Etxebizitza merkantzia bihurtuta, ultraeskuinari atea ireki dio Europak

  • Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide bakarra. Oinarrizko eskubidea behar lukeena, 1980ko hamarkadatik merkatuaren esku uztearen ajeak dira. Eta krisi honetan denak galtzaile, klase ertainaren artean beldurra haizatzen ari den ultraeskuina izan ezik.

Alemania ultraeskuinaren gotorlekuetako bat bihurtu da AfD alderdiaren gorakadarekin, besteak beste etxebizitza akuilu bezala hartuta.
Wikimedia Commons / Elke Wetzig
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ultraeskuina Europako Parlamentuan eroso laketu da ekainaren 9ko hauteskundeen ostean. Alderdi eta koalizio xenofobo eta supremazistek herritar batzuen artean duten harrera gero eta beroagoak hotzikara sortu du Europa osoan: zer ari zaio gertatzen giza eskubideen ustezko sorterri gisa loriatu izan den etxeari? Analisi politikoak ez dira faltako, ezta ikerketa soziologikoak ere, baina ezin uka Europako ongizate estatuaren hondoratzea ari garela ikusten zuzen-zuzenean, eta erorketa handi horren dardarizoek garai bateko mamuak esnatu dituztela.

Etxebizitzarekin gertatzen ari dena da horren erakusle. Krisia ez da Zarauzko Malekoiko, Donostiako Mirakontxako edo Iruñeko Alde Zaharreko kontu bat. Euskal Herriko geografia osoari eragiten dion zerbait da aspaldidanik, eta orain, gizarteko sektore guztietara hedatu den problema handi bat bihurtu da, ez gurean bakarrik, baita Europako beste herrialde askotan ere. Eurostat agentziaren arabera, 2010etik 2022ra etxebizitzak batez beste %47 garestitu dira eta alokairuen prezioak %18 egin du gora.

Datu hori ekarri du gogora Jon Henleyk The Guardian-en, baita beste datu batzuk ere, adibidez: Alemanian bost familiatik batek bere soldataren bi heren gastatzen ditu etxebizitzaren alokairuan, eta Europako hiri askotan etxebizitza sozial bat lortzeko itxaronaldia hamar urtetik gorakoa da. “Hamarkada askotan egosten egon eta gero, higiezinen krisia gainezka ari da Herbehereetatik Portugaleraino, Greziatik Alemania eta Britainia Handiraino. Alokairuen prezioak izugarri igo dira, eskuragarritasunak nabarmen egin du behera eta etxebizitza arazo politiko bat bihurtu da”, dio egunkari britainiarreko Europako korrespontsalak.

Krisi horrek ondorio katastrofikoak dakartza. Adibidez, emantzipatu ezin diren gazteen heinak gora egiten jarraitzen duela irakurri dugu Naiz.eus-en, Eurofund erakundearen datuei erreparatuta –azken bost urteetan %3 egin du gora gurasoekin bizi diren 25-34 urte arteko gazteen kopuruak–. Baina beste ondorio askoz kezkagarriago bat badakar: faxismoak kox-kox jo du Europaren atean, etxebizitzaren krisia aprobetxatuta.

AfDren igoeraren zati handi bat, gune urbanoetatik harago, landa eremuetan ere gertatu dela konturatu da Abou-Chadi, hain justu alokairuak baxuen mantendu diren tokietan. “Arrazoia ez dira benetako zailtasunak bakarrik, atzean dagoen kezka ere bada: estatus soziala eta ekonomikoa mehatxaturik egotea”

Henleyk koiuntura horren gako batzuk eman dizkigu The Guardian-en: “Etxebizitzak ultraeskuinaren laguntza-motore izateko ahalmena du, immigrazioaren gaiak bezainbeste”, ohartarazi du. Fix Europe’s housing crisis or risk fuelling  far-right, UN expert warns (Edo arreglatu Europaren etxebizitza krisia edo arriskatu ultraeskuina elikatzera, NBEko adituen abisua) artikuluan Nazio Batuen Erakundeko etxebizitza eskubidearen errelatore Balakrishnan Rajagopalen hitzak jaso ditu kazetariak. “Etxebizitza krisiak jadanik ez die eragiten soilik diru-sarrera txikiak dituzten pertsonei, immigranteei edo guraso bakarreko familiei, klase ertainei ere eragiten die. XXI. mendeko arazo soziala da”, azaldu du Rajagopalek.

PVVk (Askatasunaren Aldeko Alderdia) aisa irabazi zituen Herbehereetako bozak pasa den urtean, islamofobo batek gidaturik: “[Etxebizitzaren] arazoa boto-emaileen kezka nagusienetako bat izan zen hauteskunde horietan”, nabarmendu du Henleyk eta gauza bera gertatu da Portugalen, eskuin muturrean kokatu daitekeen Chega alderdiak hirukoiztu egin baititu emaitzak etxebizitzaren gaiari kosk eginda.

Alemanian duela gutxi egindako ikerketa akademiko batek alokairuaren hazkundea eta eskuin muturraren gorakada lotu ditu –ez du halabeharrez immigrazioaren kontrako jarrera garbirik egon behar, askoz sotilagoa da mezua–. Rental Market Risk and Radical Right Support (Alokairuaren merkatuaren arriskuak eta eskuin muturrari babesa) izeneko ikerketa interneten dago kontsultagai eta haren egileetako bat den Oxfordeko Unibertsitateko Tarik Abou-Chadirekin hitz egin du The Guardian-eko kazetariak.

AfD alderdi ultraeskuindar alemaniarraren spota Europako Parlamentuko hauteskundeetan. Klase ertainari zuzendu zaio exiliatuen kontrako diskurtsoarekin eta negazionismoarekin, baina etxebizitza krisiak sorturiko ezinegona ere izan du katalizatzaile.

Alemaniarako Alternatiba (AfD) hartzen ari den indarraz galdetuta, “estatusa galtzeko beldurra” faktore giltzarria dela dio ikerlariak: “Mehatxu eta ziurgabetasun ekonomiko ugariz osaturiko multzo handiago baten parte da etxebizitza, antsietatea elikatzen duena”.

AfDren igoeraren zati handi bat, gune urbanoetatik harago, landa eremuetan ere gertatu dela konturatu da Abou-Chadi, hain justu alokairuak baxuen mantendu diren tokietan. Nola da posible? “Igoeraren arrazoia ez dira benetako zailtasunak bakarrik, atzean dagoen kezka ere bada: estatus soziala eta ekonomikoa mehatxaturik egotea”, ondorioztatu du.

1980ko hamarkada: dena salgai

Merkatu laboral prekarioarekin batera, hirigintzaren garapen baztertzailea bihurtu da faxismoak Europan koska bat gorantz egiteko behar zuen beste makulua, horrek dituen “inplikazio politiko garrantzitsuekin”, azpimarratu du Abou-Chadik bere ikerlanean.

Ondo letorkiguke, beraz, begiratzea zer egin dugun, azkeneko urteetan ez bada hamarkada luzeetan hirigintza “jasangarria” deituriko horrekin. Donostian maiatzaren 26an kalera irten ziren zientoka lagunen aldarrikapenak ez dira debaldekoak: hiria “salgai” jarri duten horien aurrean beste eredu bat eskatzen dute, hotelak, etxebizitza turistikoak eta culinary-ak edozein bazterretan egiten utzi beharrean. Badakigu gentrifikazioa ez dela Donostiako joxemaritarren arazo bat soilik, beste hiri eta herri askotara ere iritsi den fenomeno global bat da, eta badu esplikazio bat azken 40 urteetako neoliberalismoan.

Donostian maiatzaren 26an kalera irten ziren zientoka lagunen aldarrikapenak ez dira debaldekoak: hiria “salgai” jarri duten horien aurrean beste eredu bat eskatzen dute, hotelak, etxebizitza turistikoak eta culinary-ak edozein bazterretan egiten utzi beharrean

“Europak 1980ko hamarkadako Kool-Aid-etik edan zuen”, dio Balakrishnan Rajagopal NBEko errelatoreak The Guardian-en. Goxoki bizigarri horren antzera, merkatua borborka ari zen garaiez mintzo da, thatcherismoa indartu eta politika sozialak ahuldu zirenekoaz. Bere ustez, higiezinen krisia sortu da “etxebizitza tratatu delako saldu eta erosi daitekeen beste edozein ondasun bezala”. Estatuak planifikatzeari utzi zion, pentsatuz merkatuak egingo zuela dena… “Baina merkatuek benetan euren burua baino ez dute zaintzen”, dio.  

Margaret Thatcherrek lelo pozoitsu bat asmatu zuen: herritarrek etxebizitza “erosteko” eskubidea zutela. Horrela, politika publikoen bidez kudeatzen zena eta oinarrizko eskubidea behar lukeena, finantza merkatuen eskuetan geratu zen. Bere atzetik joan ziren Europako gainerako ia herrialde guztiak. Lau hamarkada geroago, estatuek ezin dute etxebizitza duina bermatu herritar guztientzako, eta PVV, Vox edo Le Penen RN bezalako alderdiek migratzaileei egozten diete errua, errazagoa zaielako ezer ez duena jomugan jartzea, beraiekiko hain desberdinak ez diren elite neoliberalekin etsaitzea baino.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


Hezkuntza sistema propioa aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Ikamak deitutako ikasle greban

Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.


Ekologismoaren kontrako oldarraldia AEBetan: Greenpeace 660 milioi euro ordaintzera zigortua

Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.


2025-03-20 | Euskal Irratiak
Arrazismoaren kontrako giza-katea egingo dute Baionan larunbatean

Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]


2025-03-19 | June Fernández
Meloi saltzailea
Black lives matter

Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:

Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.

Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.

Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.

Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]


2025-03-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirien jana

2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]


Eguneraketa berriak daude