Titularra beste bat izan zitekeen: “Ez gaitzatela nahastu”, unibertsitatean kanpatzeagatik esaten digutenean Hamas babesten dugula, terroristak, antisemitak edo bortitzak garela leporatzen digutenean, unibertsitatetik kolpeka atera gaituzten arren. Aktibismoa kriminalizatzea da jendea desmobilizatzeko sistemak gehien erabiltzen duen jokamoldeetako bat.
Ez gaitzatela nahastu... Israel estatu demokratiko gisa homologatzen dutenean. Izan ere, bateragarria al da demokrazia genozidioarekin? Ez da gerra, sarraskia da. Eta ez da orain jaio krudeltasun sistemiko hau, hainbat hamarkadaz ari da luzatzen sarraskia.
Ez gaitzatela nahastu... esanez ez dela okupazioa. Palestinako demografia esponentzialki aldarazi zuten, “agindutako lurra” deitzen zioten lekura milaka juduk migratu izanak, eta aldi berean, milaka palestinar beren lurraldetik bortxaz kanporatu izanak.
Mundu osoko juduak erakartzeko Mugimendu Sionistak erabiltzen duen leloa ez da egia: “Jenderik gabeko lurra, lurrik gabeko herriarentzat”. Beraiek masiboki iritsi aurretik batez ere arabiar-palestinarrak bizi ziren.
Lurraldearen okupazio progresiboak, lurren desjabetzeak, etengabeko desplazamenduak eta kolonia berriak Palestina zatikatzen doaz. Elkarrengandik deskonektatutako lur-eremu txikiak, uharte modukoak, sortzen ari dira, hesiz edo harresiz isolatuak. Eta lurrik gabe, Palestinarik ez da existitzen.
Ez gaitzatela nahastu... esaten dutenean Israelek defendatzeko eskubidea duela. Norengandik baina? Lur horretan bizi direnengandik? Erailtzen ari diren milaka eta milaka palestinarrengandik? Mutilatzen ari diren gazatarrengandik? Gosez hiltzen ari zaren horiengandik defendatzeko eskubidea daukazula diozu?
Frantzia okupatu zuten naziek ba al zuten beren burua defendatzeko eskubidea? Norengandik baina? Okupazioari aurre egin zion erresistentziarengandik? Maki palestinarrengandik? Herrialde bat okupatzen baduzu bertako biztanleei izua gorputzean sartuta, zaila da pentsatzea ez dela erresistentziarik antolatuko. Naturaz kontrakoa litzateke aurkakoa.
Palestinaren aurkako sarraskia izateaz gain, mundua beste era batez eraikitzeko gogoen aurkako gerra ere bada
Ez gaitzatela nahastu... Holokaustoarekin, gu antisemitak garela esanda. Israelek Holokaustoaren memoria erabiltzen du bere burua biktimizatzeko. Holokaustoaren biktimak ohoratzen ditugu, eta horrexegatik ez dugu ulertzen nola hori pairatu zuen herri batek “gasifika” dezakeen beste bat bonbak jaurtita eta gosetea eraginez.
Ez gara antisemitak, ez gaude judu herriaren aurka, supremazismo sionistaren aurka gaude; eta aldi berean, genozidioaren aurka publikoki kokatu diren juduak miresten ditugu.
Ez gaitzatela nahastu... Israelen indar infinituarekin. Bere indar militarra askoz txikiagoa da herri palestinarraren koherentzia eta erresistentziaren iraunkortasuna baino.
Palestinaren aurkako sarraskia izateaz gain, mundua beste era batez eraikitzeko gogoen aurkako gerra ere bada. Hegoalde globala altxatzen ari da. Eremu horretan aginteari eusteko AEBek Israel behar dute. Europa genozidioaren txotxongiloa eta NBEren adierazpenak paper bustia besterik ez dira, ezerezean geratzen direnak.
Ez gaitzatela nahastu... esanez ezin dela ezer egin. Israelen hiltzeko makinak ez luke funtzionatuko oso ongi eraikitako aliantza diplomatiko, komertzial, finantzario eta asoziatiborik gabe. Gure egin beharra da, planetako txoko guztietatik aliantza horiek ahultzea. Soilik boikotaren bitartez eta sionismoarekin kolaborazio eta lotura oro etenda lortuko ditugu beren bortizkeria geldiaraztea eta geure burua berriz gizaki gisa ikustea.
Ez gaitzatela nahastu. Gazako blokeoa hautsi nahi dugu. Genozidioa geldiarazi nahi dugu. Baina, batez ere, Palestina herri librea izatea nahi dugu beste edozein herrialde bezala.
Asteartean menia apurtu zuenetik gutxienez 650 palestinar hil dituzte sionistek, Al Jazeeraren arabera. Netanyhauren gobernuak Shin Bet zerbitzu sekretuetako buru Ronen Bar kaleratzeko erabakia hartu du, baina Auzitegi Gorenak kaleratzea geldiarazi du.
Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]
Palestinarekin Elkartasuna plataformak osteguna, ostiral eta larunbatean eginen ditu protestak, Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean. Gernika-Palestina-k ere manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako Donostian. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak... [+]
500 palestinar hil ditu Israelek, horietatik 130 baino gehiago adin txikikoak, su etena apurtu eta bigarren egunean. “Hasiera baino ez” dela ohartarazi du Netanyahuk.
Israelek eraso masiboak abiarazi ditu berriro ere Gaza osoan: Khan Younis eta Rafan Gaza hegoaldean, Gaza Hirian iparraldean eta eta Deir el-Balah-n erdialdean. "Familiak seme-alaben gorpuzkiak eskuetan zituztela iristen ziren ospitalera", adierazi du lekuko batek.
Israelek Gazarako su-etenaren urraketa ugari egin ditu urtarrilaz geroztik: zerrendako palestinarrak oinarrizko laguntzarik jaso gabe egon dira ia astebetez, eta Netanyahuk azken egunetan mehatxu egin ondoren, argindarrik gabe utzi ditu orain. Dohan ordezkari estatubatuarrekin... [+]
Asteburua baino lehen lau gatiburen gorpuak itzuliko ditu Hamasek. Horrela, Gazarako su-etenaren lehen faserako adostutako preso truke guztiak gauzatuko dituzte Israelek eta talde palestinarrak.
Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]
Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]
Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]
Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]
Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]
Yala Nafarroak bat egiten du Israelek nazioarteko zuzenbidea sistematikoki urratzen duela salatzeko mundu osoan zehar egiten ari diren mobilizazioekin, eta iragarri dute mobilizazioei eutsiko dietela Mendebaldeko gobernuek Israelgo erregimenarekin duten konplizitatearekin amaitu... [+]
Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]