Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko Jaurlaritzaren menpeko den Kulturaren Euskal Kontseiluko kide izandakoa. Maiatzaren Lehenaren atarian jakinarazi zuten CEOEn sartu dela langileak baldintza prekarioetan jardutera kondenatzen dituen enpresa, hainbatetan salatu denez.
Datu gehiago. Last Tourrek urtean 100 milioi euroko fakturazioa egiten du –Bizkaian fakturatzen du, eta bat baino gehiago asetuko du horrek–. BBK Live, Azkena Rock, BIME, Santaspascuas, BilboRock eta beste hainbat festibal eta ekintzatzar antolatzen ditu, Bilbon jatetxe bat eta mila metro karratuko areto bat dauzka, Oso Polita disko-zigilua, Liburuak deituriko editoriala... eta izen arrotz batzuen pean egiten dituen beste hainbat negozio ere bai. Euskaraz, lau tanta. Eta erdizka: “Sarrerak emen erosi” ikusi diogun azkena.
Espekulatzaile handia da Last Tour, eta ez du bakarrik jarduten, ez da pribatu-pribatua; makrofestibalen eredu hori bultzatzen duten gobernuen eta instituzioen erabateko babesa du: milaka eta milaka euro urtean, baliabideak erraztu eta promozioan lagundu. Ez da inolako txikikeria.
Last Tourrek milaka eta milaka euro jasotzen ditu erakundeetatik
Interesgarria da J Martina taldekoei Iñigo Astizek Berria-n egin dien elkarrizketa –titularrera ekarritako esaldia, hain justu, industria musikalari zuzentzen zaion beraien kantu batetik ateratakoa da–. Honela dio Kattalin Barcenak elkarrizketan: “Zirkuitu altenatibo guztiak izorratzen ari dira [Last Tourrekoak]. Jendea esplotatzen dabiltza. Industria guztiz ustel bat ari dira lurreratzen Euskal Herrian. Dena monopolizatzen ari dira, bai musikariak eta bai zirkuituak. Benetan da munstro bat”. Eta honela segitzen du: “Guk bakarrik ezin diogu horri aurre egin. Hautu pertsonaletan geratzea ez da nahikoa, eta guk, J Martinak, esatea ez dugula BBK Liven joko, ondo dago, eta eskatu digute eta ez dugu jo, baina, horretaz aparte, ezin dugu ezezko posizio hutsean geratu. Horregatik, gure hautua da zirkuitu berriak potentzialki sortzea”.
Badira bi bide irekitzen direnak, eta ez zertan kontrajarriak. Bata, eta konfrontazioa eragingo lukeena, eredu esplotatzaileko makrofestibaletan parte hartzen duten musikariak seinalatzea –Urzelaik eta Cruzek emandako hitzaldi batean publiko artetik atera zen galdera/ideia da–. Eta bestea, Barcenaren hitzei segika, beste antolakuntza eredu baterako hautua egitea. Krisi orok zabaltzen du gogoetarako parada.
Argazki horrekin, horrela da hondamendia iragartzen. Eta, premiaz, hausnarketa bizkortzea besterik ez da tokatzen.
Boga Boga festibala antolatu dute Donostian, eta jaialdiaren bezperatan, EHUko Uda Ikastaroen barnean, bi eguneko jardunaldiak egin dituzte Dabadaba aretoan, Egia auzoan. Hainbat musikari ez ezik, zenbait makrofestibalen antolatzaileak bertaratu dira hizlari gisa, baita... [+]
Ostegunetik aitzina egingo da festibala Bilbon, Kobetamendin. Behin baino gehiagotan salatu da bertako langileek baldintza negargarrietan egiten dutela lan, eta ostegunerako protesta deitu du Laneko Autodefentsa Sareak, 19:00etan, EiTBren egoitzaren aurrean. Langileentzako gida... [+]
Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]
Last Tour enpresa eta Gasteizko Udala seinalatu ditu erantzule gisa, azken horrek "langileon prekaritatea finantzatzen eta legitimatzen" duela nabarmenduta. Azkena Rocken aritu diren hainbat langileren lekukotzak bildu ditu LASek.
Nando Cruz (Bartzelona, 1968) kultur kazetaria da, musikan eta musika jaialdietan espezializatua, eta kultur ekintza alternatiboen kronikagile nabarmendua. Aurten, Macrofestivales. El agujero negro de la música (Makrofestibalak. Musikaren zulo beltza) liburua kaleratu du;... [+]
Kontrakultura zenaren espirituarekin sortu ziren makrofestibalak, horixe zuen ardatz Woodstock-en fenomenoak, eta zorionez oraindik ere badira antitesiak, baina gehienak kapitalismoaren adierazpen gorena bihurtu dira: kontsumo masiboa sustatzen dute, merkatua maneiatu,... [+]
Tsunami Xixón jaialdiko antolatzaileak udal gobernuko festa departamentuarekin bildu dira, zeinean Voxek agintzen duen. Eztabaida piztu da, eta bi musika taldek uko egin diote festibalean parte hartzeari.
Txiza egiten digute eta zirimiria dela diote. Izan ere, Bilbao BBK Live ezin da bere horretan ulertu. Pakete berean doaz Mediateka BBK, BBK Kuna, BBK Sala, BBkatea Arte Ederren Museoan, Bilbao Bizkaia Pride, BBK Klima, BBK Ja! Bilbao Saria, BBK gutun zuria Bilbao Saria eta... [+]