Momentukoak eta luzera begirakoak

Eusko Legebiltzarra. Argazkia: Irekia.eus

2024ko apirilaren 22an - 11:46
Azken eguneraketa: 13:18

Gaurko Euskal Herrian, beren proiektuaren mugak agerikoak direlako, helburu partidistak eta interes pribatuak gainetik jartzeak jarduera instituzionala gehiegi baldintzatu dielako, edota ezkerretik zentroa berenganatzeko helburuarekin esparru politiko sendoa eraikitzen ari den alternatiba dagoelako. Bata edo bestea izan, atzera jarraitzen du EAJk, aurrera berriz haizea bere alde duen EH Bilduk, hegemonia politikoaren lehian pausu sendoa emanez. Dena dela ere, estualditik onik atera da EAJ. Momentuari begiratuta baloratu dituzte euren emaitzak: hauteskundeak irabazi dituzte eta beraiena izango da Eusko Jaurlaritza. EH Bilduk, berriz, epe luzera begiratu eta urratsez urrats egiten ari den bidean kokatu ditu bereak. Irabazle ikusi du bere burua, ziklo berrirako helburuan estrategia egokiarekin ari direla erakusten baitute emaitzek.

Biak garaile, biek arrazoi eta lau urte aurretik estatus berria ekarri behar duen estatutua lortzeko, politika publikoen bidez zerbitzu publikoak indartzeko, esku hartze publikoari esker egitura ekonomikoa eraberritzeko, etxebizitza arazo nagusi izateari utzi eta bizi proiektu duin baterako giltza bihurtzeko. Momentuari begira bata, luzera begira bestea, legealdi berria hasi da, hor daude proposatutakoak eta horretan nor nagusituko den da kontua. Aliatuak beharko dituzte biek, EAJk badu pozari ezin eutsirik ikusi genuen Andueza eta bere PSE-EE. Jaurlaritzaren osaketan beharrezkoa izango da, EAEko politiketan zer eta zenbat erabakiko duen Sabin Etxeak esango badu ere –Sánchezekin hitzartu ostean, seguruenik–.

EH Bilduren ikurra eskua luzatzea izan da kanpainan zehar, Ortuzarrek entzun dutela eta emaitzak aintzat hartuko dituela esan zuen atzo. Akaso hor erantzuna. Baina betiko Jaurlaritzaz ari gara, betiko ereduarekin eta betiko praktikarekin, betiko Ortuzar buru. Okertu naiteke, baina gauzak aldatzeko aliantzak alderdi izan gabe aldaketen eragile diren subjektu politikoetan daudela esango nuke nik, atzoko agertoki politikoa posible egin duten eragile horietan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2024
Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Materialismo histerikoa
Gure gauzatxoak

MAPA | Non jasotzen dituzte botoak alderdiek?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiek udalerriz udalerri izandako babesa irudikatzen du mapa honek. Zirkuluen azalerak proportzionalak dira hautatutako alderdiak udalerri bakoitzean ateratako boto kopuruarekiko.

[[hauteskundeak alderdiak zabala 2024... [+]


Eguneraketa berriak daude