Etiopia, Somalia eta Kenyako hainbat eskualdetan ia hiru urtez euririk gabe egon ondoren, azkenaldian urpetuak izan dira. Sasoi kontrasteak ohikoak izanik ere eskualde hartan, klima aldaketarekin larritzen dira, eta euriak hobeki baliatzeko hainbat tokiko ekimen garatzen ari dira bertako laborari eta ingeniariak, laborantza eta bideak elkarrekin erresilienteagoak bihurtzeko. Hainbat krisiri aurre egin beharrez, baldintza bereziki prekariotan ari dira, baina lehen emaitzak poztekoak dira etorkizunari begira.
Aspaldidanik erran ziguten klimatologoek: atmosfera berotu ahala, gero eta muturrekoagoak izanen dira euriak, hau da, mutur batean lehorte gogorrago eta luzeagoak, eta bertzean eurite eta uholde handiagoak. Hain zuzen, hala gertatu zaie azken urteotan Ekialdeko Afrikakoei. 2020an Etiopian, Somalian eta Kenyan oti inbasio historikoa pairatuz gero, lehortea hasi zen. Satelite datuak ditugunetik, eskualdean inoiz izandako lehorte gogorrena izan da eta 2023 arte iraun du, milioika pertsonari gosea pairaraziz. Iaz, ARGIAren 2.825 aleko Ozeanoak inoiz baino beroago ditugula, egoera ezezagunetara eraman gaitzake El Niño fenomenoak erreportajean erraten genuen El Niño fenomenoak eurite handiak Ekialdeko Afrikara ekarri zitzakeela, eta hori litzatekeela beharbada fenomeno horren eragin positibo bakarra, 2020ko urritik zirauen lehortea arintzea, alegia. Euriteak bai gertatu dira, baina lehortea arindu baino gehiago egin dute: 2023ko azaroan uholde handiak izan dira Somalia eta Etiopiako hainbat eskualdetan eta aurtengo apirilean Kenyan eta berriro Etiopian, ehundaka mila pertsona kaltetuz, tokian tokiko uztak lokazpetuz –beraz jadanik larria zen egoera humanitarioa gehiago okertuz–, eta hainbat azpiegitura andeatuz. Azpiegitura horietarik bideak izan dira kaltetuenak, bereziki bide gehienak asfaltatu gabe direlako. Jatekorik gelditzen ez zaien eta laguntza humanitarioaren zain direnentzat, bide ibilgarriak izatea hil ala biziko kontua da. Kenya hegoaldeko Makueni eskualdean bide ingeniaria den Michael Malukik eufemismoz laburbiltzen du egoera: bideak eta euriak elkar gurutzatzen dutenean, arazoak datoz. Batetik, urak bideak higatzen dituelako, edota ibilgailuak hikatzeko moduko lokatza sortzen duelako. Baina, alderantziz ere, bideek hainbat modutan uraren zikloa oztopatzen dutelako: tokian tokiko ura blokeatu eta norabide desegokira eraman, jariatze-ura eta jalkinak pilatu, azal azpiko fluxuak aldatu eta uholde-ereduak ere aldatu, toki batzuetan okerragoak eginik. Arazo gurutzatu horiei konponbidea eraikitzen ari dira Maluki eta Ekialdeko Afrikako hainbat ingeniari eta laborari.
Bideek eta euriteek eragindako arazoei elkarrekin aurre egiteko ekimen nagusia da Green Roads for Water (Urarentzako Bide Berdeak) Herbehereetako MetaMeta izeneko kontsultoriak bultzatutakoa. Herbehereetan ingeniaritza hidraulikoak historia luzea izanik ere, berez kontsultoria horren jatorrizko ideia ez dator Flevoland probintziatik, baizik eta Balutxistan eta Sindh eskualdeetatik. Han duela bortz edo sei mila urtetik gabarband izeneko harrizko terraza moduko urtegi apal eta luzeak eraikitzen zituzten, montzoi sasoian sorturiko erreka iragankorren ura eta jalkinak bertan harrapatzeko eta laborantzarako baliatzeko. Behaketa hortik hasita, galdera da bideak nola diseinatu edo birmoldatu, gabarband horien abantailak izan ditzaten, kontuan harturik gaurko lurrazalaren %20 bide batetik kilometro batera dagoela, populazioaren gehiena bertan bizi dela, eta ekosistema lurtarrak duela 6000 urte baino askoz zatikatuagoak direla, hain zuzen, bideen eraginez nagusiki.
Tokian tokiko baldintzen eta arazoen arabera konponbide mota asko badago: gune lehor eta harritsu batean bide bat molda daiteke urtegi gisan funtziona dezan, bere bazter batean ura eta jalkinak atxikiz; gune higatuetan bideak sestra-kurben arabera eraiki daitezke, bertatik ura mantsoago isuri dadin eta lurrean ur gehiago sar dadin; ordokietan bideak drainakorrak egin daitezke eta bidetik isurtzen den ura harrizko egituren bidez bideratu soroak ureztatzerako, baserrigunetako putzuak betetzeko edo akuiferoak elikatzeko; batzutan sinpleki zuhaitzik ez dagoen tokietan bidea goititu eta bide bazterretan zabalera nahikoan zuhaitzak landatu daitezke, zuhaitzek bidearen hautsa bertan atxikitzeko eta bidearen azpiko lurra egonkortzeko, eta abar.
Hainbat adibide aurkitu ditzakegu Guidelines for Road Infrastructure in Support of Water Management and Climate Resilience (Uraren Kudeaketa eta Klimaren aurreko Erresilientzia Laguntzen duten Bide Azpiegituretako Jarraibideak) izeneko txostenean. MetaMetak dioenez, konponbide guzi horiek low-tech dira, horietarik asko laborariek eta ingeniariek berek probatu eta garatu dituzte, eta askotan nabaritu da gauza oso xumeek diferentzia handia egin dezaketela.
Kenyako Kitui konderrian horrelako sistemetan inbertitzen den shilling bakoitzeko, laborantzaren etekinak 2,5 shillingez igotzen direla kalkulatu dute. Hots, uraren zikloarentzat eta bideen iraunkortasunarentzat mesedegarria izateaz gain, tokiko ekonomiarentzat ere abantaila garbiak ditu. Michael Malukik dioenez, gaur egun bertako bideen %5 eta %10 artean arau horien arabera moldatu dituzte. Kenyan eta Somaliland eskualdean garatzen hasi baino lehen, ingeniaritza horren lehen maila handiko saioa Etiopia iparrean egin zuten. Han urtero laborariak auzolanez ari dira terrazak berreraikitzen eta ureztatze kanal zaharrak garbitzen. 2015ean hasi ziren auzolan hori "urarentzako bide berdeak" arauen arabera egiten, eta ohiko lanaz gain, lubaki eta putzu berriak sortzen eta bazterbideak prestatzen, ura bideetatik arto eta garagar soroetara eramateko. Mek'eleko unibertsitatean geologian ingeniaria den Kifle Woldearegayen arabera, emaitzak poztekoak dira: bide horien hurbileko maila freatikoa bi metroz igo zen, eta inguruko baserrien produktibitatea ere %35 emendatu zitzaien. Mek'ele ezaguna ez bazaizue, Mek'ele hiriburu duen eskualdearen izena beharbada entzun duzue: Tigray, 2020tik 2022ra bertan iragandako gerrarengatik. Urte haietan lehorteak eragindako arazoei gehitu zitzaizkien gerrak sorturiko gabezia, suntsiketa, hilketak eta bortxaketak, ARGIAren 2.746 aleko Nobeldun sarraskia erreportajean Axier Lopezek azaldu bezala. Somalian ere egoera politikoa ez da poztekoa: 1992an piztu zen gerra zibilaz geroztik, estatuari tokian tokiko mafiak eta talde islamistak gailendu zaizkio. Testuinguru ezin zailago horietan dabiltza Ekialdeko Afrikako hainbat laborari, artzain eta ingeniari, oztopoak oztopo, eurien ura lurrean hobe gordetzeko beren lurraldea moldatzen, lurraldearen etorkizuna eraikitzen.
Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]
Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]
Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]
Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]
Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.
Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.
Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]
Hegosudandar gehienak txirotasun larrian bizi izan dira azken bi mendeotan gutienez, eta zoritxarrez, estatu independente bihurtzeak ez die egoera hobetu, munduko herrialde txiroena baita, hainbat gerra tarteko. Testuinguru oso hauskor horretan klima aldaketak zailtasun berri... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
COP29 hasi da astelehen honetan Bakun, Azerbaijanen hiriburuan. 197 herrialde dira foro honetako kide eta horiez gain mundu osoko sare zibilaren milaka pertsona hurbilduko dira bertara, gobernuen jarduna jarraitzeko. Aurtengo gai izarra finantzazioa izango da.
Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.