Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek erabakiko dute.
Monumentua 1942an eraiki zuten frankistek 1936ko Gerran estatu kolpearen alde hildakoak omentzeko. Nafarroan oroimenaren alde lan egin duten talde eta pertsonak beti eskatu dute monumentua eraistea, euren ustez haren presentzia hutsak frankismoaren biktimak berriz biktimizatzen dituelako.
Trantsizioaren ondoren Nafarroako instituzioak gobernatu dituzten UPN eta PSNrentzat, aldiz, inoiz ez da lehentasuna izan ez monumentua eraistea ezta haren esanahia aldatzea ere. 2015eko aldaketa politikora arte Nafarroan ez zen Erorien Monumentuaren aurkako mugimendurik izan. Hala ere, Espainiako oroimen lege berriek eraikinean ukituak egitea behartu zuten eta, horren ondorioz, fatxadatik estali zen erori frankisten gorazarre egiten zuen aipamen oro, eta eraikinari bestelako funtzioak eman zitzaizkion, hala nola erakusketa aretoarena.
2015era itxaron behar izan zen Iruñeko Udalak gaiari lehenengoz eraiste edo eraldatze klabean heltzeko. Horrela, Joseba Asironen udal gobernuak monumentuaren etorkizunari buruzko prozesu zabala jarri zuen abian. Tarte horretan, halaber, bertan ehortzita zeuden hainbat karlista eta falangistaren gorpuzkiak atera zituzten eraikinetik –tartean Mola eta Sanjurjo jeneralenak– eta lehiaketa prozesu bat zabaldu zuten monumentuaren eta inguruaren etorkizunaz erabakitzeko.
Zazpi proiektu aurkeztu ziren eta haietako bakarrak proposatzen zuen monumentua eraistea. Beste seik eraikina eta lekua eraldatzea mahai gaineratu zuten, oroimena ere tartean, baina lekuari beste zentzu eta erabilera bat emanda. Eraldatzearen aldekoen artean, dena den, batzuek eraikinaren zati batzuk eraistea proposatzen dute. Edozein kasutan, UPNk gidatutako Navarra Sumak irabazi zituen ondorengo udal hauteskundeak eta Asironen udal gobernuaren proiektua bertan behera gelditu zen.
Oroimenaren aldeko erakundeen oihua: “Eraitsi!”
Legealdia hasi denetik, oroimenaren aldeko Nafarroako elkarte gehienak indar handiz ari dira eskatzen monumentuaren eraistea. Joan den larunbatean, esaterako, horietako 26 elkartek – Erorien Monumentua Eraistearen aldekoen Asanblean antolatu dira– ekitaldia egin zuten Askatasunaren Plazan –hala deitzen da tokia 2016az geroztik–. Asteazken honetan, halaber, Nafarroako Legebiltzarreko lehendakari Unai Hualderekin bildu dira.
Asironen udal gobernuak dio monumentua eraitsi edo eraldatu egingo dela, herritarrek erabakitzen duten moduan. Alabaina, gaurkoz eraistearen aukera ezinezkoa da, besteak beste, Nafarroan ondareaz arduratzen den Viana Printzea erakundeak eraikina babesten duelako. Horregatik, prozesuan eraistea erabakiko balitz, Iruñeko Udalak eskatu beharko lioke Nafarroako Legebiltzarrari babes maila hori bermatzen duen foru legea aldatzea.
Udaletik harago ere jorratu beharko da gaia, beraz, eta Unai Hualdek parlamentura eramango duela agindu die eraistearen aldeko taldeei. Hedabideen aurrean Asironek asteazken honetan esandakoaren arabera, berak badu bere iritzia gaiaz, baina ez zuen esan, iruditzen zaiolako inpartziala izan behar duela. UPNk dagoen bezala utziko luke eraikina eta espazioa, eta gainerako alderdi nagusiek orain arte ez dute argitu haien jarrera zein den.
Dena den, eraistearen aurka egingo duen palanka garrantzitsua Nafarroako Gobernua izango da. Oroimenaren gaia daraman Nafarroako Gobernuko Bake eta Elkarbizitza zuzendari Martin Zabalzak adierazi du jada gobernua ez dela eraistearen aldekoa, eta PSOE ere ofizialki ildo hori ari da lantzen bai Nafarroan, bai Espainiako Estatuan ere.
Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.
Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.
Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]