Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost gutxi. Bost minutu honezkero aspaldi biluztuko zen umea janzteko. Logelara abiatu naiz, “jantzi egingo gara, pitxin”, eta pitxin zegoen pijamaren hanka bat erantzita, bestea jantzita zapatila eta guzti, goiko aldea buff baten moduan lepoaren bueltan, gelan zehar lasterka, argia itzalita, linternarekin sabaian marrazkiak imajinatuz eta argiztatuz. Ez ziren bost minutu izango.
Lehenengo kaxan huts egin dugu, txiki, etxetik atera baino lehen: jaiki eta zure irudimen une oparoenak ordutegi eta pauta arrotzetara makurtu beharra da lehenengoa. Jaiki, gosaldu, garbitu, jantzi, abiatu. Eta errieta egin behar dizut (ni naiz zure lehen kartzeleroa), obeditzen ikas dezazun, lehenbailehen, ate joka hasten direlako bestela irakaslea, berritzegunea, pediatra, eta inguruko (polizia) guztiak. Eta aberatsak bagina, edo hezkuntza pribaturako joera handiagoa bagenu, baliteke ratioak beste batzuk izatea, eta arazoak ere bai, baliteke kaxa zabalagoa izatea. Baina hogeita hiruko gela batean zaude, eta geldi egon behar duzu. Zure irudimen une oparoenak geldi egotera makurtu behar dituzu, geldi egoteko kontzentratzen. Eta jangelan, ikasgelan bezala, abiadura ezarrita dago, menua ere bai, dena jan behar duzula ere bai, eta janariaz berriketa gutxi, ipuinak gutxiago. Arratsaldea ere kaxaz kaxa pasako ditugu. Horretarako prestatzen ari zara bulego (koloretsu) itxurako leku horietan guztietan. Kaxaren neurrien barruan bizitzeko.
Kaxetako zirrikituetatik begiratzen irakatsi beharko diot momentuz, irteteko gehiegizko gogorik piztu gabe. Ez dakit. Nolabait irakatsi beharko dizut kaxetara kondenatuta gaudela momentuz, baina iritsiko dela eguna gaitasuna edukiko duena kuleroen ordez maitale baten Spidermanen kaltzontziloak eramateko, inor enteratu beharrik gabe. Eta, batzuetan, baita galtzak jaisteko ere. Zainduko duen polizia kopuruaren arabera.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]