Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez. Horretarako martxan du diru bilketa kanpaina eta maiatzaren 11n egun osoko festa eginda ospatuko du herritarrekin proiektuaren hazia ereiten hasi direla.
Elikadura burujabetzarekin lotzen dut nik Amillubi. Datu jakina da Euskal Herrian jaten denaren %90 baino gehiago kanpotik etortzen dela, eta horiei denei ez nieke 'elikagai' deituko, zeren niretzat elikagaiak osasuntsuak direnak dira, elikatzen dutenak. Amillubin elikadura osasuntsua egingo da eta elikadura burujabetzara iristeko altxorra izango da. Politika publikoetan ez zaio garrantzirik ematen gai horri baina lehentasunezkoa da janari osasuntsua bertan sortzea". Myrian Imaz Juaristiren hitzak dira. Amillubi proiektuko lantaldean dabil eta une honetan buru-belarri ari da maiatzaren 11n egingo duten festa antolatzen.
Egun osoko egitaraua prest dute, adin guztietako herritarrek udaberriko festa eder bat gozatzeko: "Denoi gustatzen zaigu ondo pasatzea, plazera, taldean egotea, harremanak sortzea... eta festak balioko du jendeak bertatik bertara ikusteko eta ulertzeko zer den Amillubin lantzen ari garena", dio Imazek. Izan ere, Amillubin dagoeneko lurra taupaka hasi da.
Umeentzako txokoa egongo da.
11:00 Amillubi egitasmoaren aurkezpena eta bisita.
12:00 Bi ekintza aukeran:
Enekoach-ekin Lurrarekin konexioa saio umoretsua (Antton Telleria).
Baso bainu-ibilaldia Tantai kooperatibaren eskutik.
13:30 Poteo musikatua Euskal Herriko Batukada Feminista Sareak girotuta.
14:30 Bazkaria.
15:30 Umeentzako clown ikuskizuna Itziar Saenz de Ojerren eskutik.
16:30 Grego-ren bakarrizketa umoretsua (Beatriz Egizabal).
17:30 Mejillon tigre kolektiboaren errezitaldia.
18:30 Kontzertuak: Pelax, 3zur eta Babarrunba taldeekin.
SARRERAK
Aurrez hartu behar dira www.amillubi.eus webgunean:
- Egun osoa 20 euro.
- Bazkaria 10 euro.
- Goiz pasa 10 euro.
- Arratsalde pasa 15 euro.
- 12 urtez beherakoek dohainik, bazkari gabe.
Iragan abendu hasieran eman zen ezagutzera Amillubi proiektua. Geroztik ez dira geldirik egon: dirua biltzeko kanpaina jarri zuten martxan, hitzaldiak ematen ari dira herriz herri proiektua herritarrei aurkezteko, eta hainbat auzolan egin dituzte baserria eta lurrak atontzeko eta konpontzeko: aterpea, ukuilua, komuna, inguruak, fruta arbolak, esolak txukundu eta berritu dituzte biolurkideen artean.
Formazio saioak egiteko ere erabiltzen hasi dira Amillubi: emakume laborariei zuzendutako bi ikastaro egin dituzte, segamakinak eta motorrak erabiltzen ikasteko. Imazek esan du kopuruz "oso arrakastatsuak" izan direla eta mami handikoak: "Teoria eta praktika landu ziren eta polita izan zen parte hartzera etorri ziren batzuek bazekitela erabiltzen eta elkarri erakusten ere aritu zirela".
Egonarria saio honetan ikusentzun daiteke Amillubi proiektuaz nola mintzo diren kideak:
Amillubiko lurra lantzen ere hasiak dira. Baratzeetan landatzeko porru landare ekologikoak falta direla ikusi dute eta behar horri erantzuteko lurra prestatu dute auzolanean, ur sistema ere ezarri dute eta eguraldiak laguntzeko zain daude egun hauetakoren batean porru haziak ereiteko. Merkatuan falta diren porru landare ekologikoak Amillubiri esker eskuratu ahal izango dituzte baratzezainek, beraz.
Beste lur sail bat prestatu dute maiatzean babarruna eta artoa ereiteko. Euskal Herriko hazi ekologikoak ekoizten dituen Aleka proiekturako erabiliko dituzte babarrun horiek, hazitarako alegia, eta udazkenean babarrun jana egiteko ere bai.
Beste lur sail batean, Biolurreko okin taldeak udazkenean antzinako gari hazi bat landatzeko asmoa du, ea nola egokitzen den esperimentatzeko.
Horiek denak dira gaur egun martxan jarriko dituzten epe motzeko proiektuak, denak ere elikadura osasuntsuaren eta burujabetzaren bidea urratzen laguntzen dutenak, modu kolektiboan.
Eta epe erdi eta luzerako proiektuak ere aztertzen hasi dira. Iragarri dutenez, aurrerantzean udaberriero festa ludiko bat egingo dute (maiatzaren 11 honetakoa bezala) eta udazkenero hausnarketara bideratutako festa bat, Amillubi proiektua kolektiboan lantzeko: "Hainbat gai daude Amillubiri buruz hausnartzeko, non gauden eta nora joan nahi dugun, zer beharri erantzun nahi diegun, praktikan zein diren epe ertain eta luzera martxan jarriko diren proiektuak, zein balore eta horiekiko koherentzia nola landu nahi ditugun...", azaldu du Imazek.
Amillubi proiektuko baserria eta lurrak erosteko, maiatza bukatzerako 150.000 euro lortzea jarri zuten helburu eta maiatza hasierarako 100.000 eurotik gora dituzte jasoak. Pozik da Imaz orain arte lortu denarekin, eta festa honek diru kanpainari beste bultzadatxo bat ematen lagunduko duela dio. Gogorarazi du festara joateko sarrera aurrez hartu behar dela www.amillubi.eus webgunean –festara joango ez denak ere webgune horretan bertan egin dezake Amillubiren aldeko diru ekarpena–. Egun osoko egitaraua prestatu dute, tartean piknik erako bazkariarekin, eta aukera dago sarrera egun osokoa, goizekoa edo arratsaldekoa hartzeko (bazkaria aparte ordaindu behar da).
Egitarau saltseroa gozatuko dute bertaratzen diren herritarrek eta nabarmentzekoa da arituko diren artista denak inplikatu direla Amillubi proiektuarekin, egun horretako haien lana Amillubiren alde egindako ekarpena izango da.
Iruñea: Maiatzak 14, 18:30ean Geltokin.
Hondarribia: Maiatzak 21, 11:00etan BDSKoopen.
Donostia: Maiatzak 23, 18:00etan Teila Fabrikan.
SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.
MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.
Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]
ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]
LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]
Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.
Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.
Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]
Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]
Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.
Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.
Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.