Ginekologia zerbitzuarekin gertatu den moduan, Lekeition pediatria zerbitzua kolokan ikusi du herritar talde batek, eta berandu baino lehen, osasun zerbitzu duinak izateko aldarria atera dute kalera. Sortu berria den Lekeitioko SOS mugimenduaren sustatzaile dira Marina Entziondo Txakartegi eta Patricia Ruiz de Gopegi Martinez, beraiekin hitz egin dugu osasun zerbitzuen gainbeheraz.
Herrian pediatria, ginekologia eta obstetrizia eta larrialdi zerbitzuen murrizketaren ardurak elkartu zaituzte. Noiz ekin zenioten borrokari?
Marina Entziondo Txakartegi: Herrian zurrumurrua zegoen; orain arte izan dugun pediatra Bilbora lekualdatu ostean, Lekeition pediatria zerbitzu barik geratuko ginela. Guraso askok pediatriako kontsultan bertan izan dugu horren berri. Beldur eta kezka hori herrian bazegoen.
Patricia Ruiz de Gopegi Martinez: Zurrumurrua ezagutzen genuen, baina ez genekien hain berehalakoa izango zenik kontua. Edoskitze tailerrean guraso batek jo zuen lehenbizi abisua, “pediatra barik geldituko gara gaurtik biharrera”, eta horren aurrean mugitzeko beharra sentitu genuen emakumeok, eta lehen bilerarako deia zabaldu genuen herrian.
Nola gogoratzen duzue lehenengo bilera?
Ruiz de Gopegi: Lehenengoan hogei lagun inguru elkartu ginen, kezkaz eta herria mugiarazteko irrikaz.
Entziondo: Testuingurua aztertu ostean, eta zerbait egin beharra zegoela hausnartuta, lehenengo urrats moduan kexa bat idatzi genuen, eta hori balioan jartzeko, sinadura bilketa bati ekin genion. Lekeition dagoeneko 2.237 sinadura inguru bildu ditugu eta Lekeitioko anbulatorioan zerbitzua jasotzen duten herrietan ere oso ondo erantzun dute. Sinadura horiek, gure kexarekin batera, Osasun Sailera bideratzea da gure asmoa.
Orain arte egon den pediatrak Bilboko lanpostu batera aldatzea lortu du. Zer gertatuko da Lekeitioko pediatraren hutsunearekin?
Entziondo: Bai, horrela da, orain arte gure herriko eta inguruko umeak artatzen zituen medikuak beste lanpostu bat eskuratu du. Lekeitioko lanpostua, beraz, hutsik dago, eta gure susmoa da hutsik jarraituko duela, inork ez baitu gure herrira etorri nahi.
“Lekeition larrialdietako medikurik barik salduta gaude. Gertuen daukagun ospitalea ordu betera daukagu eta hori gutxi balitz bezala, herrian ez daukagu medikalizatutako anbulantziarik”
Ruiz de Gopegi: Erabaki edo gabezia hori ulertzeko testuingurua aztertu behar da lehenbizi. Lekeitioko pediatrak 1.021 umeko ratioari erantzuteko ardura dauka, kontuan izan gabe osasun-txartel indibidualik ez dutenak eta uda garaian, herriaren biztanleria hirukoiztearekin batera, etortzen direnei ere arreta eman beharra. Normalean pediatra batek 800 ume artatzeko ardura izaten du eta Lekeitio eta inguruotan kopuru hori aise gainditzen da. Pediatra bat eta erdi beharko genuke herrian, eta orain arte erdi batekin egon gara. Gauzak horrela ikusita, ulertzekoa izan daiteke lanpostu hori betetzeko medikurik prest ez izatea. Horregatik, Osakidetzak ardurak hartu behar dituela uste dugu.
Zuen aldarrikapenak, baina, pediatria zerbitzutik haratago ere badoaz. Herrian ginekologia eta obstetrizia zerbitzuak eta larrialdi zerbitzuen beharra ere badagoela azpimarratzen duzue.
Entziondo: Bai, horrela da. Ginekologia zerbitzua, esaterako, 2014ra arte bermatua izan genuen herrian, eta sasoi horretan Osakidetzak zerbitzu hori Lekeitiotik Gernikara mugitzeko ahalegina egin zuen. Orduan herriko emakume taldeak egindako borrokari esker, udalak eta Osakidetzak hitzarmena adostu zuten, bi astetik behin behintzat ginekologia zerbitzua herrian izateko. Egun, hitzarmen hori ez da betetzen, eta Lekeitioko eta inguruetako emakumeok Gernikara joan behar izaten dugu ginekologia kontsultara.
Ruiz de Gopegi: Hitzarmen hori indarrean egon denean ere gorabeherak izan dira ginekologia zerbitzuarekin. Osakidetzako arduradunek behin baino gehiagotan zerbitzua herritik kentzeko ahalegina egin dute, eta herritarrek berriro atera behar izan dute kalera.
Entziondo: Herritarrok, baina, ezin gara behin eta berriz gure eskubideak berma daitezen ziurtatzeko kalean egon, ezin dugu bi urtetik behin sinadura bilketa eta mobilizazioekin aritu; gure osasuna ezin da erabaki politikoen menpe egon, zerbitzu duinak behar ditugu herrian.
Emaginaren gabeziaren ardura ere badaukazue taldean.
Ruiz De Gopegi: Bermerik ez daukagu, baina arriskua hor dago. Orain arte ikusi dugunetik abiatzen gara baieztapen horiek egiteko; izan ere, emagina falta izan denean ez dute ordezkorik jarri. Herrian hainbat urtez izan dugun emaginak denbora gutxi barru erretiroa hartuko du, eta zaila ikusten dugu ordezkoren bat jartzea.
Larrialdi zerbitzuekin zer gertatzen da?
Entziondo: Jakin badakigu herrian egon direla egunak larrialdi zerbitzuetan medikurik egon ez dena, horrek guztiak dakarren arriskuarekin. Gure taldetik hori ere salatu gura dugu.
“Herri txikietan bizi garenok bigarren mailako herritar moduan hartzen gaituzte, baina ez daukagu besteek baino eskubide gutxiago
Ruiz De Gopegi: Ulergaitza da Lekeitioko larrialdietako medikuak Durango edo antzeko herrietara bideratzea han medikurik ez dagoelako. Lekeition larrialdietako medikurik barik salduta gaude. Gertuen daukagun ospitalea ordu betera daukagu eta hori gutxi balitz bezala, herrian ez daukagu medikalizatutako anbulantziarik. Ni neu duela urte batzuk etorri nintzen Lekeitiora bizitzera, eta ordura arte errealitate hau arrotza zen niretzat. Herri txikietan bizi garenok bigarren mailako herritar moduan hartzen gaituzte, baina ez daukagu besteek baino eskubide gutxiago, inolaz ere. Egoera hau plazaratu behar dugu, beste herri batzuetan ere antzeko egoeran daude, azaleratu behar dugu.
Herriko osasun zerbitzuen gabeziak salatzeko hainbat ekintza egin dituzue. Orain arte zer nolako erantzuna izan du herriak?
Ruiz De Gopegi: Sinadura bilketa arrakastatsua izaten ari da, eta kontzentrazioan ere espero baino herritar gehiago elkartu ginen. Kirol talde eta eragile ugarik ere bere egin dituzte gure aldarrikapenak. Herritarren artean kezka badagoela esatera ausartuko nintzateke eta mobilizazioei ondo erantzuten ari dira, hori poztekoa da.
Entziondo: Herritarren erantzuna oso ona izaten ari da, baina motorra osatzen dugunok nahiko bakarrik sentitzen gara. Bospasei emakume batzen gara, baina borroka hau herriarena dela ulertzen dugu. Horregatik, herritarrak gurekin batera lan egitera animatu nahi ditugu.
“Ez da kasualitatea borroka honen motorra den taldean soilik emakumeok elkartzea. Hainbatetan aldarrikatu dugu zaintza lanak ez direla soilik emakumeonak, baina gero praktikan argi ikusten da”
Emakumeak soilik osatzen duzue talde motorra deritzona?
Entziondo: Betiko kontua da, ez da kasualitatea borroka honen motorra den taldean soilik emakumeok elkartzea. Hainbatetan aldarrikatu dugu zaintza lanak ez direla soilik emakumeonak, baina gero praktikan argi ikusten da. Talde honetan ez dago aita bakar bat ere.
Ruiz De Gopegi: Egia da gizonezkoek mobilizazioetan parte hartu dutela eta hori poztekoa da, baina mobilizazio horien antolakuntzaren atzean emakumeak besterik ez gaude, errealitatea hori da.
Noiz arte jarraituko duzue aldarrikapen hauekin?
Ruiz De Gopegi: Zerbait lortu nahi badugu, herria mobilizatu behar da, zarata egin behar dugu. Hauxe da borrokatzeko momentua, zerbitzuak murriztu ostean zaila da galdutakoa berreskuratzea.
Entziondo: Instituzioek ere badute zeregina auzi honetan. Gu kalean eta behar den lekuan egongo gara, baina haien babesik gabe nekez lortuko dugu ezer. Bide onetik goaz, udalak ere bat egiten du gure eskariekin; Osakidetzak bere erantzukizunen ardura hartzea baizik ez zaigu falta.
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]
Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak
Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da.
La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.
Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]
Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
Gauez ia aste osoan ateak itxita izaten ditu Donibane Lohizuneko osasun zentro horretako larrialdi zerbitzuak. Herri Berri udal oposizio taldeak deituta, mobilizazioei ekin diete herritarrek eta jadanik 3.000 sinadura bildu dituzte zerbitzu "iraunkor eta eraginkorra"... [+]
Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.