Babesten gaituen itsasoa

Itsaso amniotikoa / Oihane Jaka / Elkar, 2024.
Itsaso amniotikoa / Oihane Jaka / Elkar, 2024.

Oihane Jakaren poema liburua ireki eta eskaintza bi aurkituko ditugu. Aitari bata, seme-alabei bestea. Aipagarria da, topatuko ditugun poemekin lotura zuzena baitute.

Liburuaren egiturak hiru atal ditu: Hamaika urte, Hamaika hilabete eta Hamaika egun. Hamaika zenbakia asko esateko modua ere bada euskaraz. Urte, hilabete eta egun, bata bestearen barruan sartzen diren denbora tarteak dira, eta liburuan aipatzen den matrioxkaren irudia sortu daiteke. Hiru atalak harilkatzen asmatu egin duela uste dut: irudi berdinei emandako esanahi desberdinen bitartez, besteak beste.

Lehenengo atalean ni poetikoak aita hil zenean zuen adinari egiten dio erreferentzia. Atal honetan aurkituko ditugun poemek galera goiztiar horrek utzitako arrastoari buruz hitz egiten dute, esaterako, azken poemako azken bi lerroetan: Aitaren heriotzak libreago egingo nindukeen, / hain gazte izan ez banintz askatzeko.  

17. orriko poema ispilu modura idatzita dago. Goitik behera eta behetik gora esaldi berak erabiltzen ditu, eta hala, palindromo eder bat osatu du. Aitaren urtebetetze eguna ospatzen jarraitzen duen ni poetikoak ispilatze baten modura bizi du aitaren urtemuga eta formak edukia zoragarri biltzen duelakoan nago. Izugarri gustatu zait bere hildakok nola (a)gurtu ez jakitearen inguruan hausnartzen duen poema ere (20).

Bigarren atalean, ni poetikoak jaio aurretik galdu duen haurraren galeraz hitz egiten du. Nora ote doaz jaio ez diren haurrak? / orain, etxe hutsa da nire sabela (27). Bigarren haur baten haurdunaldiaz ere hitz egiten digu ni poetikoak hirugarren atalera salto egin aurretik: Bi bihotz ditut / eta ez naiz munstroa. / Matrioxka bat bestearen barruan / horixe bakarrik./

Hirugarren atala da luzeena eta hamaikagarren egunean ospitaletik etxera bueltatzeko denbora tarteak mugatzen du izenburua. Nahi ez bezala gertatu zen erditzeaz hitz egiten du: horrek eragindako min, orban eta zauriez. Galdutako haurraren ondoren jaiotzeak sortzen dituen zalantzez, orban hori ahazteko beldurraz eta abar. Irudi boteretsuak erabili ditu atal honetan autoreak: Behinola / belarritik sartu zitzaidan olatua / hanka tartetik atera zen / uholdeka. / Arrain eta guzti (57). Edo amnesiak jota zegoen maskuria (62). Batzuetan nahasgarria iruditu zait zeini buruz ari den edota ahotsa nori ari zaion berbetan.

Gustatu zait estiloa: tarteka zuzena eta gordina da, irudi eta metaforen erabilera ederra egiten du, eguneroko hizkuntza eta detaileak azpimarratzen ditu, hitz jolas ingeniosoak erabili... Ione Gorostarzuren Ez da erditzea liburua gogorarazi dit, desberdinak izanagatik, gai batzuk izendatzeko beharra ikusten baitut bietan. Eta Karmele Igartuaren usaina ere hartu diot: itsasoaren irudiak hainbat esanahi nola hartzen dituen ikusita edota 65. orriko poema (ez da berdin...) horretan.

Itsaso horretan murgiltzeko gonbidapena luzatzen dizuet nik ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Eklipsea

Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024

-------------------------------------------------------

Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]


Ama(ma)ren artilezko jertsea

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024

----------------------------------------------------

Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]


Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Mutu

Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024

-------------------------------------------

Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]


‘Check point’-etatik harago

DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024

----------------------------------------------

Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Amore eman, ala ez

Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024

----------------------------------------------------

Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]


Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Patxada

Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]


Eguneraketa berriak daude