Donostiako hainbat auzo elkarte eta gizarte mugimenduk osatzen duten Donostia Defendatuz koordinadorak antolatuta, hiri eredu bizigarri baten aldeko manifestazioa egin dute igandean ehunka lagunek. 42 talde sozial eta auzo elkartek egin dute bat deialdiarekin, eta 12:00etan abiatu dira Easo plazatik, Donostia ez dago salgai zioen pankarta bat buru zutelarik.
Ordu bat eta hogei minutu inguruko manifestazioa izan da, eta Amara, Erdialdea, Gros eta Parte Zaharra zeharkatu ditu. Ibilbidean zehar, Auditz akular parkea, Etxebizitza eskubidea da, Manteo bai Culinary ez, Donostia bizitzeko ez negoziorako eta Herritarrak gora turismoa behera, bezalako oihuak entzun ahal izan dira, beste hainbaten artean. Goiz euritsua izan bada ere, jendeak ez du etxean geratu nahi izan, eta hainbat aldarrikapen egiteko aprobetxatu dute manifestazioa.
Koordinadoraren iritziz, Donostiako egungo hiri eredua “gutxiengo baten onurara bideratuta dago”, eta gehiengoaren bizi baldintzak “baztertuta geratzen dira sektore pribilegiatuenen mesedetan”. Salatu dutenez, “espekulazio, turismo eta luxuzko negozioen aldeko” udal gobernuaren erabakiak “bata bestearen atzetik” hartzen dira, “hiria turistifikazio prozesu basatian sartu, etxebizitza larrialdia areagotu, bizilagunak auzoetatik kanporatu, ondare arkitektoniko eta naturala suntsitu, berdeguneak murriztu, merkataritza txikia galdu eta hiriko sare soziokulturalari eragiten dion bitartean”.
Politika horien ondorioak “gero eta larriagoak” direla adierazi dute, eta “donostiar gehienek” jasaten dituztela gaur egun. Alde horretatik, salatu dute “donostiarren beharrekin zerikusirik ez duten” zenbait hirigintza proiektu “herritarren interes orokorrari eta ahotsari kasurik egin gabe ezartzen” ari direla. Besteak beste, honakoak aipatu dituzte: Basque Culinary Centerren bigarren eraikina eraikitzen hastea, “Manteo parkea suntsituta”; San Bartolome muinoan merkataritza zentroa egiteko proiektua; eraikin historiko eta enblematiko bereziak “babesik gabe uztea eta eraistea”; urratsik ez ematea Donostia eremu tentsionatu deklaratzeko, Etxebizitzaren Legean aurreikusitako moduan; funts putreak hiritik botatzeko neurririk ez hartzea; etxebizitza sustapen guztietan etxebizitza babestua sartzeko betebeharra “sistematikoki ez betetzea”; hotelen irekiera “neurriz kanpo sustatzea” eta udala Nobu hotelaren arau hausteen “konplize” izatea; Añorga Txikin “neurriz gaineko” 250 etxebizitzaren eraikuntza; Altzako Auditz-Akular inguruko muino eta ibarbide naturalak 3.000 etxebizitza baino gehiagotarako lurzoru urbanizagarri gisa mantentzea; alokairu turistikoko pisuen erregulazio “ez eraginkorra” eta metroko pasantearen proiektua eta horrek Dbusen izango duen “eragin negatiboa”.
Koordinadoraren ustez, arazo horiek ez dira puntualak, “hirian dugun arazo orokor eta endemiko baten ondorio eta adibide baizik”. Nabarmendu dutenez, aurrekontu publikoa eta udal erakundeak “interes ekonomiko partikularren alde” jartzen dira sistematikoki, eta salatu dute horrek erakusten duela “Donostia modu arriskutsu eta atzeraezinean saldu nahi dutela”.
Datozen deialdiak
Manifestazioari amaiera emateko, bi deialdi iragarri dituzte. Lehendabizikoa bihar, astelehena, izango da, Okendo Kultur Etxean. 19:00etan, Urdaibaiko Guggenheim berriari buruzko hitzaldia eskainiko du Eider Gotxik. Eta bigarrenik, hurrengo larunbatean (ekainak 1) Gladysen omenaldia egingo dute urteroko legez. 11:30ean, bizikleta martxa abiatuko dute Bulebarretik, eta 12:00etan izango da omenaldia, Gladys Enea parkeko sarreran.
Manifestazioaren argazki galeria ikusteko jo jatorrizko albistera hemen sakatuta.
Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.
Londrestik iritsi da ospe handiko arkitekto bat Galiziako herri txiki batera. David Chipperfield du izena, eraikinak mundu osotik zehar ditu, Berlin, Milan eta Shangaigo bulegoetatik lanean. Arkitektura elegantea, fina, Sir batek egindakoa. Istorioa Corrubedo herrixkan hasten... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Mediterraneoan tanta hotz batek eragindako triskantzak erakutsi digu gizakiak noraino sartu dezakeen hanka. Klima larrialdia sortzeaz gain, bere kalte humanoak eta ekonomikoak anplifikatu ditugu. Copernicusen datuen arabera, 400 kilometro koadrotik gora lur geruza... [+]
Ekintza zuzena burutu dute Donostiako Marrutxipin 600 pertsonatik gorak. Ategorrieta ondoan, Sorleku parkea egitea nahi duten lur-eremuaren inguruan buelta bat eman ostean, barrura sartu dira ordu erdi pasatxo iraun duen protestan. Duela hainbat urte, Donostiako Udalaren... [+]
Ugariak dira Dana denboraleak Valentzian eragin duen hondamendiaz egin diren irakurketak. Beste faktore batzuen artean, gizakiak naturari ebatsitako eremuez luze mintzo dira hedabideak, ibai eta itsaso ertzak hormigoiarekin betetzeak duen arriskua dela-eta. Hormigoiarekin... [+]
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.
Japonian auto (pribatu) bat izateko aparkaleku (pribatu) bat izatea derrigorrezkoa da. Neurria polemikoa iruditu dakiguke, hemengo araudiak (hemengo balore sistemak) autoaren gordailua publikoa den espazioak hartzea onartzen duelako. Hau da: arazoa publikotasunaren... [+]
Euskal Herriaren zatirik handiena klima zonalde epelean kokatuta egon arren, Arabako eta Nafarroako hegoaldean ez ezik, edonora hedatzen dira udako bero bolada latzak. Eta, dirudienez, klima aldaketarekin okerrera eginen du egoerak –edo egiten ari da, honezkero?–... [+]
Baionako Zitadelan egitekoak dituzten obrak salatu dituzte CADE ingurumen elkarteen batasunak, Bergeret-22 auzotarren kolektiboak eta Attaque elkarteak, prentsaurreko bidez. 1,5 hektarea oihan moztuko lituzkete; alta, Tokiko Hirigintza Planaren arabera eremu babestu gisa... [+]
Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan... [+]
Porlanezko patio txikiegiak batetik, errepidez eta autoz jositako eskola-inguruak bestetik, Bilbon ikastetxe askok jasaten duen panorama salatu eta esku hartzeko eskatuz udalera jo du hiriko guraso elkarte andanak, indarrak batuta: “Gurasoak jo eta su ari gara eskoletan... [+]
Iruñeko Txantrea auzoko kale-izendegian frankismoan errepresaliatuak izan ziren hamar emakume gogoratuko dituzte. Ekitaldia egin zuten atzo eta auzoaren hegoaldean dagoen plaza bat oroimen gune ere izendatu zuten. "Garrantzitsua da historian gertatutakoa gogoratzea;... [+]
Hiriak nola elikatu? Horra Egonarria saioan Eli Pagolak Audrey Hoc laborariari luzatu dion galdera. Hoc-ek, bere lagun Aimar Rodriguezekin batera, fruitu arbolak ekoizten ditu, Etxalarren baso jangarria dauka eta Biriatuko udalarekin elikadura burujabetzaren estrategia martxan... [+]
Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.