Erromatar ardoa ez zein hain txarra

Argazkia: The History Avenue
Argazkia: The History Avenue
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Antzinako erromatarrek edaten zuten ardoa gaizki egina, gorputzik gabea eta zapore desatseginekoa zela uste izan da. Baina Gante eta Varsoviako unibertsitateetako ikerlariek Antiquity-n argitaratu duten lanak uste hori  bertan behera uztea eragin du.

Antzinako erromatarrek ardoa dolia izeneko tina handi batzuetan egiten zuten, ontzi horiek mundrunaz inpermeabilizatzen zituzten, edabeak airearekin zeukan kontaktua kontrolatuz, eta, lurpean sartuta, tenperatura ere kontrolatu zezaketen hartzidura prozesuan.

Gaur egun, Georgian antzeko metodoa erabiltzen dute ardoa egiteko. Eta horri guztiari esker ondorioztatu dute erromatarrak uste baino ardogile hobeak zirela


Eguneraketa berriak daude