Ostiral goizean sare sozialetan zabaldutako bideo batean ikus daiteke nola pertsona bat eztabaidan ari den udaltzain eta ertzain talde batekin. Une batean, ertzainetako batek zartako indartsu batekin lurrera bota du, eta ondoren, lurrean utzita joan dira. Bideoa Irungo San Migel auzoan grabatua da, ARGIAk baieztatu duenez. Ertzaintzarekin hitz egin du ARGIAk.
Ostiral goizean zabaldutako bideo batean ikus daiteke ertzain batek pertsona bati nola egiten dion eraso. Inor grabatzen ari zela ohartu gabe emandako kolpe gogor batekin lurrera bota du herritarra, "isil zaitez behingoz!" oihu egiten dion bitartean, gaztelaniaz ("¡Cállate ya, coño!"). Naizek informatu duenez udaleko iturriak aipatuz, bideoa "duela zenbait hilabetekoa" da.
Segundo gutxian, bertan zeuden hamar bat udaltzain eta ertzainek alde egin dute autoetan; pertsona hori lurrean botata utzi dute.
ARGIA harremanetan jarri da Irungo Ertzaintzaren bulegoarekin eta adierazi diote ez dutela adierazpenik egingo, bideoa aztertzen ari direlako. "Ez dakigu bideoa ez noizkoa den ez zer gertatu den, beraz, ez dugu adierazpenik egingo gauzak argitu arte", adierazi diote.
Irungo Udaltzaingoarekin ere harremanetan jarri gara eta ez dute adierazpenik egin.
Nazioarteko Human Rights Fundation-ek adierazi du gertaerak EAEko fiskaltzan salatzea aztertzen ari dela.
Ba al dakigu gertaera horien data eta kokapena? Ba al dakigu barne-eginbiderik ireki den edo gaur egun ikerketa judizialik dagoen? Gertakari horiek Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Fiskaltzari jakinaraztea baloratzen ari gara.
— International Human Rights Foundation (@IHRF_English) May 10, 2024
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.
Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko... [+]
Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.
2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.
Gutxienez hamabi poliziak inguratu zuten gaztea. Erail zuen agenteak esan du gainera joan zitzaiola agerraldia izan zuen gaztea, baina bertsio hori gezurtatu du lekuko batek. 2020an izan zen hilketa, eta orain ari dira epaiketa egiten.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak orain arteko bertsioari eutsi dio. Bestalde, esan du Amaya Zabartek, martxoan PSGren kontrako futbol partiduan Anoetan larri zauritutako Realeko zaleak, ez zuela bere deklarazioan aipatu ertzain batek ostikoa jo zionik.
Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]
1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.
Duela bi urte, Marokotik Melillara igaro nahian ari ziren ehunka pertsonari eraso egin zieten polizia-indarrek, eta gutxienez 70 lagun erail zituzten, nahiz eta kopuru zehatza ez dagoen argi. Gertakarien inguruko ikerketa amaitutzat jo dute Marokon, iritzita ez dagoela... [+]
2021ean Pablo Hasel rap musikariaren atxiloketaren aurka Bartzelonan egon zen manifestazioetako batean parte hartu zuen neskak eta begia galdu zuen mossoek jaurtitako foam bala baten ondorioz. Epailearen ustez, neskak “ondorioak bereganatu beharko lituzke”, istiluak... [+]