizkarsoron, pailazo, eta separatista.
Separatistatzat izanen ote zituzten Uztarrozeko eskolako neskatoak, neketan ikasten zutenak espainolez leitzen eta eskribitzen? Izan ere, maistra elebidunari euskaraz egin zezan galdegiten zioten Frantziako Errepublikaren minus 14. urtean, de France et de Navarre-ko Luis XVI.aren burua oraino ttentte zelarik. 80 urte geroago ere teman ziren Erronkariko agintariak, Iruñera igorritako eskutitzean ageri denez: nesken eskolarako maistra euskalduna behar zutela eta ez zezatela bertze gisakorik igorri harat, faborez. Oihartzunen bat eginen dizu, irakurle, hezkuntzako probintzia-batzordearen erantzunak: delako lanpostu horretarako, lege, arautegi eta agindu orokorrek ez zutela euskarazko hizkuntza eskakizuna exijitzen ahal, fini.
XIX. mendeko hasmenta horretan, Badoztainen, kontent zen apeza. Izan ere, dozena eta erdi urteren bueltan, maisu erdaldun porrokatu batek, jakitera zein gisako arte eta zigor erabilita, erdietsia baitzuen herriko karriketan ordura arte nagusi zen euskara bezainbertze gaztelania aditu zedin. Ibai Atutxak aski ongi azalduta utzi digun diferentzien produkzioaren kontu horrengatik izanen zen akaso, edota oligarka, burges eta eliz jendeen euskararen irudi basa eta primitiboaren garaiko besarkatzea tarteko. Betiere, bere partea egiteko nahikerian izanen zen hango erretorea ere, segur.
Maistra elebidunari euskaraz egin zezan galdegiten zioten Frantziako Errepublikaren minus 14. urtean, 'de France et de Navarreko' Luis XVI.aren burua oraino ttentte zelarik
Eta, Atutxak zabaldutako barbarizazioen tesiaren xendrari segika, XX. mendea aitzinerat poliki joana zelarik, gogoratu nahiko ez nukeen, eta aldi berean edozein izan zitekeen, herri bateko eskolako umiliazioen kapitulua hemen. Maisu zuri eta zibilizatu bat hantxe, diferentzia emantzipatzailerako potentziala duen guztia zafratzen, izan hizkuntza, klasea, arraza edota landatartasuna. Irudikatu, beraz, eskola frankista bat. Imajinatu ikasmahai saldo bat lerro-lerro eta tranpaldotik gorroto estatal-inperiala kaligrafia ederrez ematen gizona: batek duela “adimen gibelamendu nabarmena” gaztelania apenas konprenitzen duelako. Hori dela “uzkurra eta lotsatia bordaria izatearen ondorioz”. Hau “kaseroegia eta adimen eta irudimenez eskasa”, “zikina” hangoa, “zatar jantzia” bertze hura. Gehitu orain horri guztiari ijitoa ere bazarela eta leitu, horra: “Alferra, interesik batere ez duena, hartaz kezkatzen ez diren guraso axolagabeak dituena. Askeegia”.
Lehengo batean Bizkarsoro ikustetik heldu ginen aspaldiko laguna dudan M. eta biok. Bizkarsorotik Bizkarsorora autoan joaki ginen, etxera bueltan. Emanaldian zen Josu Martinezen hitzek eragindako inarrosaldia gorputzean hala moduz kokatu nahian nindoan: “Desobiratu beharko dugu euskararen errepresioa, Memoriaren Legean frankismoarenarekin egin den gisa berean”. Hartan bota zuen M.-k:
– Zernahi aldiz eskribitu zuen gure amak eskolan no hablaré más en vasco. Aldiro zigortzen omen zuten! Orain penatuta dabil kaier horiek gorde ez izanaz. Lastima!
Eta orduantxe jakin nuen bere ama ere hala ibilia zela. Desobiratze bat, hara.
Gure ele barbaroak tarteko, mugaz bi aldeetara ere, izan gintezke, berdin, zartailuz bezatutako lehoia, bala-jendea, ganibet-irenslea, eta, zergatik ez, ilusionista, mago, eta separatista.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]