Mila esker, euskara, gure gaitzaren sintomak erakusteagatik. Izan ere, hemen arazorik ez dugula emanen luke, zuregatik ez balitz, menderakuntzarik ez dagoela, posible dela garrantzizko ezer gertatuko ez balitzaigu bezala bizitzea. Tira, nahiko genuke hori ameskeria fantasiosoa ez izatea, baina hala ez denez, bizi dugun normaltasun susmagarri hau astintzera etorri ohi zaigu euskara. Gauzak ez doazela ongi, erabilera beheraka doala, ez dakit zein epai edo neurri bidegabe hartu dutela. Eta hara non arazo bat dugula ohartzen garen, bere horretan dirauela euskararen arazoak, eta horrelakorik nola gertatu ahal den galdetzen diogu geure buruari; zergatik ote, zer kalkulatu genuen gaizki, edo zerk huts egin duen kontrolpean genuela uste genuen gure estrategian.
Euskarak azaleratzen ditu euskaldunok daukagun gaitzaren sintomak, hizkuntza delako herri gisa dugun berezitasun ikusgarriena. Eta eskerrak, sintomek bakarrik ekarri ahal dutelako salbabidea barnean eritasuna dugularik, horien bitartez baizik ez baita jakiten ahal zerbait ez doala ongi, botika eraginkorra bilatu eta sendabide egokian jartzeko.
Horretarako, baina, diagnostiko egokia egin behar izaten da. Buruko min baten kasuan, esaterako, mina zerk eragiten duen jakin beharra dago, migraina episodioa den, ala burmuineko tumore baten ondorio, botika ezberdinak behar direlako gauza bat izan ala bestea, eta tumore bat ezin delako migraina balitz bezala tratatu. Esango nuke horretan ez gabiltzala ongi, zeren eta nola harritu gaitezke bestela herri menderatu baten hizkuntzaren mendekotasun egoeragatik? Zergatik zaigu harrigarria, herri zapaldu batean hizkuntza zapaldua delako albistea?
Euskararentzat duintasuna nahi badugu, jar gaitezen herriaren askapenerako beharrezkoa den politika gorenaren bidean
Horrekin harritzeak eta asaldatzeak erakusten du euskaldunon kokaleku politikoa nolakoa den: gure egoeran euskararen egoera ona izan daitekeela sinesterainokoa bezain inozoa, edo gure arazoaren iturburua halako epaileren erabaki bidegabea edota ez dakit zein dekretu edo legeren urraketa dela uste izateraino bezain eskasa.
Noski, egia da ongi-edo bizi gintezkeela, bai, baina halako ghetto-bizimodu prekarioan, beharko genukeen anbizio politiko gorenik gabeko jarreran instalatuta, amore emanda. Bada, ados, konforma gaitezen otapur horiekin, horien kantitatea baizik borrokatzen ez dugula, baina ez dezazuela eskatu gero herri libreen hizkuntzek bakarrik izan dezaketen osasuna eta bizitza kalitatea geurearentzat ere, oso espektakulu negargarria ematen dugulako herri independente izan gabe halakoek dituzten pribilegioak nahi eta exijitzen ditugunean.
Euskararentzat duintasuna nahi badugu, jar gaitezen herriaren askapenerako beharrezkoa den politika gorenaren bidean, hizkuntzak eragiten digun kezka bakoitza independentziarako energia dosi bilakatzen. Euskararen sintomak Espainiak eta Frantziak gure herriaren kontra ezarria duten egiturazko zapalkuntzak eragindakoak izanik, zapalkuntza hori gainetik kentzea delako euskararen biziraupena berma dezakeen botika bakarra, herriaren biziraupenerako ere bide bakarra den neurri berean.
Bestelakoak, heriotza bitarteko botika paliatiboen bide antzu besterik ez dira, eta hori hala dela aitortzea beharko luke euskararen (eta Euskal Herriaren) aldeko erakunde politikoen lehen eginkizuna, zapalkuntza hori seinalatuta, eta hortik askatzeko estrategia eraginkor eta sinesgarriak proposatuta. Baina batere horrela egiten ez denez, herriari dagokio orduan horren salaketa egitea, eta beste bide batzuetatik ekitea gure arazoari.
Oso arduragabeak gara, eta garesti ordaintzen ari gara, oso garesti.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]