Carmen Junyent hizkuntzalaria izan zen katalanez hil ahal izatea bere azken hatseraino aldarrikatu zuena. Hil hurren zela, osasun-langileekin izandako bizipenak idatzi, eta bera hil ondoren argitara zitzatela eskatu zuen. Hizkuntza pertsona batek beste batekiko duen trataeraren parte dela azpimarratu nahi izan zuen horrela.
Junyenten testigantzen artean, bada bat erizain batekin gertatutakoak biltzen dituena. Beste batzuek ez bezala, erizain horrek ez omen zuen eragozpenik gaixoa katalanez zuzentzen zitzaionean. Behin, ordea, krisi betean, garrasi egin zion berari espainolez hitz egin ziezaion. Junyentek propio aipatzen du une larri batean gertatu zela, baina oihu horiek katalanez hitz egiteagatik bizitzan pairatu izan zituen umiliazio guztiak berriro biziarazi zizkiotela kontatzen du segidan. Hain zuzen, horixe litzateke saihestu beharrekoa: une hain delikatu batean batere lagungarriak ez diren oroitzapen negatiboak pilatzea.
Hizkuntza-eskubideek ere badute bere karga indarkeria obstetrikoan eta gaztelania botere-tresna gisa erabiltzen da
Ondo gogoan du aitona-amonek nola nabarmentzen zuten tartean-tartean mediku euskalduna tokatu zitzaiela. Tokatu, bai, Gabonetako loteria nola. Kontua ez baita mahaitxo batean “Hemen euskaraz” dioen kartela jartzea bezain sinplea. Ez eta erditze-planean euskaraz artatua izan nahi zenukeela x batekin markatzea bezain erraza.
Orain urtebete gertatu zen. Nahita hautatu zuen eskualde mailako ospitale txikiago bat, berez zegokiona handiagoa baitzen puskaz eta, ondorioz, munstroagoa eta, ondorioz, erdaldunagoa irudikatzen baitzuen berak. Erditzeak, baina, apenas izan zuen aurretiaz irudikatu zuenetik ezer. Oraindik ez zaizkio zauriak orbaindu. Oraindik ez du hitzik hogeita hamar orduren ostean ginekologoa erditze-gelara sartu zenean sentitu zuena ahoskatzeko. Este parto lo voy a dirigir yo. Badaki hizkuntza aldatzearekin bat hitz egiteko modua aldatu zela, kolpetik. Eta, posible balitz, nahiago luke hortik aurrerakoa ez gogoratu.
Ordutik, besteen hitzen bila dihardu. Estitxu Fernandezen Sortze berri bat liburuan Nahia Alkortak kontatutakoak hein berean zaizkio harramazka eta laztan. Alkortaren arabera, hizkuntza-eskubideek ere badute bere karga indarkeria obstetrikoan eta gaztelania botere-tresna gisa erabiltzen da. Autoritatea aipatzen du Alkortak, eta Guardia Zibila. Hitz gehiagoren faltan, hala kontatu lezake aurrerantzean, akaso; hanka zabalik zegoela, Guardia Zibila sartu zitzaiola erditze-gelan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]
Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]