Ekonomiaren adjektibo guztiak

  • 10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den azaltzeaz gain, halako proiektu bat sortzeko gakoak ematen dituena.Beste liburuxkak eduki teoriko sakonagoa du eta ekonomiaz jarduten da mamitik.

Argazkia: Olatukoop
Argazkia: Olatukoop

Ekonomia eraldatzailea(k) izenburua daraman lana prestatu du Oscar García Talaios kooperatibako kideak. Lurralde ekonomian doktoratua eta Andaluziako kooperatibagintzan aritutakoa, Garcíaren berri jakin nahi duenak ARGIAren 2.594 zenbakian egin genion elkarrizketa irakur dezake. Ekonomia eraldatzailean ahotik ahora erabiltzen diren baina sarritan ulertzea zail egiten den kontzeptuen marko teoriko bat proposatzen du ekonomialariak Ekonomia eraldatzailea(k) liburuan, eta horren xehetasun batzuk aurreratuko ditugu segidan.

Kapitalismoa > Lehen atalean ekonomia-nozio oinarrizkoenak definitzen ditu egileak, kapitalismotik hasita. Ekonomia mota horretan "natura, ia gauza guztiak bezala, norbaiten jabetza pribatu eta esklusiboko merkantzia bihurtzen da. Horrela, ekonomia kapitalistak lortu du bere agente hegemonikoak, kapitalak, existitzeko gaitasuna izatea".

Izeberga > Baina, existentzia hori beste oinarri batzuen gainean dago eraikia. Hain justu, ekofeminismoak  ikuspegi "argigarri" bat eman du horren inguruan, bere esanetan "bizitzari eusten dioten katebegi" batzuek osatzen baitute ekonomia: azpialdean daude natura, zaintza eta komunitatea, eta horiei esker ez dira hondoratzen Estatua eta merkatu kapitalistaren espazioak. "Izebergaren ekonomia" deitzen zaio horri.

Irabaziak vs. bizitza > Helburuak ere oso desberdinak dituzte batzuek eta besteek. "Ekonomia kapitalistan funtsezko helburua irabazia edo irabazien/kapitalaren metaketa da. Aldiz, ekonomia eraldatzaileen helburua bizitza mantentzea eta aberastea da".

Lana > Sistema kapitalistak "lana" kontzeptua "enplegura" edo besteren konturako soldatapeko lanera murriztu du. Baina hori ez zuen berehala eta modu baketsuan egin: "Jendeak ez zuen arazorik gabe onartu eskulan bihurtzean ekarri zien diziplina, kontrola eta menpekotasuna. Milaka pertsona eraili zituzten Europako herrialdeetan eta kolonietan, eta emakume asko bortxatu eta erail zituzten 'sorgin-ehizan' menpeko lanaren diziplina ezartzeko", dio Garciak, Silvia Federiciren ikerketak aipatuta. 2020an pandemiarekin oso agerian geratu zen bizitzarako funtsezkoak diren lanak "subalternitate baldintzetan" egindakoak direla, preseski.

"Jendeak ez zuen arazorik gabe onartu eskulan bihurtzean ekarri zien diziplina, kontrola eta menpekotasuna. Milaka pertsona eraili zituzten Europako herrialdeetan eta kolonietan, eta emakume asko bortxatu eta erail zituzten 'sorgin-ehizan' menpeko lanaren diziplina ezartzeko"

Komuna eta pribatua > Lurraren pribatizazioa da egungo sistemaren jatorrian dagoena, edo beste modu batera esanda, "naturaren erabilera kolektiboaren abolizioa". Itxiturekin edo Ingalaterran enclosure hitzarekin sinbolizatu zen ideiari aurre egiten "komuna" dago. Hasiera batean lur, baso eta larre kolektiboei zeritzaien, baina gaur egun kapitalismoaren pribatizazio, merkantilizazio eta "bestelako harrapaketen jomuga bihur daitekeen guztia hartzen du barnean".

Adjektiborik gabe >  Liburuaren bigarren atalak aztergai ditu ekonomia sozial edo gizarte-ekonomia mota desberdinak. Zenbat ekonomia, hainbeste adjektibo: gizarte ekonomia kapitalista, ekonomia kolaboratiboa, ekonomia komunitarioak, herri-ekonomia, ekonomia solidarioa, ekonomia eraldatzailea... Baina diferentziak handiak dira paradigmaren arabera: batzuek pertsonen premiak asetzea dute helburu, besteek gizartea eraldatzea. Eta hemen, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen definizio bat botatzen ausartzen da García: "Bizitza mantentzea eta hobetzea helburu bakarra izango duen sistema sozioekonomiko alternatibo baterantz jo nahi duten ekimenen multzoa; horrek eta ez bestek izan beharko luke-eta ekonomiaren (adjektiborik gabe) jomuga".

Burujabetza > Lurralde garapenaren gaia jorratzen du egileak hirugarren eta azken atalean;  burujabetzari buruzko ideia batzuk dakartza, tokiko demokraziari lotuak. Bere esanetan, burujabetza ekonomiko orokorrera iristeko, beharrezkoa da "lurralde jakin batean modu kolektiboan lorturiko burujabetza, edo 'lurralde burujabetza ekonomikoa' izatea". Hala, "burujabetzarik gabe, behetik ezinezkoa izango da kapitalak goitik ezarritako esparruari eta politikei aurre egitea".

Kontzeptu eta kontzeptu artean, esperientzia praktikoak eta historikoak ere gogorarazten ditu Garcíak bere lanean, printzipio kooperatibo gisa baliagarriak izan daitezkeelakoan. Esaterako, Pirinioetako Zuzenbidea forma juridikoa, batzarreak, auzolanak eta herri-lurrak oinarri zituena; edo Andaluziako jornalari klasearen balioak, lan onaren aurrean konplitzea, eta desjabetuen batasuna eta lurren banaketa barnebiltzen dituztenak.

[*Artikulu hau, Olatukoop: hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde erreportajearen batera argitaratu da]


Azkenak
2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Erromatar gorpuak Vienaren zimendu

Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela. 

Gorpuak edozein... [+]


AEB-en muga-zergak
Inperialismoa da, ergela!

Bandera amerikanoz inguratuta, muga-zergen oldarraldi berria iragarri zion munduari Donald Trumpek apirilaren 2an. Geroztik hamaika astindu jasan dituzte burtsek eta nazioarteko merkataritzak. Baina hau ez da zoro baten boxeorako ringa bakarrik: AEBetako politikan hamarkada... [+]


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


Muga-zergek depresioa areagotzen dute

Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.

Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


“Gu beti irabaztera ateratzen gara, emakumeen nahiz gizonen aurka jokatu”

Irungo Landetxa auzoko pala txapelketa mistoan, hogei bikotetik bakarra da emakumeek osatua, 40 lagunetik bi baino ez dira emakumeak: Idoia Karrera eta Loiola Zuazu. Lehiaz, txapelketa misto eta ez mistoen arteko aldeez eta joko-mailaz mintzatu gara haiekin. "Emakumeok... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Eguneraketa berriak daude