Mamu bat gure artean da

Airemortuak / Gorka Salces Alcalde / Balea zuria, 2024
Airemortuak / Gorka Salces Alcalde / Balea zuria, 2024

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan, bada, ahaztutako izendapenak berreskuratzea edota berriak sortzea ezinbesteko zaigu: tartean, egungo liturgia eta gurtzak aipatzeko zein mugikorra askatu ezinaren ondoriozko lepo eta hatz deformatuak bataiatzeko. Gorka Salces Alcalde (Portugalete, 1986) berrelikadura harremanean diren munduaren eta gizakiaren aldaketez mintzo zaigu plazaratu berri duen eta bere ibilbideko bigarrena den Airemortuak (Balea Zuria, 2024) olerki bilduman, datorrena izendatzeko itxaropenaren eta mesfidantzaren hitzezko sintesitzat har genezakeena.

Poemak lau ataletan sailkatuta daude: Baby blues, Udaminaren logalea, Etziko enbatak eta Overbooking, eta bilduma ixten duen epitafio bat ere topa genezake. Oro har, aieruak mamitu eta gure artean diren mamuak seinalatuta, etorkizunak ekar dezakeenari begiratzen dio ni poetikoak, horretarako, belaunaldi arteko alde eta harremanei, estratu geologikoei zein giza-aztarnari eta antsiolitiko bidez naretutako arrangurei erreparatuta. Horrekin guztiarekin, indibidualtasunari eta hurkoa zein ingurunearekiko dugun arduragabetasunari loturiko ikuspegi kritiko eta zorrotza ondu du Salcesek poemotan, naturaren suntsipena, turistifikazioa, teknologiarekiko mendekotasuna eta bestetzuk hizpide izaki, eta kezka pertsonalak –semeari begira sortzen zaizkionak kasu– kolektiboekin bilbatuta: “Frakaso hutsa naiz gara / zarete / animalia sozial bezala”.

Aipatu oro egiteko bildumari batasuna ere ematen dion iruditegi naroa ondu du portugaletetarrak, besteak beste, naturak berariazko dituen fenomenoak, elementu zinematografikoak, erlijio kutsudunak eta teknologiak zeharkatutako bizimodu garaikideari loturikoak uztartuta. Azpimarragarri dira, halaber, memoria lagun eite narratiboa duten poemak, etorkizun ziurgabeari aurre egiteko atzera begiratzen dutenak. Galdutakoak laudatzeak, ordea, ez gaitu dugunetik salbuesten. Tentsio horretan dira, bada, Salcesen poemak: “Hainbeste denbora itzultzeko zain / eta ez ditut errekonozitzen / itsaso tranpati honek / nire azalean jalkitako kristalak”.

Argazkia: Hiruka.eus.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Ama(ma)ren artilezko jertsea

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024

----------------------------------------------------

Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]


Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Mutu

Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024

-------------------------------------------

Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]


‘Check point’-etatik harago

DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024

----------------------------------------------

Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Amore eman, ala ez

Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024

----------------------------------------------------

Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]


Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Patxada

Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]


Zentauroak, unikornioak…

Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022

------------------------------------------------

Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]


Eguneraketa berriak daude