Oraindik

Palestina / Joe Sacco  / Itzultzailea.: Julen Gabiria / Astiberri, 2023.
Palestina / Joe Sacco / Itzultzailea.: Julen Gabiria / Astiberri, 2023.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Oraindik desjabetzen dizkiete lurrak, oraindik suntsitzen dizkiete etxeak, oraindik mozten dizkiete olibondoak”, idatzi zuen Joe Saccok 2001 urtean, baina berdin balio digu 2024an ere. Eta Palestina komikiak nonbaitera eramaten bazaitu, hain justu ere segida horretara da, etengabeko indarkeriaren bihotzera. Norbait kartzelan egon da hirugarrenez, norbaiten osaba torturatu egin dute, berriro, norbaitzuen aitonak desjabetu zituzten, norbaiten alaba hil egin dute herritarren aurka erabilitako gas negar eragilearen ondorioz.

Indarkeriazko segida horren momentu jakin batean kokatzen gaitu istorioak: 1991 eta 1992 urteen bitartean, lehenengo intifada indarra galtzen ari zen garaian. 1993 eta 1995 urteen artean argitaratu ziren lehenengoz bederatzi istorioak, eta 2001 urtean Edward Said pentsalari palestinar-amerikarrak idatziriko sarrerarekin ikusi zuten argia denek. Saidi bere semeak gomendatu zizkion komikiak, eta Saidek guri. Bitartean, seigarren kapituluan, Saccok Said gomendatuko digu. Eta serendipia txiki horrek bi pertsona lotzen ditu, Palestina ulertzeko ezinbestekoak iruditzen zaizkigunak. Hori guztia Astiberrik ekarri digu, Julen Gabiriak euskaratuta.

Bederatzi istorioetan Saccok sortutako izen bereko protagonistak bi hilabete egingo ditu Palestinan. Eta guk pertsonaia jarraituko dugunez, haren begiradak gurea baldintzatuko du beti. Baita egiten dituen gogoeta, noizbehinka, gorrotagarriek ere. Halaber, ezinbestean, indarkeria haren bitartez iritsiko zaigu, beti segurtasun distantzia batera. Mendebaldeko begirada horren iragazkiak tarteka deseroso sentiaraziko gaituen arren –desagertuko ez dena–, iragazkiak iragazki, indarkeria kolonialaren gordina izango da.

Egin flash forward eta 30 urte geroago indarkeriak ez du etenik izan. Are okerragoa, badirudi oraindik ez duela goia jo. Komikia klasiko bat da. Ez zen inoiz berandu iritsiko euskarara, baina egungo egoeran badirudi gu gabiltzala berandu. Hartu ditzagun kaleak, eta indarkeria kolonialaren segidaren aurrean, eutsi diezaiogun protesten segidari.


Azkenak
Ezer aldatu ez zuen pandemia

Bost urte igaro dira pandemiaren hasieratik. Pandemia horrek ekarri zuen denok zaintza eredua ezagutzea, inondik inora ere behar bezala ez zebilena. Egoitzetako kutsatzeen eta hildakoen datuak, batez ere pribatuetan, zifra hutsak baino askoz gehiago izan ziren.

2020ko... [+]


Gure istorioak berreskuratzea eskubideak defendatzeko

Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]


Zerga turistikoarena estrategia komunikatibo hutsa da

Tasa edo zerga turistikoaren eztabaida urtetan luzatzen ari da, erakunde publikoetan ordezkaritza duten indar politikoen artean zabala den arren ezarri beharraren gaineko adostasuna. Eztabaidetako bat da zerga hori zein erakundek kobratuko duen: zenbait udalek (tartean... [+]


1.500 euroko gutxieneko soldataz hitz egiteko Confebask ez da mahaian eseri ere egingo

Tamara Yague Confebaskeko presidenteak iragarri du gehiengo sindikalak deitutako martxoaren 20ko bilerara ez dela joango, eta gehitu du gutxieneko soldataz eztabaidatzeko markoa Espainiako Mahaia dela. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek EAErako gutxieneko... [+]


Putinek anbiguetate handiz eta presarik gabe erantzun dio AEBetako menia proposamenari

Vladimir Putinek interesa agertu du AEBek eta Ukrainak adostu duten 30 eguneko menia epeaz, baina zalantzak ere plazaratu ditu. Funtsean, ez du presarik erakutsi akordioa sinatzeko eta denbora gehiago eskatu du horiek argitu ahal izateko.


“Zuek, emazteek ez duzue deus ere balio”

Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]


Itxaro Borda
“Gure norabide sexualen, ezinegonen eta beldurren erraiteko hiztegi bat sortu dugu”

1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Sistema psikiatrikoak sexualitatean daukan eraginaz zenbait gako

La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.


Su ta Gar, Kaotiko, Gatibu, Maruxak eta Leihotikan ere Hatortxu Rockeko azken jaialdian

22 talde gehiago iragarri dituzte Lakuntzan uztailean izanen den HatortxuRockerako: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne,... [+]


Jon Urzelai Urbieta, fisikaria eta soziologoa
“Zaila da ezagutzen arteko banaketa zurruna gainditzea”

Jon Urzelai Urbieta ohituta dago itzalean lana egiten, baina Su festak musika-jaialdiei buruzko saiakerak dezenteko ikusgarritasuna eman dio, iaz Euskadi Saria eman baitzioten lan horregatik. Ez da, hala ere, irabazi duen sari bakarra, hori baino lehen, 2021ean, CAF-Elhuyar... [+]


Betharramgo indarkerien berri “komunikabideen bidez” hartu izana zehaztu du Baionako apezpikuak

Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]


2025-03-14 | Gedar
Vox Nafarroako Parlamentutik kanpo geratu da ia, barne-desadostasunak direla eta

 Maite Nosti diputatuak kargua utzi du alderdiarekin izandako desadostasunengatik, eta horrek kide bakar batekin utzi du alderdi faxista, talde mistoan sartzera behartuz.


2025-03-14 | Euskal Irratiak
Bidarteko bahitzailea militar-ohia zen, eta prokuradorearen arabera “hil egin nahi zuen”

Bidarteko gasnategian bahiketa burutu duen gizona, militar ohia zen. Asteazken arratseko 7.30tan Erretegia izeneko gasnategian bertako kudeatzailea bahitu eta poliziaren kontra tiro egin duen gizonak 54 urte zituen.


Eguneraketa berriak daude