Mister Spanishen ehorzketa

Marfako (Texas, AEB) Blackwell mexikarrentzako eskola segregatuko jolastokia. 1954an patio horretan “mister spanish” ehortzi zuten sinbolikoki, haurrek gaztelaniaz hitz egin ez zezaten. Argazkia: Blackwell School Aliance
Marfako (Texas, AEB) Blackwell mexikarrentzako eskola segregatuko jolastokia. 1954an patio horretan “mister spanish” ehortzi zuten sinbolikoki, haurrek gaztelaniaz hitz egin ez zezaten. Argazkia: Blackwell School Aliance

Marfa (AEB), 1954. Texasko basamortuko herri horretako Blackwell lehen hezkuntzako eskolan haurrak zeremonia berezi batean parte hartzera behartu zituzten. Irakasleek paper zatiak banatu zizkieten eta bertan zera idazteko eskatu: “Ez dut espainieraz hitz egingo, ez eskolan, ezta atsedenaldian ere”. Paper zati guztiak kutxa batean sartu zituzten. Ondoren, ikasle guztiak prozesioan patiora irten ziren eta kutxa AEBetako banderaren ondoan egindako zulo batean sartu zuten. “The burial of Mister Spanish” deitu zioten ekintzari.

1954an bertan, AEBetako Auzitegi Gorenak irizpena eman zuen eskola publikoetan segregazioa ezartzen zuten legeak konstituzioaren kontrakoak zirela. Baina erabaki hura praktikara eramateko 11 urte behar izan ziren; 1965ean eskola berri bat eraiki zuten Marfan, eta Blackwell eskola segregatuko haurrak, mexikar jatorrikoak, herriko gainerako haurrekin batera ikasten hasi ziren bertan.

Eskolan afroamerikarrek jasaten zuten diskriminazioa legez aginduta zegoen arren, mexikar jatorriko ikasleekin ez zen gauza bera gertatzen; eskola barrutiek erabakitzen zuten haur latinoekin zer egin. Eta mugaz gertuko estatuetan, Kalifornian, Arizonan, New Mexikon edo Texasen, gehienek segregazioaren aldeko hautua egin zuten. “Mexikarren eskolak” zabaldu zituzten 1940ko hamarkadan; Texas estatuan soilik 120 herri eta hiritan ireki zituzten horrelakoak.

Gaztelaniaz hitz egiten tematzen zirenak zigortzen zituzten, baina gehienetan ez zen halakorik gertatzen, “asimilazioa” sotilagoa eta sakonagoa izaten baitzen. Jatetxeetan “Txakurrak eta mexikarrak debekatuta” zioten kartelak ohikoak ziren garaian, eskoletan txurien eta klase ertainaren baloreak sartu zizkieten, mexikar jatorriko haurrek omen zeukaten “ezgaitasun linguistikoa” zuzentzeko aitzakiaz.

Gaztelaniaz hitz egiten tematzen zirenak zigortzen zituzten, baina gehienetan ez zen halakorik gertatzen, “asimilazioa” sotilagoa eta sakonagoa izaten baitzen

Garai hartan Texasko eskola segregatu batean ikasi zuen Janie Martinezek bere esperientzia kontatu die berriki Texas-San Antonio unibertsitateko ikerlariei: “Ez nuen espainieraz hitz egin nahi, ez nuen mexikarrek bezala jantzi nahi”. Eskolan graduatu zenean diploman “Janie” idazteko eskatu zuen, “Juanita”-ren ordez. Gerora, seme-alabei ez zien gaztelania irakatsi eta gaur egun horrekin damututa dago.

Mexikar jatorriko beste guraso batzuek ez zuten damurik izan. Mexikoko mugatik hurbil “escuelita” delakoak sortu zituzten beren poltsiko mehetik nola edo hala finantzatuta. Formakuntza eta esperientzia zeukaten irakasleak Mexikotik ekartzen zituzten, haurrek kalitateko hezkuntza espainieraz ere jaso zezaten.

Baina hori ez zen nahikoa izan segregazioaren eta asimilazioaren ondorioak leuntzeko. Mexikarren eskoletan ikasitakoen belaunaldian %75 inguruk daki edo zekien espainieraz eta hiru belaunaldi geroago, haien oinordekoen %20k besterrik ez. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Homosexualen aurkako Bilboko auzitegia

Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]


Benetako ninjek ez dute misteriorik

Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]


Estatua perfumatuak

Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]


Egutegia zilarrezkoa ilargian

Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]


Boteretsuegia emakumea izateko

Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]


Tutankamon eta gero, Tutmosis II.a

Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean  Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]


Trumpek miresten badu...

AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.

Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]


Urruñako emakumeak, matxino eta biktima

Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Eguneraketa berriak daude