Rafah: 4.000 urteko hiriaren zatiketa

Seti I.a Egiptoko faraoiak kanpaina militarrak egin zituen Gazako zerrendan eta orduko inskripzio batean, Rafah herriaren izena idatziz jaso zuten lehenengoz.
Seti I.a Egiptoko faraoiak kanpaina militarrak egin zituen Gazako zerrendan eta orduko inskripzio batean, Rafah herriaren izena idatziz jaso zuten lehenengoz.

Egipto, K.a. 1303. Seti I.a faraoiak Gaza eta Siria inguruan egindako kanpaina militarren berri jaso zuten idazkun batean. Inskripzio horretan lehenengoz aipatu zen Robihwa herria. Egiptoarrek hala esaten zioten, asiriarrek Rafihu, greziarrek eta erromatarrek Raphia eta arabiarrek, aldiz, Rafah deitu zioten.

Gazako zerrendaren hegoaldean, Sinaiko basamortuaren sarreran, kostalde mediterraneoan, interes handiko kokapena zeukan Rafahk. Tokiko merkataritza eta nabigazio gune garrantzitsua izateaz gain, gatazken eszenatoki ere izan zen.

Rafahko gudu garrantsitsuenetakoa K.a. 217 urte inguruan izan zen; Egiptoko errege Ptolomeo IV.ak Antioko III.a Siriako enperadorea mendean hartu zuen orduan. 120.000 soldadutik gora eta ia 200 elefante borrokatu ziren gudu zelaian eta, horrenbestez, Antzinaro klasikoko gudurik handienen artean dago. Bakea sinatzeko sisiar enperadore garaituaren alaba Kleopatra Sira garailearen semearekin, Ptolomeo V.arekin ezkondu zuten. Ezkontza Rafahn bertan egin zuten.

Gazako zerrendaren hegoaldean, Sinaiko basamortuaren sarreran, kostalde mediterraneoan, interes handiko kokapena zeukan Rafahk

Gurutzaden garaian, XII. mendean, hiria guztiz suntsitu zuten eta bizirik irten zirenak ihes egitera behartu zituzten. Otomandarrek eremua kontrolpean hartu zutenean Rafahk ez zuen iraganeko distira berehala berreskuratuko. Otomandarrentzat basamortuaren ateetan zegoen posta geltoki soila izan zen.

Garrantzia galdu arren, hurrengo mendeetan gudu zelai odoltsua izango zen Rafah behin baino gehiagotan. Esaterako, Napoleon Bonaparteren ejertzitoak XVIII. mendearen amaieran suntsitu zuen, Egipto eta Siria konkistatzeko kanpainan.

Sionistak eta zatiketak

XX. mende hasieran hainbat erakunde sionistek inguruan lurrak lortzeko saiakera egin zuten, juduek birpopula zitzaten, baina otomandarrek planari uko egin zioten. Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren, Otomandar Inperioa desagertu eta Rafah britainiarren kontrolpean zegoenean, sionistak berriro saiatu ziren horretan, baina britainiarrek ere ez zuten ekimena onartu.

Bigarren Mundu Gerran britainiarren base militarra izan zen Rafah eta horrek lan bila zebiltzan musulman asko erakarri zituen Palestinako beste hirietatik. Baina 1948an Israelgo estatua sortu zenean, hiria egun duen izaera hartzen joan zen; zehazki, 1949an ireki zuten Rafahko errefuxiatu eremua. Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren (UNRWA) arabera, sortu berritan Rafah “Gazako zerrendako errefuxiatu eremu handiena eta populatuena zen”.

Bigarren Mundu Gerran britainiarren base militarra izan zen Rafah eta horrek lan bila zebiltzan musulman asko erakarri zituen Palestinako beste hirietatik. Baina 1948an Israelgo estatua sortu zenean, hiria egun duen izaera hartzen joan zen

Egiptoarren kontrolpean egon zen hiria 1967a arte. Sei Eguneko Gerran israeldarrek Sinaiko penintsula eta Gazako zerrenda osoa okupatu zuten, Rafah barne. Egiptoarrek Sinai berreskuratzea lortuko zuten 1982an. Baina bost urte lehenago, 1977ko Camp Davideko bake akordioetan ez zuten Rafah berreskuratu, ez osorik behintzat. Camp Daviden marraztutako Egipto eta Israelen arteko muga hiriaren gainetik pasatzen zen. Hesi batek bitan zatitu zuen hiria. “Erdibitutako etxeetan bizi direnek zer jurisdikziotan bizi nahi duten erabaki beharko dute” idatzi zuen orduan Janet Hawley kazetari australiarrak, “eta etxeko atea aukeratutako aldean zabaldu beharko dute”. Ehunka familia zatitu zituen hesia zabalduz joan zen, Philadelphi korridorea izeneko lerro desmilitarizatua sortuz.

Azken hamarkadan Egiptoko agintariek hesiaren inguruak despopulatu eta milaka eraikin bota dituzte, Egiptoar aldean korridorea zabalduta. Hesiaz bestalde, aldiz, azken hilabeteetan, Rafahko populazioa izugarri hazi da; UNRWAren arabera, Israelen azken erasoak baino lehen 280.000 palestinar bizi ziren hirian, milioi eta erdi inguru pilatzen dira orain. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Muga-zergek depresioa areagotzen dute

Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.

Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]


Erromatar gorpuak Vienaren zimendu

Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela. 

Gorpuak edozein... [+]


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Homosexualen aurkako Bilboko auzitegia

Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]


Estatua perfumatuak

Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]


Benetako ninjek ez dute misteriorik

Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]


Egutegia zilarrezkoa ilargian

Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]


Boteretsuegia emakumea izateko

Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]


Tutankamon eta gero, Tutmosis II.a

Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean  Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]


Trumpek miresten badu...

AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.

Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]


Urruñako emakumeak, matxino eta biktima

Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude