Hainbestekoa da Gazan droneek eguneroko bizitzan eta iruditegi kolektiboan daukaten eragina ezen hitz propio bat asmatu dutela droneentzat: Zazana. Hitz onomatopeikoa da, gazako dialektoan.
The Drone Eats With Me: A Gaza Diary liburuan (Droneak nirekin jaten du: Gazako egunkari bat), Atef Abu Saif idazle palestinarrak kontakizun pertsonala eskaintzen du, Israelek Gazaren aurkako 2014ko erasoaldiaren zazpi asteak familiarekin nola bizi izan zituen azaltzeko. 2014ko uztailaren 8tik abuztuaren 26ko su-etenera arte, indar armatu sionistek 2.300 palestinar baino gehiago hil zituzten, gehienak zibilak, 18.000 etxebizitza suntsitu zituzten eta 108.000 familia etxerik gabe utzi. 10.000 baino gehiago zauritu zituzten, horien artean 3.374 haur. Horretarako, droneak masiboki erabili zituzten zaintzarako eta erasoetarako.
Dronen nonahiko zelatak etengabe urratzen ditu Gazako herritarren eguneroko errutinak eta espazio intimoa. Abu Saifen hitzetan, "hormak eta teilatuak zeharkatzen dituen eta biztanleriaren une pribatu eta intimoenetan barneratzen den dronearen begirada sarkorraren eraginpean etengabe egotearen sentsazio isila” da. Gaza munduko aire zabaleko kartzelarik handiena eta planeta osoan estuki zelatatu eta kontrolatuena izatea ez da debalde. Beldurrezko giro hori oinarrizko praktika sozialetan ere barneratzen da, hala nola otorduetan, janaria prestatzean eta lo egitean. Honela kontatzen du Abu Saifek: "Bazkaria prest dago. Umeak esnatu ditut. Bost plateren inguruan eseri gara denok: gazta zuria, hummusa, laranja marmelada, gazta horia eta olibak. Iluntasunak (etengabeko argindarra mozketengatik aipatzen du) gurekin jaten du. Beldurrak eta antsietateak gurekin jaten dute. Ezezagunak gurekin jaten du. F16ak gurekin bazkaltzen du. Droneak eta Israelgo tokiren batean dagoen bere operadoreak, gurekin jaten dute".
Liburuaren beste pasarte batean kontatzen du Abu Annas lagunarekin eta bere semearekin etxe aurrean shisha pipa bat erretzeko elkartu ziren arratsaldean gertatutakoa. Pipa berotu ondoren, bere lagunaren semeak kalean erretzeak dituen arriskuez ohartarazten die: "Droneak arma gisa interpreta lezake piparen bero-seinalea". Aitak kontra egiten dionean, gazteak gehitzen du: "Dronea itsua da [...] bero-seinale huts bat, horixe da behar duen guztia eraso egiteko". Drone israeldarrek pertsona edo objektu "susmagarriak" –armak edo lehergailuak– identifikatzeko erabiltzen dituzten kamera termikoez eta lente infragorriez ari da semea.
"Drone-operadorearen azalean jarri behar dugu; drone-operadore gisa pentsatu behar dugu; errespetatu behar dugu aginduak betetzeko bere grin itsua, haren misioaren helburuen logika mutua. Gogoan izan behar dugu beti operadore horren baldintzarik gabeko obedientzia", dio Abu Saifek.
2019az geroztik Palestinako Aginte Nazionaleko Kultura ministroa da Atef Abu Saif eta Zisjordanian bizi da. Halere, 2023ko urriaren 7an Israelek Gazaren kontrako genozidioa hasi zuenean, Gazako Zerrendan zegoen bera. Familia bisitatzera joan zen, eta han gelditzea erabaki zuen. 2014an egin bezala, oraingoan ere egunerokoa idatzi du sionisten oldarraldiaren lehen 40 egunetako bizipenekin: Don’t look left, a diary of genocide (Ez begiratu ezkerrera, genozidioaren egunerokoa). Abenduaren 29an Egiptora pasatzea lortu zuen haren semearekin, eta Ramallahn dira egun.
Gazatarrek zazana diote dronea entzun edo ikustean, baina are tragiko eta ironikoagoa da Israelgo Elbit Systems armagile handiak bere Skylark dronea merkaturatzeko ondoko eslogana erabili izana: "Izar bat jaio zen Gazako zeruetan".
Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.
Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.
Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]
Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]
Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, txirrindularitzarekin lotura duten 70 bat pertsonak eskatu dute talde sionistak ez dezala txapelketan parte hartu, eta lortu dute.
Lekukotasunak, autopsia txostenak eta atxiloaldian izenpeturiko adierazpenak bildu ditu The Independent komunikabide britainiarrak. 2023ko urriaren 7az geroztik 70 palestinarrek dute bizia galdu Israelgo presondegietan. Palestinar presoen alde dabilen Addameer elkartearen... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Gure Haurrak ere Badira ekimenak deituta, Israelek azken egunetan Gazan hildako gehienak haurrak direla salatu dute. Gobernuei eta erakundeei Israelekin harreman oro etetea ere exijitu diete, "genozidio honen aurka argi eta tinko" lerratu daitezen.
No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.
Asteartean menia apurtu zuenetik gutxienez 650 palestinar hil dituzte sionistek, Al Jazeeraren arabera. Netanyhauren gobernuak Shin Bet zerbitzu sekretuetako buru Ronen Bar kaleratzeko erabakia hartu du, baina Auzitegi Gorenak kaleratzea geldiarazi du.
Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]